Euskal Herriko Industrializazioa: Demografia eta Langile Mugimendua

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Ondorioak

Ondorio demografikoak

Bizkaian eta Gipuzkoan biztanleria oso azkar haziko zen, eta Araban eta Nafarroan, berriz, askoz motelago. Hazkunde horren arrazoietako bat kanpotik etorritako eskulan ugari izan zen. Bestetik, heriotza-tasaren igoera bat gertatu zen, honako kausa hauek tarteko: elikadura txarra, higiene falta, lan-baldintza kaskarrak eta pilatuta bizitzea. Aldi berean, jaiotza-tasak igo egin ziren.

XIX. mendearen amaieran, hustubide eta ur-hornidura zerbitzuak hobetu ziren. Horri esker, gaixotasun batzuk desagertu ziren, eta jendeak urte gehiago bizi ahal izan zuen.

Langileen bizi-baldintzak

Langileen egoera oso txarra zen. Langileak ez ziren espezializatuak, eta beren lana edonork egin zezakeenez, soldata oso baxuak jasotzen zituzten. Hasiera batean, lan egitera bakarrik etortzen ziren, eta ondoren nekazaritzara itzultzen ziren.

Hiriak ez zeuden hainbeste jende pilaketarako prestatuta, eta horrek bizi-baldintzak okertu zituen. Pilaketak, batez ere, meategien inguruetan gertatu ziren. Hiriak meategietatik urruti zeudenez, barrakoiak sortu zituzten langileak lanetik gertu bizitzeko:

  • Egitura ahula: Barrakoiek ez zuten ia egiturarik, eta ez zuten komunarik.
  • Gainpopulazioa: Barrakoi bakoitzean 100 ohe inguru egoten ziren.
  • Esplotazioa: Barrakoietan bizitzera behartuta egoteaz gain, enpresetako kantinetan erostera derrigortzen zituzten. Kantina horietako produktuak kalitate txarrekoak ziren eta Bilboko dendetakoak baino askoz garestiagoak.

Langile mugimenduak

Langile eta nekazarien jardun politiko eta soziala beren eskubideak eta egoera hobetzera bideratu zen. Langile mugimenduak Berrezarkuntzan indartu ziren, eta 1887ko Elkarteen Legearen babesean sindikatu ezberdinak sortu ziren: UGT, SOV-ELA eta CNT.

Hasieran, sindikatu hauek honakoak eskatzen zituzten:

  • Sindikatuak onartzea eta negoziazio kolektiboa izatea.
  • Lan-baldintzak hobetzea (lan-ordu gutxiago, higienea, segurtasuna, kantinak eta barrakoiak kentzea).
  • Soldata-igoerak.

Helburu horiek lortzeko, grebetara jo zuten. 1890-1911 bitartean grebak batez ere Bizkaian gertatu ziren, eta 1916-1920 artean, Gipuzkoan eta Bizkaian. Lehen Mundu Gerraren ondoren, negoziaziora jo zuten soldata-igoerak eskatzeko.

Entradas relacionadas: