Euskal Kulturaren Garrantzia: Lizardi, Lauaxeta, Aresti eta Mirande

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 8,2 KB

Zein zen Primo de Riveraren diktaduran euskal kulturaren egoera? Euskal abertzaletasunak jazarpena sufritu zuen. Baina egoera horretan kulturgintzak berebiziko indarra eta garrantzia hartu zuen euskal abertzaletasunaren ideiak zabaltzeko.

Zeintzuk izan ziren horren bultzatzaile nagusiak? Euskal kultura bultzatze horretan hainbat izen nabarmendu ziren. Aitzol, Lauaxeta, Orixe eta Lizardik.

Lizardik zein ikasketa egin zituen? Polikaz gain, zein beste jardueretan aritu zen? Legelari-ikasketak egin Madrilen eta ondoren gerente lanetan jardun zuen bizitza guztian, lanaren ondorioz bidaia ugari eginez. Lizardik oso jarduera desberdinak izan zituen bizitzan: enpresa-gizona, idazlea, kultur eragilea eta polikaria izan zen. EAJko militantea izanik, Madrileko gorteetan diputatua izatera iritsi zen.

Zeintzuk dira Lizardiren lanak? Hainbat aldizkaritan agerturiko olerki solteaz gain, liburu bakarra argitaratu zuen: Biotz begietan izenekoa, 1932an. Hil ondoren berak utzitako poemekin beste liburu bat kaleratu zen: Umezurtz olerkiak (1934).

Lizardiren hizkera poetikoa. Euskara eta landutako gaiak. (garatzeko galdera). Lizardik hizkera poetiko berria sortu zuen, berebiziko garrantzia emanik olerkiaren musikaltasunari. Horrekin batera euskarak trinkotasunerako eta elipsirako zituen baliabideak muturrera eraman zituen (aditz trinkoen erabilera kasu), horrez gainera maisuki erabiltzen zituen figura literarioak (metaforak, pertsonifikazioak, sinestesiak, zangalatrauak...). Era berean, aipatu beharra dago hizkuntza aldek, gipuzkeraren oinarriturik, aranismoaren eredua erabiltzen zuela (neologismoak, aditz asmatuak..) eta honek zaildu egiten zuela bere olerkiak ulertzea.

Tratatzen dituen gaietan, batik bat natura pertsonifikatu egingo du eta horren inguruan mundu berezi bat sortu. Natura, bizitza eta heriotza batzen dituen poesia liriko sinbolista dugu berea, erromantizismoarekin zerikusi zuzena duena. Naturaz gain, bere olerkietan egoera afektiboak, familiaren ingurukoak batez ere, eta herria eta euskararen kezkak ageri-agerikoak dira.

Lauaxetaren bizitza. Esteban Urkiaga “Lauaxeta” (1905-1937) Laukizen (Bizkaian) jaioa. Durangoko jesuitetan egin zituen ikasketak. Gero, jesuita egiteko, Loiolara joan zen et han hasi zen euskal lanak idazten. Baina, jesuita izateko asmoak utzi eta Bilbora joan zen. Ordutik aurrera Euzkadi egunkarian asper gabe idatzi zuen. Abertzale sutsua zen, azken urteetan mitinak ematen ibili ohi zen. Azken gerratean Gernikan bonbardaketaren ondoren atxilotu eta Gasteizen fusilatua izan zen.

Zer idatzi zuen Lauaxetak eta zein euskalkitan? Nolakoa da bere olerkietan

erabiltzen duen hizkera? Bide Barrijak. Bilbao 1931. Euskaraz eta erdaraz. 142 poesia.

Arrats-beran. Bilbao 1935. 40 olerki.

1974an bi liburu horietako eta beste olerki batzuekin Olerkiak liburua argitaratu zen.

Bizkaieraz idazten du. Eta Lizardi bezala aranismoaren hizkuntz eredua erabili zuen, antzinako euskara literarioa eta herri-hizkuntza mordoiloa gutxi estimatzen ziren garaitan bizi izan zen eta.

Lauaxetaren bi etapak: obrak eta ezaugarriak. (garatzeko galdera). Bere lehen liburuan Euskal poesia tradizionalaren bideak utzi eta Europan zehar zebiltzan haize berrietara jo zuen; batez ere, frantses olerkariak maite zituen. Bide barrijak liburuan frantses sinbolisten joera erakusten du. Bere deskripzio eta irudiez, agerikoren gainetik beste zerbait adierazi nahi du, olerkia berarentzat benetako gauzen ezagutza lortzeko bidea baitzen, “erabateko eta benetako errealitatea ezagutzeko bidea”. Parnasianismoaren kutsua ere badu: parnasotarrek bertsoaren formari eta txukuntasunari asko begiratzen diete; alde horretatik, Lauaxetaren bertsoak ere leunak eta apainak dira. “Or-an entzun eta ikasi dodazan gogai batzuk, neure biotzaren barnek euzkeralduta, agertu dodaz” esaten du Europako olerkariengandik jasotzen duen eraginaz. Bigarren liburuan, Arrats-beran, Aitzolek eskatutako herri olerkiaren bidean saiatzen dela esan dezakegu. Olerki didaktikoagoa idatziko ditu, iturri herritarragoetatik hartuko ditu baliabide literarioak, gai politikoak ageriago dira, eta horiekin batera gai arinak eta alaiak dituzten olerki laburrak ere idatziko ditu.

