Euskal Herriko Industrializazioaren Garapena

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB

Industrializazioa

Nekazaritzan oinarritutako ekonomia batetik, industrian eta zerbitzu sektorean oinarritutako ekonomia batera igarotzeko prozesua da. Britainia Handian gauzatu zen lehen aldiz XVIII. mendeko azken urteetan, eta XIX. mendean zehar Europako beste lurralde batzuetara zabaldu zen. Espainian lurralde batzuetan soilik lortu zen (Bizkaian eta Gipuzkoan). Industrializazioaren ardatzak meatzaritza eta siderurgia izan ziren.

Industrializazioaren garapenaren arrazoi orokorrak

  • Lehengai ugari: Bizkaiko meategietako burdin mea ez-fosforikoa, Bessemer bihurgailuak behar zuena.
  • Kapitala eskuragarri zegoen.
  • Meategiak kostatik hurbil zeudenez, inbertsio txikiak behar ziren.
  • Nerbioi itsasadarra egokitu zen, itsasontzi handiak sartzen utziz.
  • Langile espezializatuak eta trebeak.
  • Kokaleku egokia nazioarteko merkataritza sarean.
  • Presio fiskal ahula.
  • 1891ko Arantzelen Legea (Cánovasek emandakoa): babes-neurriak ezarri zituen siderurgiarako, protekzionismo ekonomikoan oinarrituta, merkatu nazionala babesteko oso onuragarriak.

Bizkaiko industria siderurgikoa

Industriarik garrantzitsuena izan zen meatzaritzarekin batera. Hasieran oztopoak izan zituen (erregai falta eta atzerapen teknikoa), baina lehengaiaren kalitateak oztopoak gainditu zituen harrikatza eta teknologia inportatuz (Bessemer bihurgailua). Industria siderurgikoa Bilboko itsasadarrean kokatu zen. Benetako hazkundea Berrezarkuntza garaian izan zen. Enpresa handiak sortu ziren (adibidez, Bizkaiko Labe Garaiak). Siderurgiaren ekoizpenaren lehiakortasuna eskasa izan zen nazioarte mailan; Arantzelen Legeari esker, produkzioa barne merkatuan saltzen zen.

Burdin-meatzaritza

Bizkaian, Triano mendietako eta Somorrostroko meategiak lehenagotik ustiatzen baziren ere, ekoizpenaren eta etekinen hazkundea Berrezarkuntzan eman zen. Mozkinak ontzigintzan eta siderurgian inbertitu ziren. Burdinaren kalitatea handia zen eta ustiapenaren gehiengoa esportatu egiten zen (Britainia Handira, batez ere).

Gipuzkoako industria

Gipuzkoako industriak prozesu motelagoa eta beranduagoa izan zuen (enpresa txiki eta ertainak ziren). Industria-mota ugari garatu ziren: papergintza, ehungintza, armagintza...

Banka sektorea

Asko garatu zen eta industriarekin lotura zuzena izan zuen. Banco de Bilbao-k buru izaten jarraitu zuen, eta beste berri batzuk ere sortu ziren.

Entradas relacionadas: