Euskal Literatura: Erromantizismoa, Topikoak eta Bidaiak

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

1.1. Erromantizismoa eta aberria

XIX. mendean, erromantizismoaren garaian, abertzaletasunak indar handia hartu zuen artean eta literaturan. Aberriarekiko atxikimendua modu idiliko eta afektiboan islatu zen.

Garai hartan gertaera eta aldaketa sozial handiak izan ziren: Karlistaldiak, foruen galera, industria eta hirien garapena. Artearen bidez, paisaia naturalen eta ezaugarri kultural tradizionalen (hizkuntza, ohiturak...) edertasuna goraipatu zen, literatura indartuz.

1.2. Topiko literarioak: toki eta izaera tradizionala

Industriaren garapenarekin, hiriko paisaiak eta bizimoduak indarra hartu zuten, Euskal Herriaren irudi berri bat ekarriz. Horregatik, leku tradizionalekiko ikuspegi erromantikoa gailendu zen. Topiko erabilienak hauek dira:

  • LOCUS AMOENUS: “Leku atsegina”, paisaia ideala eta bukolikoa.
  • BEATUS ILLE: “Zorionekoa hura”, landa-eremuko bizimodua duen pertsonarekiko miresmena.

Topiko horien ondorioz, kostunbrismoa eta ohitura-eleberria gailendu ziren. Adibiderik garbienak Txomin Agirreren “Garoa” (1912, gipuzkeraz) eta “Kresala” (1906, bizkaieraz) dira; bertan, baserriko eta arrantzaleen bizimodua deskribatzen da, garaiko euskal izaera idealaren eredu.

1.3. Plazerezko eta bortxazko bidaiak

Bidaiariak bere ohiko ingurunea uzten duenean, bere nortasuna berrasmatzen du. Bidaiatzeak aldaketa dakar: paisaia, kultura eta ohiturak aldatzen dira. Turismoa plazerezko bidaia den arren, badaude bortxazko bidaiak ere, tonu nostalgiko eta melankolikoarekin kontatzen direnak. Bidaiak, urrunera joan gabe ere, aberasgarriak izan daitezke.

2.1. Euskal baladen iraganeko kondairak

Baladak ahozko literaturaren parte dira; horregatik, anonimoak dira eta zaila da haien jatorria zehaztea. Hala ere, euskal literaturan XVI. mendeko testigantzak ditugu. Baladak gertakariak kontatzen dituzten olerkiak dira, kantatzeko sortuak. Ezagunenak hauek dira:

  • Bereterretxeren Kantoria (zubereraz)
  • Atarratzeko gaztearen kantua
  • Egun bereko alarguntsa

2.2. Emigrazioaren penak eta pozak

Euskaldunek arrazoi desberdinak izan dituzte Euskal Herritik kanpora emigratzeko. Bi istorio nagusi nabarmentzen dira:

  • Ternua: Bakailaoa eta baleak arrantzatzera joan ziren XV-XVI. mendeetan. Bertakoekin komunikatzeko, pidgin bat sortu zuten (algokin-euskara).
  • Nevada: Artzaintzan aritzeko joan ziren.

Ez ziren plazerezko bidaiak izan, baina ezta derrigortuak ere; etorkizun hobearen bila egindako bideak izan ziren.

Entradas relacionadas: