Euskal Herriko eta Iberiar Penintsulako Landare Paisaiak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 7,3 KB
Klima Ozeanikoko Landare Paisaia
Baso Hostogalkorrak
- Enbor zuzen eta lisoko zuhaitz altuek osatzen dute. Era honetako basoan, pagoa, haritza eta gaztainondoa dira espezie nagusiak. Pagoa zoru lehorretan eta giro hotz eta oso hezeetan garatzen da; mendiko zuhaitz gisa hartzen da (800 eta 1.500 m bitarteko altitudean). Haritzak ez du hainbesteko hezetasunik behar, baina hotza okerrago pairatzen du, eta, hori dela-eta, altitude baxuagoan egoten da. Gaztainondoak haritzak dituen baldintza berak bete behar ditu, eta haren eremu beretan hazten da.
Otalurrak
- Otalurra ez da landare egitura klimatikoa, giza ekintzaren ondoriozko degradazio sasitza baizik. Iberiar penintsulan bi eratako otalurra dago: atlantikoa eta atlantiko-mendikoa. Otalur atlantikoa haritzaren mailan egoten da, 600 m-tik behera, eta hartan bereziki ugariak izaten dira txilarrak, oteak eta garoak. Otalur atlantiko-mendikoa pagoaren mailan egoten da, 600 eta 1.400 m arteko altitudean, gorago aipaturiko espezie berekin, gehi ahabia eta otabera.
Belardiak
- Otalurraren degradazioaren ondorioz agertzen den belar landaredia da. Eremu horietako prezipitazioaren ugaritasunak eta erregulartasunak sustatzen du haien garapena.
Klima Mediterraneoko Landare Paisaia
Baso Hostoiraunkorra
- Hauxe da Iberiar penintsulako landare paisaiarik zabalduena, Balear uharteetan eta Iberiar penintsula osoan zabaltzen baita. Baso hostoiraunkorrak eta sasitza dira klima mediterraneoaren berezko landare motak. Oso landare mota desberdinak dira, eta ahulak dira.
Sasitza
- Sasitza mediterraneoa baso hostoiraunkorrarekin batera agertzen den landarea da, zuhaitza ez dena, eta gizakiaren ekimenak basoan eragindako degradazioaren ondorioz sortua da. 3 sasitza mota bereiz daitezke.
Mendiko Landare Paisaia
Mendi Piriniotarreko Landare Paisaia
3 landaredi maila ageri dira 1.200 m-tik gora:
Maila Subalpetarra (1.200 eta 2.400 m bitartean)
Klima hezea denez gero, landaredia oso trinkoa izaten da, eta zuhaitz konifero naturalek osatzen dute.
Maila Alpetarra (2.400 m eta 3.000 m bitartean)
Landaredia ez da zuhaitz erakoa izaten, eta udan bakarrik agertzen diren belardiek osatzen dute.
Maila Elurtarra (3.000 m-tik gora)
Eremu jakin batzuetan likenak eta goroldioak garatzen dira.
Penintsulako Gainerako Mendien Landaredia Paisaia
Pirinioetatik kanpora, bi landaredi maila besterik ez dira ageri Iberiar penintsulako gainerako mendietan:
- Atlantiko aldean txilarra oso ugaria da.
- Mediterraneo aldean, berriz, zuhaixka eta sasi arantzadun asko dago.
Euskal Herriko Klimak eta Landaredia
a.- Klima Atlantikoa
Euskadiren iparraldeko erdian zehar hedatzen da (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren iparraldea). Klima epela da eta urtaro lehorrik gabekoa. Udak epelak dira (20-22ºC artean) eta neguak leunak (7-8ºC artean), urteko batez besteko tenperatura 12ºCkoa delarik. Prezipitazioak ugariak dira (1.000-1.500 mm inguru) baina udazkenean eta udaberrian izaten dira prezipitazio handienak. Neguan aldizka elurra izaten da. Kostaldean tenperatura leunagoak aurkitzen ditugu, baita oszilazio termiko txikiagoak ere.
Baso atlantikoko hosto erorkorreko baso hostotsuak antzinean nagusitu ziren hiru espezieak ematen dizkigu: haritza, pagoa eta gaztainondoa. Hariztiak eta gaztainondoen eremuak orokorrean erdialdeko altitudeetan kokatzen dira, eta pagadiak erdialdeko eta goiko altitudeetan nagusitzen dira.