Amaitzeko esan daiteke Lauaxetak, asko begiratzen duela Europara, olerkari handiek agertzen zituzten joerak egokitzeko ahalegin handi egin zuela, eta zentzu horretan garaiko

olerkari modernoena izan zela.

Gabriel Arestik landutako generoak. Literaturako genero guztiak jorratu zituen: poesia, narrazioa, teatroa eta saiakera.

Arestiren ideologia eta erreferentziak. Bilboren garrantzia. Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren. Ez zen inoiz inongo alderdi politikoko militante izan eta jende askorentzat deserosoa zen

pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte. Ezin eraman zezakeen

Bilboko burges jeltzale erdaldunen itxurakeria eta langile maketoen giroan askoz gusturago sentitu zen. Beti unibertsalismoa eta bertako euskal sentimendua uztartu nahian, kritikak eta erasoak alde guztietak jasan behar izan zituen: Ezkerretik

"burges txikitzat" hartzen zuten bitartean, nazionalista batzuek españolista zelako zurrumurrua zabaldu zuten.

Poeta sozial eta iraultzaile bezala definitu dute, eta poeta hiritar ere bai. Sarritan esan izan da, Bilbo hiria euskararen mapan kokatzea Arestiri zor diogula. Hain zuzen ere, 50-60. hamarkadetako Bilbo industrial hura biziki presente egon da haren lanean; bera bizi izandako langileen auzoak: Zorrotza eta Basurtu.

Arestiren euskara. Euskararen auzian hasiera hasieratik euskara batu eta normaldu baten alde borrokatu zuen sutsuki, batzuetan bere jarrera muturreraino eramanez.

Arestiren poesigintzaren bi aroak. Aro Sinbolista (Maldan behera) eta Aro Soziala (Harri eta herri)

Arestiren obraren ezaugarriak. (garatzeko galdera)

● Garbizalekeriaren aurka egitea, herri-hizkeran aldeko konpromisoa.

● Neurri tradizionalekin batera, bertso libreari ere bide ematea.aldi berean, bertsolaritza,

kopla zahar eta herri-kantuen ezaugarri formalak erabiltzea, herritarrek errazago ulertzeko.

● Euskara batuaren aldeko apustu trinkoa. Asko saiatu zen horretan.

● Poetari garai zailetan kontzientzia-iraultzaile izatea dagokio. Mandatu bat du olerkiak:

gizartean eragiteko eginkizuna, sasoi hartako erlijio eta abertzaletasun tradizionalaren

aurka.

● Gune poetiko berriak eskaini nahi dizkio Euskal Herriari: mendi eta erreka edo udaberriaren ederra baztertu gabe, lanaren, izerdiaren eta mailuaren hotsaren poetikotasuna erakutsiz.

Mirande 

Haur besoetakoa. Gaiak. Argudioa. Garrantzia. 

Berak sortutako ipuinez gain, beste autore batzuen zenbait ipuin ere baditu itzuliak,tartean Edgar Allan Poe eta Franz Kafkarenak. Poesian, Charles Baudelaireren Zithal Liliak antologia eta E.A. Poeren The Raven (Belea) poema luzea euskaratu zituen.

Igela, euskaldun heterodoxoen aldizkaria argitaratu zuen aldi batean Txomin Peillenekin batera, bertan poesia, krikak, herri literatura eta beste gaien inguruko artikuluak jaso zituelarik.

Nobela bakarra idatzi zuen: Haur besoetakoa eta bera bizi zelarik liburu moduan argitara emandako lan bakarra ere hori izan zen, gainerakoak aldizkarietan edo bera hil ondoren argitaratu baitziren. Nobela hau da Miranderen obra ezagun eta aldi berean polemikoena. Pedofilia, intzestua, eta suizidioa bezalako gaiak lantzen ditu, ohitura tradizionalen eta moral 

judu-kristauaren kontrako testu bortitza bihurtuz.

Miranderen poesiaren hiru gai nagusiak. Heriotza, paganismoa, eta abertzaletasuna. 

Sarrionalida

Izuen gordelekuetan barrena . Laburtu liburuaren argudioa. Utopiara eginiko bidaia baten eskemari erantzunez egindako lana da, eta, bertan, poetak Homeroren, Melville-ren eta beste askoren eskutik igaro ditu itsasoak. Harrigarria da kontatzen dena, eta herrialde horietan ikusitakoa norberak etxean bizi duenarekin konparatzen da. Herrialde horietako literatura harrigarria, liluragarria gertatzen zaio, gurearekin konparatuz. Estetika neosinbolista ederki datorkio bere helbururako: bidaia, itsasontzia, hegaztiak...

Hormaren metafora. Zer da eta non agertzen da. Gelditasuna, berdintasuna.