Foruak eta industrializazioa Euskal Herrian: gizartea, langile mugimendua eta nazionalismoa

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,81 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak Euskal Herriko XIX. eta XX. mendeetako gai nagusiak aztertzen ditu: foru sistemaren txertaketa Estatu liberaletan, industrializazioaren ondorio demografiko eta sozialak, langile mugimendua (UGT, CNT, SOV-ELA) eta euskal nazionalismoaren sorrera Sabino Aranaren eskutik. Ikasleak foru pribilegioen galera, langileen bizi-baldintzak eta bi joera politikoen arteko desberdintasunak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Euskal foruek 1876. urtera arte iraun zuten, XVIII. mendean Espainiako gehienek galdu ondoren.
  • Foruek sistema fiskal propioa, soldadutza lurraldean egitea eta barne-aduanak ematen zizkieten Euskal Herriari.
  • XIX. mendearen amaieran Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleria azkar hazi zen, batez ere Bizkaian, Gaztelatik etorritako eskulanagatik.
  • 1887ko Elkarteen Legeak sindikatuak sortzea ahalbidetu zuen: UGT (1888), CNT (1910) eta SOV-ELA (1911).
  • Sozialismoak hauteskunde bidez boterea lortu nahi zuen, eta anarkismoak edozein agintea ukatzen zuen.
  • Euskal nazionalismoa Sabino Aranak sortu zuen XIX. mendearen amaieran, foruen abolizioari eta industrializazioari erantzuteko.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Foru Sistema Estatu Liberaletan Txertatzea eta Foruzaletasuna

Foruak herri bateko usadio eta ohitura zaharrak bildu eta arau multzo bihurtzen ziren, lurraldearen sistema politiko-administratiboa osatuz. Hegoaldeko euskal lurraldeak Gaztelako Koroara batzean, Gaztelako erregeak euskal foruak eta instituzioak errespetatzeko zin egiten zuen.

Euskal Foruen bidez sortutako instituzio nagusiak Batzar Nagusiak (parlamentua) eta Foru Aldundiak ziren. Foruek Euskal Herriari hainbat berezitasun eta pribilegio ematen zizkioten, besteak beste: sistema fiskal propioa, soldadutza lurralde barruan egitea eta barne-aduanak. Gainera, errege-xedapenak foruekin kontraesanean ez egoteko mekanismoak, hala nola Sobrekarta eta Foru-pasea, erabiltzen ziren.

XVI-XVII. mendeetan foruak Espainiako beste lurralde batzuetan ere mantendu ziren, baina XVIII. mendean gehienak galdu ziren. Euskal foruek, ordea, iraun zuten 1876. urtera arte.

Industrializazioaren Ondorio Demografiko eta Sozialak

XIX. mendearen amaieran Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleria azkar hazi zen, batez ere Bizkaian, Gaztelatik iritsitako eskulana zela eta. Hala ere, hazkunde horrek aldaketa demografiko eta sozial handiak ekarri zituen. Bilboko itsasadarraren ezkerraldean heriotza-tasa altua izan zen, lan-baldintza txarrak, higiene eskasa eta pilaketa handiak zirela medio, baina jaiotza-tasa gora egin zuen. XX. mendearen hasieran, ur-hornikuntza eta hustubideak hobetzeak heriotza-tasa jaistea ekarri zuen, nahiz eta jaiotza-tasa 1925etik aurrera murriztu.

Langileen bizi-baldintzak oso txarrak ziren: ordainsari baxuak, espezializaziorik gabeko langileak eta lan-segurtasunik eza. Langile asko aldizkako gisa iristen ziren, diru apur bat bildu eta herrira itzultzeko asmoarekin. Pilaketa demografikoa batez ere meatze-eremuetan gertatu zen, eta nagusiek barrakoi prekarioak eraiki zituzten langileentzat. Instalazio hauek egoera tamalgarria zuten: gela bakarrekoak, sarritan komunik gabe eta langile askorekin partekatuta. Meatzeak agortzean, barrakoi hauek bertan behera geratzen ziren, bizi-maila nabarmen kaltetuz.

