Euskal Literatura Garaikidea: XX. Mendeko Eleberrigintza
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,77 KB
Garoa (1912) eta Txomin Agirre
1876an, Guda Karlista amaitu eta foruen galera gertatu zen. Horrek politika eraberritzea eta alderdi modernoen agerpena ekarri zuen: euskal abertzaletasunaren eta sozialismoaren sorrera. XX. mende hasieran, industrializazioak ekonomia hobetu zuen, baina immigrazioa dela eta, euskarak indarra galdu zuen gaztelaniaren eta frantsesaren aurrean. Horren aurrean, euskal pizkundea sortu zen.
Txomin Agirre apaiz eta idazleak, Garoa, Kresala eta Auñamendiko Lorea eleberriak idatzi zituen. Bere ideologia hiru ardatzetan oinarritzen zen: kristautasuna, euskalzaletasuna eta abertzaletasuna.
Analisi teknikoa
- Pertsonaiak: Lauak, bilakaerarik gabeak (deskribapen esentzialista).
- Narratzailea: Orojakile iruzkingilea, heterodiegetikoa (kanpo fokalizazioa).
- Denbora: Lineala, prolepsiekin.
- Espazioa: Irekiak eta itxiak, panoramikoak.
Itzulera baten istorioa (1989)
Gerra Zibilaren ondoren, frankismoak, erbesteak eta zentsurak euskal testuen garapena oztopatu zuten. 1956tik aurrera, belaunaldi berriek euskal kulturari bultzada eman zioten. Martin Ugaldek, bere eleberrietan, gerraren ondorioak eta erbestearen drama islatu zituen.
Analisi teknikoa
- Narratzailea: 1. pertsonan, barne-fokalizazioa (barne-diegetikoa).
- Denbora: Lineala, analepsiekin (atzera-pausuak).
Zergatik Panpox (1979)
Arantxa Urretabizkiaren eleberri honek euskal literatura garaikidea eraberritu zuen. Lehen aldiz, emakumeen ahotsak eta esperientziak agertzen dira, topikoetatik aske. 70eko hamarkadako esperimentazioaren testuinguruan, narratzailearen ahotsa feminismoarekin uztartu zuen.
Analisi teknikoa
- Narratzailea: Barne-bakarrizketa (autodiegetikoa), subjektibotasunean oinarritua.
100 Metro (1976)
Trantsizio garaian kokatua, eleberri modernoa eta urbanoa da. Euskal gatazka lehen aldiz modu esplizituan agertzen da, Europako korronte literarioekin bat eginez.
Obabakoak (1988)
Bernardo Atxagaren lanik ezagunena da, Espainiako Literatura Sari Nazionala jaso zuena. Short story cycle egitura du, ipuingintza modernoa egonkortuz. Obaba herriaren unibertso fantastikoa eraikitzen du.
Kontzeptu teorikoak
- Fokalizazioa: Kanpo (heterodiegetikoa) edo barne (barne-diegetikoa).
- Ohiturazko eleberria: Gizarte giro jakin bat idealizatzen du (Txomin Agirre).
- Stream of consciousness: Barne-bakarrizketa, pentsamendu eta sentimendu desordenatuak islatzeko metodoa.