Euskal Herriko industrializazioa eta haren gizarte ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,64 KB

1. SAILKAPENA:
Komentatzen hastera goazen testua Federico Echevarriak (Alderdi Liberalekoa zen enpresari euskalduna) 1893ko
abenduan Bilbon protekzionismoaren defentsan egindako hitzaldiaren pasarte bat da.
Testu historikoa da, narratiboa eta zirkustantzala eta edukiari dagokionez berriz, politiko-ekonomiakoa. Egilea,
indiduala da, lehen esan bezala, Federico Echevarria euskal enpresaria (XX. Mendearen hasieran Liga Vasca de
Productores Vascos-eko presidente izan zena). Gainera, testu publikoa da; hartzaile izan zitezkeen, bai mitinera
gerturatutakoak, bai langileak eta enpresariak, bai gaian interesa zeukan oro.
Hitzaldiaren helburua, bertan entzuten ari ziren guztiei, protekzionismoak kentzeak ekarriko lituzkeen ondorio
kaltegarriez konbentzitzea zen, beraz, eskuartean dugun testua publikoa da.
Testua 1893ko abenduak 9an kokatzen dugu Bilbon, Errestaurazio garaian, konkretuki Habsburgoko Ma Kristinaren
erregeordetza garaian (1885-1902).
2. AZTERKETA:
Komentatzen ari garen “Librekanbismoa eta protekzionismoa”ri buruzko testuan, Federico Echevarriak Bilbon 1893an
emandako hitzaldiaren bitartez, printzipio ekonomiko protekzionistaren defentsa aurkezten du.
Esan dezakegu testuaren ideia nagusia 7-9 lerroetan aurkitzen dugula. Bertan, egileak, muga-zergen erregimena
kentzeak bizkaitar lantegiei eragingo lieken ondorio ekonomiko tamalgarriaz hitz egiten digu.
Paragrafo nagusian, lehenean, ideia nagusi hau argudiatzeko bigarren mailako beste ideia batzuk aurkezten
zaizkigu. Adibidez; Protekzionismoaren defentsa honen arrazoia Merkataritza tratatuetan aurkitzen dugu, konkretuki,
atzerriarekin erlazioak hobetzeko helburuarekin, Espainiak Alemaniarekin egindako hitzarmenean hain zuzen ere (1 -3
lerroetan). Echevarriak dioenez hitzarmen hau aurrera eramanez gero bizkaitar industriarentzat hain onuragarria zen
aduana-zergen araubidea deseginik geldituko litzateke (3.lerroan). Aurrerago, protekzionismoa kentzea Euskal
Herriko ekonomiarentzat oso kaltegarria litzakeela defendatzen du (5. Lerroan: “zoritxar handia ekarriko dio”). Bere
ustez, neurri honek bizkaitar lantegiei min handia egingo lieke, gehienak muga-zergen araubidearen babesean
sortu baitira (8. Lerroan), bai eta lehendik sortu zirenei eta erreformatuak izan direnei (9. Lerroan). Ondoren, 11 -19
lerroetan, neurri honen bitartez kaltetuak izango liratekeen bizkaitar industriako arlo desberdinak aipatzen ditu, hala
nola: galdaragintza arloa eta makinak egiteko instalazioak (Labe Garaiak); altzairuaren arloa (Deustuko lantegiak,
Aurrerá, Zorrotza eta Miraballes-eko lantegian) eta beste asko eta asko; eta gainera, esaten digu proiektu berri asko
bertan behera geratuko liratekeela.
Analisiarekin bukatzeko, bigarren paragrafoan beste ideia bat aurkitzen dugu: aurreko guztiaren ondorio gisa,
Merkataritza hitzarmen honen ondorio kaltegarriak Bizkaiari ez ezik, Espainiako beste eskualdeentzat ere kaltegarria
litzakeela esan ondoren, egileak, guzti hau saihesteko, Gobernuari eskatzen dio bertan behera uztea ituna eta ez
dezala desegin momentu horretan zegoen muga-zerga araubidea.
3. TESTUINGURU HISTORIKOA:
Industrializazio prozesua Britainia Handian sortu zen XVIII. Mende amaieran. XIX. Mende hasieran Europa erdialdean
hedatu zen, Espainiara aldiz, mendearen erdialdera arte ez zen iritsi.
Espainiar industria bi sektoretan oinarritu zen: Kataluniako oihal industria eta bizkaitar industria siderurgikoa.

Errestaurazio garaian (1874-1923), indarrean zegoen sistema canovistak neurri protekzionistak hartu zituen muga-
zergak ezarriz atzerriko produktuei (1891). Neurri honek Euskal Herriko industrializazioa indartu zuen: Batez ere

Burdingintzak (siderurgia) lortu zuen indar handia. Bizkaian arrazoi desberdinengatik: burdin ugari zegoen, kalitate

onekoa, erauzteko erraza eta itsasoaren gertutasuna. Testuinguru honetan kokatu behar dugu komentatzen ari
garen testua, hain zuzen ere, Federico Echevarriak protekzionismo honen defentsa egiten du bizkaitar
industrializazioa babesteko helburuarekin.
Bizkaiko industrializazioaren abiapuntua burdin mineralaren erauzketa eta esportazioa izan zen. Jarduera horrekin
lortutako kapitala burdingintza industriaren oinarria izan zen eta industria garapenaren bultzatzailea ere. Beraz,
bizkaitar industrializazioak fase desberdinak ezagutu zituen. Hasiera batean meatzeen ustiakuntza eta burdinaren
esportazioa bultzatu zen. Garai honetan Bessemer bihurgailuaren (altzairua lortzeko sistema berria) erabilpena
nabarmendu behar da, honek asko lagundu baitzuen Bizkaiko burdinaren ekoizpen oso azkar haztea 70.
hamarkadan. Baina 80. Hamarkadan gertatu zen Bizkaiko benetako industrializazio prozesua. Bizkaiko burgesia
industrializazioari ekiteko prest zegoen, pilatutako kapital handiak siderurgian inbertituz batez ere. Enpresa handiak
sortu ziren, horien artean, 1882an “Altos Hornos de Bilbao”, komentatzen ari garen testuan, egileak 11. Lerroan
erreferentzia egiten dio, muga-zergak kenduz gero kaltetua izango litzakeen lantegietako bat bezala. Teknologia
Ingalaterratik edo Belgikatik ekartzen zen eta merkatuak penintsula barnean egon ziren nagusiki. Hau zela eta,
Bizkaiko siderurgia Espainiako merkatuari begira egituratu zen eta, ondorioz, protekzionismoa behar zuen atzerriko
lehiari aurre egiteko, kanpoko produktuak merkeagoak baitziren nazionalak baino. Bizkaiko burgesia industrialak,
industriari kataluniarrekin batera, eta Gaztelako zekaleen produktoreekin, indarrak batu zituen legeri protekzionista
bat lortzeko, eta lortu zuten 1891ean. Modu horretan merkatu nazionala segurtatu zuten eta beste industria sektore
batzuen garapena ere bultzatu zuen, esaterako: ontzigintza, industria kimikoa eta metalurgikoa.
Testuan aipatzen den atzerritarrekin egindako merkataritza itunen proiektuak egon arren, 1891ean lortutako
araubidea mantendu zen eta indartu egin zen neurri protekzionista berriekin, adibidez: 1896an lortu zuten
trenbidearen eraikuntzatik trenbide konpainiek zuten pribilegio bat kentzea, alegia, trenbiderako materialen
inportazio librea kentzea (neurri progresista) eta horrek metalurgia enpresa txiki eta ertainen garapen ekarriko du.
4. ONDORIOAK:
Komentatu berri dugun testuinguru honekin hobeto ulertzen dugu Federico Echevarriak egiten duen
protekzionismoaren defentsa, ez baitago atzerritarrekin egindako merkataritza itun batengatik, muga-zergen araubidea
galtzeko prest. Beraz, garbi geratzen da testu honek duen interes historikoa, neurri protekzionistak mantentzearen
ondorio zuzena baita Bizkaian industrializazioak arrakasta izatearen arrazoietako bat. Hala ere, ondorioztatu dezakegu:
espainiar nahiz euskal industria oraindik larri zebilela atzerriko produktuei lehia ezin eginik; bizkaitar langileak 1891ko
muga-zergen legearen mende zeudela; eta Errestaurazio gari guztian gure testuak aurkezten digun bezalako eskakizun
asko egingo zituela burgesia industrialak.

Entradas relacionadas: