Euskal Literatura: XX. Mendeko Idazleak eta Joerak
Clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
con un tamaño de 3,63 KB
XX. mendeko euskal literaturaren ibilbidea
Salbatore Mitxelenaren poesiak garaiko baldintzak zirela eta, saiakerek ez zuten behar besteko zabalkunderik eduki; antzerkiak, berriz, frankismoaren ondoren publikatu zizkioten. Arantzazu poema plazaratu eta urte pare batera, Mitxelenak Ama-semeak Arantzazuko kondairan (1951) argitaratu zuen. Orixe eta besteren prosa erlijiosoa jainkozaleagoa zen, hala nola Quiton arrebarekin eta Jainkoaren billa.
Ibiñagabeitia, Zaitegi eta Villasante
Ibiñagabeitia eta Jokin Zaitegi Euzko-Gogoa aldizkarian batera jardun zuten. Luis Villasante, berriz, hizkuntzari buruzko ikerketengatik da ezaguna, Jainkoa, Jesukristo eta Eliza lanarekin. Jon Etxaidek eleberriari, antzerkiari eta saiakerari heldu zien, Amasei seme Euskalerri’ko edo Etxahun bezalako lanekin.
Koldo Mitxelena eta Txillardegi
Koldo Mitxelenak aldizkari askotan idatzi zuen, batez ere EGANen. Bere eredua zaila zen, dotoreziarekin batera zorroztasuna eta ironia uztartzen baitzituen. Txillardegik (1929-2011), batuaren bilakabidean eragin handia izan zuen Huntaz eta hartaz liburua kaleratu zuen Baionan. Hizkera bizi, moderno eta ausartaz, garai hartako gizartean pil-pilean zeuden gaiak garatu zituen.
Jakin aldizkaria eta belaunaldi berriak
1956an jaio zen Jakin aldizkaria, non Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Joan Mari Torrealdai eta Paulo Iztuetak idatzi zuten. Rikardo Arregik, Zeruko Argian eta Anaitasunan idatzi zuen.
Poesiaren bilakaera eta egile nagusiak
EGAN eta Euzko Gogoa aldizkariak izan ziren poesia lanen babeslekuak. Aita Onaindiak Milla euskal olerki eder (1954) antologia eta Olerti poesia aldizkaria bultzatu zituen.
Iparraldeko eta Hegoaldeko poetak
- Iparraldekoak: Iratzeder, Zakalar, Pindar eta Lanho (Zeru-menditik). Izadia, herria eta erlijioa dituzte inspirazio. Jon Miranderen Orhoituz eta Poemak nabarmentzekoak dira.
- Hegoaldekoak: Juan Mari Lekuona (Muga beroak, Ilargiaren eskolan) eta Bitoriano Gandiaga (Elorri, Denbora galdu alde).
Poeta garaikideak
Gabriel Aresti (Harri eta Herri), Xabier Lete (Egunetik egunera) eta Mikel Lasa dira belaunaldi honetako erreferenteak. Ibon Sarasolak modernotasun eta musikaltasun bereziak ekarri zituen.
XX. mendeko prosa eta antzerkigintza
- Koldo Izagirre: Zergatik bai
- Patri Urkizu: Sekulorum sekulotan
- Angel Lertxundi: Ajea du urturik
- Juan Mari Iriondo: Ollarraren promesa
- Mikel Zarate: Haurgintza minetan
- Ramon Saizarbitoria: Ene Jesus, 100 metro
- Bernardo Atxaga: Etiopia, Ziutateaz
- Arantxa Urretabizkaia: Zergatik panpox
- Pierres Lartzabal: Etxahun
- Telesforo Monzon: Kantari eta txori bat, Menditarrak
- Daniel Landart: Noiz hil biziak
- Antonio Maria Labaien: Petrikillo, Lurrikara
- Gabriel Aresti: Beste mundukoak
- Xalbador Garmendia: Historio triste bat
- Jon Etxaide: Amaiur, Markesaren alaba