Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

Kontzertu Ekonomikoaren sorrera eta bilakaera

Karlisten porrotaren ondoren, foruen abolizioa etorri zen. Nahiz eta euskal liberalek protesta egin, 1876ko uztailaren 21eko legeak fiskalitate propioa eta soldadutzatiko salbuespena ezabatu zituen. Kupoa kontzertuaren arabera zehaztuko zen: euskal diputazio bakoitzak Espainiako Finantza Ministerioari urtero eman beharko zion diru-kopurua. 1937an, altxaturiko gudarosteek kontzertuaren erregimena baliogabetu zuten Bizkaian eta Gipuzkoan, baina Araba eta Nafarroan mantendu egin zuten.

Industrializazioaren ezaugarriak lurraldeka

  • Bizkaia: Industria oso kontzentratua, Bilboko itsasadarraren inguruan.
  • Gipuzkoa: Industria bailaraka sakabanatua (Donostia, Irun, Errenteria, Lasarte).
  • Araba eta Nafarroa: Industrializazio berantiarra, nekazaritzari lotua.

Euskal industrializazioaren ezaugarri nagusiak

  • Bizkaiko nagusitasun ekonomikoa.
  • Siderurgia sektorearen gailentzea.
  • Espainiako merkatuaren menpekotasuna (desfase teknikoak zirela eta).
  • XIX. mendean inmigrazioaren gorakada.

Meatzaritza eta siderurgia

XIX. mendearen amaieran, Bizkaiko meategien ustiatze eta esportatze masiboa hasi zen. Bessemerren bihurgailua zabaldu zenean, Bizkaiko mearekiko interesa piztu zen. Burgesia autoktonoak (Ibarra, Chávarri, Sota y Aznar...) garrantzi handiko papera jokatu zuen. 1891n muga-zerga protekzionista onartu zen, eta siderurgiako enpresek kartel batean bildu ziren.

Gipuzkoako industria eta ontzigintza

Gipuzkoan altzairu-industria garatu zen (CAF, Unión Cerrajera, Patricio Echeverria). Ontzigintzari dagokionez, Bilboko itsasadarra eta Pasaia izan ziren gune nagusiak, lurrunezko makinen eta altzairuaren erabilerari esker.

Ondorio demografikoak eta langileen bizi-baldintzak

Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleriak hazkunde izugarria izan zuen. Hala ere, langileen bizi- eta lan-baldintzak oso txarrak ziren. Meatze-zonetan barrakoiak eraiki zituzten, eta elikadura urria eta kalitate txarrekoa zen. XX. mendeko lehen hamarkadetan, lanorduak murriztu eta bizi-mailak gora egin zuen.

Langileen mugimendua

Errestaurazioaren garaian langile-elkarteak indartu ziren (UGT, SOV-ELA, CNT). Bi joera nagusi bereizi ziren:

  • Sozialismoa: Partidu eta sindikatu sendoak sortu zituen, produkzio-ondasunak kolektibizatzeko helburuarekin.
  • Anarkismoa: Agintearen kontrakoa, bide politikoak ukatzen zituen. Euskal Herrian indar gutxi izan zuen.

Industrializazioaren ingurumen-inpaktua

Industrializazioak errekak kutsatu eta atmosferara gas kaltegarriak isuri zituen. Horren aurrean, "kutsatzen duenak ordain dezala" printzipioa finkatzen hasi zen.

Entradas relacionadas: