Euskal Hezkuntza Sistema: Ereduak, Ebaluazioa eta Erronkak
Clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,96 KB
Hezkuntza elebidun motak
Hezkuntza-sistema elebidunak sailkatzeko irizpideak helburuak, ikasleen jatorria eta irakasleen gaitasuna dira. Ereduak sailka daitezke hizkuntza bat irakastea helburu dutenetan (sumertsioa) edo mantentze-ereduetan, non lehen hizkuntza errespetatu eta balioesten den.
Murgiltze-ereduek (D eredua kasu) elebitasun orekatua lortzea dute helburu, irakasle elebidunen eta inplikazio sozial handiaren bidez, ikasleek hizkuntza bat baino gehiago erabil dezaten prestatuz eta eleaniztasun inklusiboa bermatuz.
Murgiltze programen ezaugarriak
Murgiltze-programen helburu nagusia ikasle guztiak elebidun edo eleanitzak izatea da. Programa hauetan, irakasleak elebidunak dira eta ikaskuntza gehitzailea da; ikaslearen lehen hizkuntza errespetatu eta balioetsi egiten da.
- Gurasoen inplikazioa.
- Elebitasuna prestigiozkoa izatea.
Euskadin, D ereduak murgiltze-eredu gisa jarduten du, batez ere euskara lehen hizkuntza ez dutenentzat, hizkuntza-murgiltzearen bidez euskara gaitasun egokian eskuratzea bermatuz.
D eredua: Murgiltzea eta mantentze-eredua
D eredua egoeraren araberako eredua da: etxetik euskaldunak diren ikasleentzat mantentze-eredu gisa funtzionatzen du, eta euskara lehen hizkuntza ez dutenentzat murgiltze-eredu gisa.
Nolakoa da euskal eskola sistema?
Euskal eskola sistema elebiduna da eta bere oinarriak 1979ko Elebitasunaren dekretuan eta 1982ko Normalizazio Legean daude. Sistemak hiru eredu ditu (A, B, D).
Gaur egun, sistemaren erronka nagusia ikasleen arteko desoreka da: jatorri desberdineko ikasleak daude eta migrazioa dela eta, ikasle gehiago eleanitzak dira. Eskola inklusiboa izateko, garrantzitsua da ikasle guztiak nahastea.
Euskal Hezkuntza Lege berria (2023)
Lege berriak eta Hizkuntzaren aldeko akordioak hizkuntza-ereduen ebaluazioa eta ikasleen gaitasunak lehenesten dituzte. Helburua da ikasleek eskolatze-aldia bukatzean, euskara eta gaztelaniazko maila altua eta funtzionala lortzea.
Legeak "Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua" (IHP) tresna nagusitzat hartzen du gaitasun horiek planifikatzeko.
Euskal Eskola Sistemaren Ebaluazioa
Ebaluazioak sistema osoa hobetzeko informazio ezinbestekoa ematen du. ISEI-IVEI erakundea arduratzen da ebaluazio diagnostikoaz (LH 6 eta DBH 4. mailatan), matematika, zientzia eta hizkuntzen konpetentziak neurtuz.
PISA eta ebaluazio diagnostikoa
PISA nazioarteko ebaluazio estandarizatua da, gure sistema beste erkidegoekin konparatzeko. Ebaluazio Diagnostikoa (ED), aldiz, Eusko Jaurlaritzak antolatzen du etapa bukaeretan, ikastetxe bakoitzaren irakaslana hobetzeko.
Hizkuntza-ereduak mantentzearen argudioa
Hizkuntza-ereduen eztabaida politika eta pedagogia artean kokatzen da. Mantentze-ereduak (D eredua) ezinbestekotzat jotzen dira hizkuntza gutxitua babesteko, ikasleen lehen hizkuntza errespetatuz eta elebitasun orekatua lortzeko.