Batzuetan, zuhaitz hauen formazio mistoak izaten dira.
Itsasertzean, mediterraneo inguruko eremuetan ohikoagoa bada ere, arte zuriak izaten dira, eta beste zuhaixka eta landareekin kantauriar artadia osatzen dute.
b.- Mendiko Klima
Mendebaldeko Pirinioetan izaten da. Eremu honetako mendiguneek klima honen ezaugarriak baldintzatzen dituzte, tenperatura baxuak izaten dira (10-12ºC inguru), neguan bereziki hotzak direlarik. Prezipitazio ugari izaten dira (1.500 mm baino gehiago urtero eta zenbait eremutan 2.000 mm baino gehiago). 1.500 m-tik gorako altueretan elurra izaten da udazkenaren eta udaberriaren artean.
Euskal mendietan klima atlantikoaren mendien erdialdeko landaredi karakteristikoa aurkitzen dugu. Eremuen arabera, eta zenbait altueratan zuhaitz hauetaz osatutako basoak izaten dira: pagadiak, izeiak, pinu gorriak... Hauek guztiak altuerako larreekin txandakatzen dira.
Pirinioen eremuan landare eta lore ugari aurki ditzakegu, kasu askotan ingurunera egokitutakoak, batzuk izaera endemikoa dutenak, beste batzuk harrien artetik ateratzen direlarik.
c.- Klima Mediterraneo Kontinentala
Mediterraneo aldeko ibaien ibilbideari jarraitzen dio eta Arabako hegoaldean hedatzen da. Udak beroak dira (22ºC inguruko tenperaturekin) eta neguak hotzak (oszilazio termiko nabarmenak izaten dira, 15ºC ingurukoak). Urteko prezipitazioek ez dituzte 1.000 mm-ak gainditzen, eta zenbait eremutan ez dira ezta 500 mm-ra iristen. Hegoalderantz joan ahala, oskarbi gehiago izaten dira urtean zehar, eta zenbaitetan, izozteak izaten dira. Gainera, ziertzoa izaten da.
Mediterraneo eremuko basoa hegoaldean kokatzen da, klima lehorra den eremuan, eta udan beroa eta neguan hotza izaten direlarik. Aurki ditzakegun espezie garrantzitsuenak arte zuriak, erkametzak eta eremu mediterraneoan ohikoa den pinu aleppoa dira. Zuhaixken artean ipurua, abaritza, ezpela...
Landaredi hau osatzen duten espezieak ezkaia, isatsa, belaxka... Beste landare eta lore aipagarri batzuk mitxoleta, orkidea, kardua...
Definizioak
Klima: Leku bateko egoera atmosferikoen segida da, denbora-tarte luze batean. Gutxienez 30 urteko aldietan bildutako analisi estatistikoa egitea da. Klimatologia klima aztertzen duen zientzia da.
Eguraldia: Atmosferaren egoera fisikoa leku jakin batean. Tenperatura, hezetasuna, prezipitazioa, haizea, presioa edo intsolazioa bezalako elementuen balioek definitzen dute. Eguraldia aztertzen duen zientzia da meteorologia.
Eguraldi mota: Atmosferak dituen egoera tipifikatuei deritzo (haizea, ekaitzak, euria, elurra eta txingorra). Eguzkitik hartutako energiaren arabera aldatzen da eguraldia: goi-presioak, antizikloiak (denbora ona)... behe-presioak, borraskak (denbora txarra)... eragina dute.
Ekintza-gunea: Eguraldi moten eragile diren goi-presioko eta behe-presioko aire-masak dira. Bi mota daude: Goi-presioa: 1013,3 mbtik gorako presioa duenean eta behe-presioak 1013,3 mbtik behera. Presio atmosferiko ezberdina duten guneak daudenez, haizea sortzen da.
Antizikloia eta depresioa/borraska: Presio atmosferiko handiko ekintza-zentroa. Haietan aire-masak jaitsi eta, ipar hemisferioan, erlojuaren orratzen noranzkoan mugitzen dira, denbora egonkorra sortuz. Jatorri dinamikoa edo termikoa izan dezakete. Presio atmosferiko baxuko ekintza-zentroa. Horietan airea igotzen da eta, ipar hemisferioan, erlojuaren aurkako noranzkoan mugitzen da, eta horrek lainoak, prezipitazioak eta, beraz, eguraldi ezegonkorra sortzen ditu. Jatorri dinamikoa edo termikoa izan dezakete.