Euskal Herriko Klima: Ezaugarriak eta Klima Mota Nagusiak

Clasificado en Geografía

Escrito el en con un tamaño de 2,35 KB

Euskal Herriko Klima

Faktore geografikoek eta termodinamikoek klimaren elementu nagusietan eragiten dute.

Klimaren elementuak

  • Hodeiak eta intsolazioa: Hodeiak ugariak dira, aldiz, intsolazioa eskasa. Batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan zeruaren % 65 baino gehiago estalita egoten da, eta Araban ere bai. Barruko kubetetan (Arabako lautadan) lainoa sortzen da.
  • Tenperaturak: Leunak eta hedadura txikiagokoak dira kosta inguruan; barnealdean, aldiz, muturrekoak eta hedadura handikoak.
  • Prezipitazioak: Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako iparraldean ugariak dira eta banaketa erregularra dute (1000 mm-tik gorakoak). Intentsitate handikoak dira eta gutxi irauten dute, baina uholdeak eragin ditzakete. Forma nagusia euria da, baina elurra ere ohikoa da mendi inguruetan.
  • Haizea: Muturreko egoerak dira nagusi. Kostan haize bortitzak egoten dira, eta barnealderantz eginez gero, abiadura jaitsi egiten da Arabako lautadara iritsi arte.

Klima motak

Euskadin lau klima mota bereizten dira:

  • Klima ozeanikoa: Isurialdeen banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako iparraldeko haranak). Prezipitazioak oso ugariak eta erregularrak dira. Batez besteko tenperatura moderatua da eta hedadura termikoa baxua; itsasoaren gertutasunagatik, neguak moderatuak dira eta udak freskoak.
  • Trantsizioko klima: Isurialdeen banalerroaren hegoaldeko lurraldean dago, Ebroren sakonuneko eremuan izan ezik. Urteko prezipitazioak pixkanaka jaisten dira iparraldetik hegoaldera (900-600 mm inguruan). Urteko batez besteko tenperatura freskoa da eta hedadura termikoa moderatua; neguak hotzak izaten dira eta sarritan izozteak egoten dira.
  • Kontinenteko klima mediterraneoa: Ebroren sakonuneko Arabako lurretan zehar hedatzen da. Prezipitazioak urriak eta irregularrak dira, eta udan lehorteak egoten dira. Hedadura termikoa altua da (17-20 gradu artekoa). Negua hotza da, izozte ugarirekin, eta uda freskoa edo beroa izan daiteke.
  • Mendiko klima: Banalerroko mendietan dago, 1000 metroko altitudearen gainetik. Prezipitazioak oso ugariak dira, neguan elur eran jausten dira. Batez besteko tenperatura baxua da; neguak hotzak izaten dira eta udak freskoak.

Entradas relacionadas: