Euskal Herriko Industrializazioaren Historia eta Ezaugarriak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB

Sarrera: Industrializazioaren hastapenak

Industrializazioa nekazaritzaren ordez industria nagusi den aldaketa da. XIX. mendearen azken laurdenean hasi zen Hego Euskal Herrian, Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren, iraultza liberalek industria garatzeko aukerak eman zituztenean. 1841ean Espainian muga-zerga bateratua ezarri zen; horrek barne-merkatu bateratua sortu zuen, eta Euskal Herriko enpresek Espainiako merkatuan saltzeko aukera izan zuten.

Industrializazioa bultzatzeko faktore nagusiak hauek izan ziren: burdin mehatze aberatsak, portu eta itsasadarretatik hurbil egotea, eskulan trebea, negozio eta itsas tradizioa, eta diputazioen laguntzak. Hori dela eta, industria Bilbo eta itsasadarraren inguruan garatu zen (meatzaritzan), eta Gipuzkoan prozesua motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen.

2. Industrializazio-aldiak

2.1. Industrializazioaren eta kapitalismoaren sorburuak (1841-1876)

Lehenengo fase honetan, industria hainbat sektoretara zabaldu zen. Bilboko lehen industria siderurgikoa sortu zen —metalurgiaren adar bat, non burdina eta altzairua ekoiztu eta prozesatzen diren—, eta honekin batera beste industria batzuk sortu ziren: paper-lantegiak, ehungintza, armagintza eta burdin meategien ustiapena. Gainera, burdinbideak eraiki ziren Euskal Herria eta Espainiaren arteko produktuen salerosketa ahalbidetzeko, eta finantza-sistema berriak sortu ziren, adibidez, Banco de Bilbao.

Bizkaia eta Gipuzkoako industrializazioaren ezaugarriak

  • Bizkaia: Industrializazioa Bilbon eta itsasadarraren inguruan zentratu zen. Horrek biztanleriaren hazkundea eragin zuen, jende asko kanpotik eta landa-eremuetatik etorri baitzen lan bila. Bizkaiko industria astuna izan zen: labe garaiak, altzairugintza eta ontziolak izan ziren sektore nagusiak. Inbertsio handiak behar zirenez, SL eta SA bezalako enpresa-eredu berriak sortu ziren.
  • Gipuzkoa: Industria dibertsifikatuagoa zen eta ibarretan sakabanatuta zegoen; ondorioz, biztanleria ere sakabanatuagoa zegoen. Enpresaburuak familia txikiagoak ziren, kapital gutxiagorekin, eta horrek enpresa txikiagoak izatea ekarri zuen.

Araba eta Nafarroa

Industrializazioa beranduago garatu zen lurralde hauetan, eta bertako industria nekazaritzari lotuta egon zen nagusiki.

Entradas relacionadas: