Euskal Industriaren Eraldaketa eta Etorkizuna
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,67 KB
Euskal Industriaren Gaur Egungo Egoera
1994tik aurrera, euskal industria eraldatu eta modernizatu egin da, baina mugak ditu. Horiek konpontzeko, industria-politika garatzen da. Honek globalizazioaren erronka eta aukera berriei aurre egin nahi die, lehiakortasuna sustatuz berrikuntzaren, informazioaren eta ezagutzaren bidez.
Industria-ekoizpena:
Industria-ekoizpena hiru sektoretan oso espezializatuta dago: metalurgia eta produktu metalikoen ekoizpena; erauzte-industriak eta petrolioaren, energiaren eta uraren industriak; eta makineria eta ekipo mekanikoa. Hau da, jarduera helduak, lehiakortasunaren oinarri moduan prezio txikia eta herrialde merkeagoen lehia dutenak eta ekipo-ondasunetan oinarritzen direnak, maila teknologiko eta eskari ertainarekin.
Beraz, industria-politikaren bidez ekoizpena dibertsifikatu nahi da, sektore berritzaileetan eta etorkizuneko sektoreetan enpresa berrien sorrera bultzatuz.
Industria-egitura:
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-egituran ETEak dira nagusi; I+G+Bren maila Espainiako batez bestekoa baino handiagoa da, baina Europakoa baino txikiagoa; eta eskulan kualifikatua dago.
a) Enpresen neurria:
%98 baino gehiago ETEak dira, gehienak sei langiletik beherakoak.
ETEak aldaketen aurrean malguagoak dira eta krisi-egoerak hobeto jasaten dituzte. Aitzitik, lehiatzeko zailtasunak dituzte, finantzaketa lortzeko, berritzeko eta hedatzeko.
Industria-politikak helburu hauek ditu:
- Enpresentzat neurri egokia lortzea, enpresa-taldeak eta enpresa-lankidetza sustatuz. Enpresa-taldeak 70etik gora, gizarte-egoitza EAEn dute eta enpresa filialak atzerriko merkatuetan, hala nola Latinoamerikan.
- ETEen lehiakortasuna hobetzea finantzaketa, berrikuntza eta nazioartera zabaltzea erraztuz. ETEek kredituak lortzea errazten da.
Zenbait programa daude produktuak, ekoizpen-metodoetan, teknologian eta marketinean berritzeko.
b) Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B):
I+G+Bren arloko egoera Espainiako batez bestekoa baino handiagoa da. Hala ere, EBrekin alderatuta, azpitik daude.
EAE berrikuntza eta teknologia nukleo bihurtu nahi da, horretarako neurri hauek ezarri dira:
- Gizartean eta enpresetan berrikuntzaren kultura hedatzea.
- Ekipamendu zientifikoa eta teknologikoa hobetzea.
- Neurri handiko eta ertaineko instalazio zientifikoak sortzea, arlo aurreratuetan.
- Zentro teknologikoak babestea ikerketa-proiektuak egiteko, gerora enpresetan aplikazio praktikoa dutenak.
- Euskal enpresek Europako eta munduko berrikuntza-sareetan parte hartzea.
Industria-kokapena:
Eskualde mailan, industriaren banaketak triangelu baten itxura du. Bilboko eta Donostiako nukleoak industria-korridore baten bidez lotuta daude barrualdetik (Durangoaldetik eta Debaren haranetik).
Probintzia mailan Bizkaiko eredu polarizatua (Bilbo Handian), Arabako makrozefalia (Gazteizen) eta Gipuzkoako banaketa orekatuagoa nabarmentzen dira.
Industrializazio endogenoan hiru foku sortu dira: Markina-Ondarroa, Arabako haranetan eta Araba Errioxan.
Industria-politikaren bidez, industria inguru berrietan ezartzeari mesede egin nahi zaio, industria-lurzoruaren sorrera sustatuz (poligonoak) eta ETEentzako eraikinak prezio lehiakorretan eskainiz.
Ingurumen-arazoak:
Industriarekin lotutako ingurumen-arazo nagusiak hauek dira: kutsadura atmosferikoa, uren eta lurzoruaren kutsadura, industriako hondakinak ekoiztea eta suntsitzea.
Kutsaduraren aurrean, airearen kalitatea kontrolatu eta berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko neurriak hartzen dira, saneamendu-lanak egiten dira, berrerabiltzea bultzatzen da.