Euskal Literatura: Erromantizismoa, Topikoak eta Bidaia-literatura
Clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,69 KB
1.1. Erromantizismoa eta aberria
XIX. mendean, Erromantizismoaren garaian, abertzaletasunak indar handia hartu zuen literaturan, modu idiliko eta afektiboan. Horrek eragin zuzena izan zuen aberriaren maitasunean.
- Gertaera historikoak: Karlistaldiak, foruen galera, industrializazioa eta hirien hazkundea.
- Ezaugarriak: Paisaia naturalen eta ohitura kultural tradizionalen edertasuna goraipatzen zen.
Jose Maria Iparagirre (1820-1881)
Urretxun jaioa eta Itsasoan hila, olerkari, abeslari eta gitarra-jole ezaguna izan zen. Euskaraz idatzi zuen, Euskal Herriko istorioak, kondairak eta olerkiak landuz.
- Lan nagusiak: Gernikako arbola eta Agur Euskalerria.
- Bizitza: 15 urterekin gerrara joan zen, zauritu egin zuten eta, politika zela eta, erbestera joan behar izan zuen. Azken urteetan Euskal Herrira itzuli zen, non hil zen.
1.2. Topiko literarioak: Toki eta izaera idealizatuak
Industriaren garapenarekin, hiriko bizimodua eta paisaia tradizionala kontrajartzen hasi ziren. Horren ondorioz, kostumbrismoa eta ohitura-eleberria sortu ziren.
- Locus amoenus: “Leku atsegina”, paisaia bukoliko eta ideala.
- Beatus ille: “Zorionekoa hura”, landa-eremuko bizimodua goraipatzen duen topikoa.
Txomin Agirre: Garoa (1912) eta Kresala (1906) lanetan baserriko eta arrantzaleen bizimodua islatu zuen, pertsona zintzo eta fededunen bidez.
1.3. Plazerezko eta bortxazko bidaiak
Bidaiatzeak nortasunaren aldaketa dakar: paisaia, kultura, hizkuntza eta ohitura berriak ezagutzea. Bidaiaren arrazoiak askotarikoak dira: turismoa (plazerezkoa) edo behartutako bidaiak (nostalgia eta malenkonia tarteko).
2.1. Euskal baladen iraganeko kondairak
Euskal baladak ahozko literaturaren parte dira. Lehen testigantzak XVI. mendekoak dira. Ezagunenak: Atorratzeko gazteluko kontuak, Egun bereko alarguntsa eta Bereterretxen Kantoria.
2.2. Emigratzearen penak eta pozak
Euskal dunek arrazoi desberdinak izan dituzte emigratzeko (EHtik kanpora joateko) adbz. Amerikara→ 2 istorio oso ezagunak:
→Ternua( baleen ehiza)
→ Nevada(arrantza)
(Ez ziren plazerezko bidaiak izan baina derrigortuta ere ez→etorkizun hobearen bila)
Euskaldunak XV.-XVI mendeetan joan ziren Ternuara→ baleak ehizatzera eta bakalaoa arrantzatzera→ horretarako bertako biztanleekin- lan egin zuten→ elkar ulertzeko PIDGIN hizkuntza sortu zuten(komunikatzeko hizkuntza simpleagoa)→algokin- euskara