Euskal Literaturaren Historia eta Poesiaren Oinarriak
Clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,36 KB
Poesiaren oinarriak eta historia
Literatura unibertsala: Poesia grekotik (asmakizuna eta fikzioa) estetika esanahia baino garrantzitsuagoa da. Baliabide literarioak erabiltzen dira, hizkuntza zehatza eta laburra, eta lizentzia poetikoa (hitzen ordena naturala aldatuz). Gizakiaren kezkei buruz hitz egiten du (maitasuna).
Poesiaren bilakaera historikoa
- Erdi Aroa: Jainkoa ardatz.
- Errenazimentua: Mundu grekolatinoaren berreskurapena.
- Barrokoa: Poesia ederra, hizkuntza aberasteko.
- Neoklasizismoa: Arauak errespetatzea.
- Erromantizismoa: Arauak apurtzea.
- XX. mendea: Poesia berritzea.
Euskal literatura eta olerkigintza
Poesiak prosa baino garrantzi handiagoa zuen (analfabetuentzat kantak eta koplak). Olerkiak gehiago ziren kontatuak idatziak baino. Bertsolaritzak bertso-neurriak errespetatu zituen XIX. mende bukaerara arte. Lehen poesia idatzia XVII. mendean (Urrezko Aroa) garatu zen. Gai nagusiak: erlijioa, amodioa eta euskararen goraipamena (euskalkiak eta administrazioan euskara ez erabiltzearen zailtasunak).
Euskal idazle klasikoak
- Bernat Etxepare: XVI. mendea. Euskarazko lehen liburu inprimatuaren egilea. Garaziko apaiza izan zen.
- Joanes Etxeberri: 1580-1665. Apaiza, teologian doktorea, itsasoko gizonentzat idatzi zuen.
- Oihenart: 1592-1667. Abokatua eta politikaria. Euskal Herriaren historia bere osotasunean kontatu zuen lehena.
- Joan Batista Elizanburu: 1828-1891. Kapitaina eta epailea. Euskal literaturako lehen nobeletakoa idatzi zuen: “Pierres Adame”.
- Grazian Adema Zaldubi: 1828-1907. Euskara maisua eta Baionako katedraleko kalonjea.
- Felipe Arrese Beitia: 1841-1906. Bere poesia Foruen galerak markatu zuen.
Lazarraga eta bere eskuizkribua
Lazarraga (XVI. mendea): Arabako Larrean jaioa (1548). Poesia eta prosa uztartu zituen. 1567an bere koadernoan idazten hasi zen. Bere eskuizkribuak herri literaturaren ezaugarriak ditu. Gai nagusia: dama batez maitemindutako mutil baten istorioa, harremanaren gorabeherekin (poza, lotsa, isiltasuna eta amaiera).