Euskal Literatura: Baladak, Maite Kantuak eta Bertsolaritza

Clasificado en Plástica y Educación Artística

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB

Baladak: Narratzailea eta Ezaugarriak

  • Narratzailea: Ezkutuan.
  • Estiloa: Esaldi motz eta adierazgarriak.
  • Pertsonaiak: Ez dira deskribatzen, ekintzen bidez agertzen dira; ez da haien ezaugarri fisiko edo moralik ematen.
  • Lekua eta denbora: Oso modu orokor eta azalekoan zehazten dira. Eszenen arteko aldaketak bat-batekoak eta ezustekoak dira.

Baliabide Estilistikoak

  • Baliabide gramatikalak:
    • Errepikapena: Hitzak edo ideiak indartzen ditu.
    • Paralelismoa: Egitura errepikatuz.
  • Baliabide fonikoak: Soinuen bidez efektu bereziak sortzen dira.
    • Errima: Sinplea da, antzeko hotsen bidez sortua, entzuleari atsegin egiteko.

Maite Kantuak

Irakaspena: Kantuaren muina.

  • Baliabide fonikoak: Errima erabiltzen da, kantuari musikalitatea emateko.
  • Baliabide semantikoak:
    • Metaforak: Izarra (emakume urruna), Lilia (maitasun-harremana), Txoria (emakume engainatua).
    • Hiperbolea: Exagerazioa.
    • Aposizioa: Esanahia zehazteko.
    • Epiteto homerikoa: “Maite” izenlaguna sarri errepikatzen da.
  • Koloreen sinbolismoa:
    • Zuria: Garbitasuna eta purutasuna.
    • Gorria: Odola, tentsioa eta griña.

Kopla Zaharrak

  • Lehen atala: Erreferentzia naturari edo izadiari; elipsia (aditza ez da beti erabiltzen).
  • Bigarren atala: Erreferentzia eskeari (etxeko bizitza, pertsonak); aditza erabiltzen da.
  • Lotura: Ez da logikoa, magia kutsuko lotura sortzen da.

Metrika eta Baliabideak

  • Neurriak: 8,8,10,8 edo 10,8,10,8 edo 8,8,8,8 edo 7,6,7,6.
  • Errima: Beti dago lerro laburragoetan; hotsekoa (faltsua/antzua) edo letra berdinen bidezkoa.
  • Oina: Errimatzen duena.
  • Puntua: Errimatik errimara doan zatia.

Bertsolaritza

Bat-batekoa eta jendaurrekoa.

Metrika eta Teknikak

  • Sarrera: Bertso bat osatzeko atzekoz aurrerako teknika (lehen ideia nagusia, gero bukaera tolesten da).
  • Silabak: Molde bakoitzaren arabera neurtuak:
    • Molde txikia: 7,6,7,6… (Zortziko txikia: 8 lerro; Hamarreko txikia: 10 lerro).
    • Molde handia: 10,8,10,8… (Zortziko handia: 8 lerro; Hamarreko handia: 10 lerro).
  • Errima: Normalean ahapaldi pareak errimatzen dira.

Analisi Egitura

  • Sarrera: Poema ___ da, genero horretako ezaugarriak ditu.
  • Garapena: Gaia, definizioa, kokalekua, ezaugarri literarioak eta baliabide semantikoak.
  • Ondorioak: Argi geratzen da Eijerra zira maite kantua dela.

Entradas relacionadas: