Euskal Historia Garaikideko Gertaera Esanguratsuak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,58 KB
Espainiako Konstituzioa: Demokraziaren Oinarria
1978ko Espainiako Konstituzioa Espainiako historiaren ulermenean funtsezkoa da demokratizazioaren testuinguruan. Konstituzioa ez da soilik lege-dokumentu bat, Espainiako historiaren momentu kritiko batean, herrialdearen nortasun politiko, sozial eta juridiko berria definitzen duen ituna baizik.
Konstituzioak aldaketa sakon eta iraunkorra markatu zuen, demokraziarako itzulera bideratuz eta autonomia erkidegoen sistema berria sortuz.
Gaur egungo Espainiako gizartearen oinarria ezarri zuen, estatuaren egitura eta funtzionamendua definituz.
Azken 46 urteetako lege esparrua markatu, eta, orokorrean, adostasun handia izan badu ere, gero eta gehiago dira ahots kritikoak hainbat esparrutan: erkidegoen eskubide eta eskumenen garapenean, monarkiaren inguruko eztabaidan, eskubide berrien zabaltze prozesuan…
Nolanahi ere, dokumentu klabe baten aurrean gaude, estatuak izan duen demokrazia garaiarik luzeena arautuko duena.
Gernikako Estatutua: Autonomiaren Bidean
Funtsezko testua da Euskal Herriko historian. 40 urtez edozein aldarrikapen zapaldu ondoren, euskal eskubide historikoen legitimitatea berretsi zen.
1936an estatutua onartu zen. Garai hartatik mantendu zen euskal gobernuaren legitimitatea eta euskaldunen eskubidea nazio gisa. Berriz ere onartzen da momentu honetan.
Azken xedapen gehigarria oso deigarria da. Estatutuak onartzeak ez du esan nahi beste eskubide historikoei uko egiten zaienik. Estatutuan bertan agertzen da estatutuaren erreformarako nahia. Abertzaleek estatutua bitarteko pauso bat bezala ulertu zuten. Helburua, autogobernuan sakontzen joatea eta nazio izaeran lan egitea zen.
Bi mende iraun dituen arazo bati erantzuna emateko, orain arte eginiko azken saiakera izan da. Pauso garrantzitsua izan zen, baina ez azkena. Ez da gaur egun itxitako arazoa, eta sentsibilitate ugari eta kontrajarri asko daude.
Estatutua indarrean jartzeak etengabeko eztabaida sortu du edukiaren eta egokitzapenen inguruan. Estatutuaren erreformaren beharra aztertu da eskumen gehiago eskatzeko.
Horrekin batera, estatutua gainditu eta autodeterminazio zabalagoko planteamenduak ere badaude. Esan bezala, itxi gabeko gaia dugu hau.
Baionako Adierazpena: Itxaropenaren Aldarria
Hainbat dimentsio garrantzitsu ditu. Elkartasun eta koordinazio politikoaren maila nabarmendu behar da. Euskadiko erakunde politiko eta sozialek indarrak batzea erabaki zuten, nazioarteko testuinguruak erregimen autoritarioan aukera berriak eskaini zituen, eta horrek itxaropena piztu zuen.
Diktaduraren aurkako borrokan euskal erakundeen konpromiso kolektibo bat adierazten du, eta hori erreferentzia-puntu garrantzitsu bat izan zen, eta estatutuaren legitimitatea defendatzen da.
Nazioarteko erkidegoaren aurrean egoera politikoaren ikusgarritasuna handitu zuen. Euskal gaiak nazioarteko arreta jaso zuen, eta Euskadiren eskubideen aldeko borroka legitimatu zuen.
Azkenik, gerraosteko erresistentzia eta erbesteko euskal politikaren ulermena sakontzen laguntzen du testuak. Ikuspegi zabalago batean kokatzen da testua, Euskal Herriaren borroka politiko eta sozialaren narrazio orokorraren parte gisa.
Dokumentuaren eragina ez zen haratago joango momentu hartan: Gerra Hotzaren hasierak laster hoztuko zituen itxaropenak. Isolamendu garai luze eta gogor baten ondoren, 1953an lehen akordioak sinatuko zituen Estatu Batuekin.
Hala ere, erbestean jarraituko ditu bere oposizio lanak Eusko Jaurlaritzak, 1975ean Franco hil eta trantsiziorako bidea ireki arte. Marko demokratiko berriarekiko zubia izan zen, meritu handiz.
Añaverosen Sermoia: Erresistentziaren Sinboloa
Añaverosen sermoia oso ongi pentsatutako ekintza ausart eta konprometitu gisa ikusi behar da. Bilboko gotzainak argi azaldu zuen euskal nortasunaren eta eskubideen aldeko jarrera.
Añaveros gizartearen sektore zapalduen ahotsa izatea erabaki zuen, euskal herritarren eskubideak defendatuz. Elizaren jarrera aldaketa baten isla zuzena izan zen.
Sermoiak berehala kontrobertsia eta erreakzio ezberdinak sortu zituen, baina, epe luzera, trantsizio demokratikoan eragina izan zuen.
Eginiko ekimenek lagundu zuten trantsizio demokratikoan euskal autogobernu eta hizkuntza eskubideen aitortza berri batera iristea, eta oposizio zuzena egin zion erregimenari.
Añaveros Espainiatik kanporatzeko saiakera izan zen, baina ez zuten halakorik onartu.
Laburbilduz, gizarte zibilaren erresistentziaren eta identitate anitzeko Espainiako estatu bat eraikitzeko borondatearen sinbolo gisa ulertu behar da.