Industrializazioaren Ondorio Sozialak: Langile Mugimendua

Langile mugimendua XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran indartu zen Errestaurazio garaian, langileen eskubideak defendatzeko. 1887ko Elkarteen Legeak sindikatuak sortzea ahalbidetu zuen:

  • UGT (sozialista) 1888an
  • CNT (anarkista) 1910ean
  • SOV-ELA (nazionalista eta katolikoa) 1911n

Hasieran, sindikatuek nagusiek onartzea eta negoziazio kolektiboa aldarrikatu zituzten, lan-baldintzak hobetzeko, hala nola: lanorduak, higienea eta segurtasuna. Lehen Mundu Gerraren ondoren, soldaten igoerak ere eskatu zituzten. Bizkaian greba ugari izan ziren 1890-1911 artean, eta Gipuzkoan eta Araban 1916-1920 artean.

Langile mugimenduan bi joera nagusi bereizi ziren: sozialista eta anarkista. Sozialismoak, Marx eta Engels-en ideietan oinarrituta, boterea lortu nahi zuen hauteskunde bidez, klaseen desagerpena eta produkzioaren kolektibizazioa lortzeko. PSOE Euskal Herrian indarra hartu zuen enpresa handietan langile ugari zegoelako. Anarkismoak, berriz, ez zuen agintea nahi; edozein autoritate mota ukatzen zuen, eta zuzenean iraultza egitea proposatzen zuen, sindikatuen bidez, baina politika alboratuz. Euskal Herrian, anarkismoak ez zuen indar handirik izan, sozialismoak baino eragin txikiagoa izanik.

Industrializazioaren Ondorio Sozialak: Euskal Nazionalismoa

Nazionalismoa XIX. mendean sortutako doktrina eta mugimendua da, herri batek estatu independentea eratzeko eskubidea defendatzen duena. Herria, berezko ezaugarriak (hizkuntza, kultura, erlijioa, historia, ohiturak) dituen pertsona multzoa da; nazioa, aldiz, unitate politiko independentea da, berezko lege eta erakundeekin. Euskal nazionalismoa XIX. mendearen amaieran sortu zuen Sabino Aranak, erantzuna emateko: foruen abolizioari, estatu zentralistari, industrializazioari eta inmigrazioari.

Ideologiaren aurrekariak: 1876an Cánovas del Castillok foruak indargabetu zituen, eta horrek Euskalerria Elkartea sortu zuen foruak berreskuratzeko. Sabino Arana bertako kide izan zen. Familia karlista batean jaioa, karlismoa baztertu eta "euskal nazionalismoa" garatu zuen.

Euskal nazionalismoaren oinarriak: Aranak 1893ko Larrazabalgo hitzaldian azaldu zituen:

  • Tradizioaren defentsa: arraza, hizkuntza, foruak, erlijio katolikoa ("Jaungoikoa eta Lagizarra" leloa).
  • Espainiatik banandu eta Euskal Herri independentea sortzea, Espainiatik zetozkeen gaitzetatik (laizismoa, industrializazioa, etorkinak, sozialismoa) babesteko.
  • Euskal nekazari gizartea idealizatu zuen bizitzeko eredutzat.

Preguntas frecuentes

Noiz amaitu ziren euskal foruak?

Euskal foruek 1876. urtera arte iraun zuten. Urte horretan Cánovas del Castillok foruak indargabetu zituen.

Zer ziren Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak?

Euskal foruen bidez sortutako instituzio nagusiak ziren: Batzar Nagusiak parlamentua eta Foru Aldundiak erakunde exekutiboa.

Zein sindikatu sortu ziren 1887ko Elkarteen Legearen ondoren?

UGT sozialista 1888an, CNT anarkista 1910ean eta SOV-ELA nazionalista eta katolikoa 1911n sortu ziren.

Nork sortu zuen euskal nazionalismoa?

Sabino Aranak sortu zuen XIX. mendearen amaieran, foruen abolizioari, estatu zentralistari, industrializazioari eta inmigrazioari erantzuteko.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan indargabetu zituzten euskal foruak?
2. Zein izan zen Batzar Nagusien funtzioa?
3. Zein sindikatu sortu zen 1888an?
4. Zein joera politikok ukatzen zuen edozein agintea?
5. Zein ziren Sabino Aranaren nazionalismoaren oinarriak?
6. Zein urtetan sortu zen CNT anarkista?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.