Euskal Literatura XIX. Mendean: Erromantizismoa, Antzerkia eta Lirika
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,87 KB
XIX. Mendea: Erromantizismoa Euskal Herrian
XIX. mendea garai arazotsua izan zen: gerrak, Industria Iraultza, populazioaren migrazioak eta abar gertatu ziren. Horren ondorioz:
- Abertzaletasun-mugimendu indartsua sortu zen.
- Erromantizismoa zabaldu zen.
- Euskararen aldeko joera indarberritu zen, Frantziako erasoei aurre egiteko.
Literaturaren Pizkundea
Literaturaren pizkundea gertatu zen: antzerki modernoa, Lore Jokoak eta euskal eleberria sortu ziren. Euskal Herrian eta Amerikan hainbat aldizkari sortu ziren, hala nola: Euskaldun Ona, Argia, Euzkadi...
Antzerkia XIX. Mendean
Antzerkia eleberritu egin zen. Soroa, Uranga, Artola, Altzaga eta beste egile batzuk ekarri zuten berritasuna:
- Zarzuela eta opera ugari idatzi ziren.
- Gaiak eta egiturak berriztu ziren, eta testuak garaira egokitu ziren.
Soroa: Antzerki Berriaren Aitzindaria
Soroa antzerki berriaren sorreran garrantzi handia izan zuen. Ziburun hartu zuen babesa, eta bertan estreinatu zuen Iriyarena, zarzuela elebiduna, 1876an. Soroak herriarentzat barrea eragiteko xedez idazten zuen. Teatro herrikoia nahi zuen, umore xalakoa, hitz-joko biziz betetakoa...
Altzaga: Estilo Jasoagoa
Altzaga erbesteratuta egon zen Ziburun. 13 urte zituela, Iriyarena-n parte hartu zuen. Altzagaren estiloa Soroarena baino jasoagoa zen. Antzerkiaren gorakada izan zen, eta Euskal Iztundea sortu zutenean, bera jarri zuten zuzendari.
Lirika Erromantikoa Euskal Herrian
Lore Jokoak sortu ziren. Euskal Herrian, lirika erromantikoa poesia herrikoitik oso hurbil zegoen.
Etxahun: Poeta Intimista eta Ziri-Bertsolaria
Etxahun Barkoxen jaio zen, 1786an. Bizitza latza izan zuenez, pertsona triste eta saminez betea bilakatu zen. Ezaugarri hauek nabari dira bere lanetan:
- Poesia intimista landu zuen.
- Ziri-bertso askoren egilea izan zen.
- Bertsoak olerkien mailara jasotzea lortu zuen.
Jean Baptiste Elizanburu: Herri Poetarik Handiena?
Jean Baptiste Elizanburu Saran jaio zen, 1828an. Larresoroko apaizgaitegitik Frantziako armadara pasatu zen. Askorentzat, euskal herri-poetarik handiena da. Bere ezaugarriak:
- Gai orokorrak jorratu zituen.
- Hizkuntza ondo menderatzen zuen.
- Bukolikoa eta idealista zen.
Umoretik tristurara ederki igarotzen zekien idazlea da, lapurteraz idatzi zuen.
Bilintx: Poeta Liberala eta Erromantikoena
Bilintx poeta liberal bakarra izan zen, eta, aldi berean, erromantikoena.
- Tristuraz eta ezkortasunez jantzi zituen haren bertsoak.
- Barne-sentimenduak eta etsipena adierazi zituen.
- Donostiako hizkera arin eta naturalean idatzi zuen.