Euskal Mendiak, Aro Geologikoak eta Iberiako Litologia
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,58 KB
Euskal Mendiak
Kantauriar Isurialdea
- Kostaldeko mendikateak: Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak: Jaizkibel (549 m), Ulia, Urgull, Igeldo eta Mendizorrotz. Material modernoagoz osatuak daude (Hirugarren Arokoak) eta altuera gutxikoak dira.
- Itsasbazter aurreko mendikatea: Kostatik urrutiago dauden mendizerrek osatzen dutena. Eremu honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak bihurtzen dira; aldapa nabarmenagoak, desnibel gogorrak eta haran estuak agertzen dira. Ekialdetik mendebaldera, honako mendi hauek nabarmentzen dira: Uzturre, Ernio mendigunea (1.072 m), Pagoeta, Erlo eta Arno Gipuzkoan, eta Bedartzandi eta Iluntzar Bizkaian. Kareharria nagusi denez, karstifikazioa oso fenomeno arrunta da.
- Bortzirietako mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean, Paleozoiko aroko materialez osatutako mendi-egitura tipiko hau altxatzen da. Toki garaienetan ozta-ozta gainditzen badu ere 1.000 metroko altuera (Urepel, 1.059 m), itsasotik gertu dagoenez eta haran zokoetatik duen desnibel gogorraren ondorioz, oso itxura menditsua du.
- Ibaibide ertainetako mendi eta haranak: Itsasbazter aurreko mendikateen eta ibai nagusien sorburuen artean —hau da, Kantauriar-Mediterraneoko uren isurialdea mugatzen duten mendilerroen magalean—, ibai-arteria nagusien erdi-tartea osatzen duen unitate litologiko anitza hedatzen da (Oria, Urola, Deba, Butroi, Asua, Ibaizabal, Kadagua). Gailurren batek 1.000 metroko altuera ozta-ozta gainditzen badu ere, gehienak altuera horretatik beherakoak dira (Murumendi, Izazpi, Irimo eta Urko Gipuzkoan; Oiz, Sollube, Ganekogorta eta Triano Bizkaian).
Mendiko Eskualdea
Erliebearen formek, altitudeak eta eguteran edo laiotzean egoteak mendiko landaretzaren mailaketa ezartzen dute. Maila hauek aldatu egiten dira mendi batzuetatik besteetara. Hona hemen mailaketa horren adibide bat:
- Lehenengo maila: Hosto erorkorreko espezieek osatua (baso atlantikoaren antzekoa): haritzak eta, gorago, pagoak.
- Bigarren maila: Maila honetan koniferoek (izeiek, mendi-pinuek...) dute protagonismoa. Hotzari aurre egiten ongi dakite.
- Hirugarren maila: Basoak desagertu egiten dira; sasitzak eta belardiak bakarrik daude. 3.000 metrotik gora ia ez dago landarerik.
Eskualde Makaronesiarra (Kanarietakoa)
Uharte hauetan lore eta landareen aniztasun handia dago. Endemismo ugariko gunea da. Espezie termofiloak eta xerofiloak (indipikondoa, Kanariar palmondoa...) oso ohikoak dira. Uharteetan zabalduena pinu kanariarrez osatutako basoa da, eta zenbait uhartatako zonalde garaietan laurisilva (baso azpitropikala) ere ohikoa da.
Geografia eta Ekologia Kontzeptuak
- Endemismoa: Munduko leku jakin batean bakarrik dagoen (beste inon ez dagoen) animalia- edota landare-espezie bati deitzeko erabiltzen den terminoa da; uharteetan eta mendiguneetan ohikoak dira. Adibidez, Kanarietako dragoa.
- Basamortutzea (desertifikazioa): Zenbait lurraldetako paisaian eta landaretzan gerta daitekeen degradazio mota bat. Degradazio hau natura-arrazoiengatik (baldintza klimatikoen aldaketa) eta eragin antropikoagatik (neurriz kanpoko ustiapena) gerta daiteke.
Aro Geologikoak
- Arkaikoa (edo Prekanbrikoa)
- Lehenengo aroa (edo Paleozoikoa):
- Tolestura kaledoniarra gertatu zen.
- Tolestura herzinianoa: Mendigune Hesperikoa (Mesetako gune nagusia) eta penintsulako mendigune zaharrak (Galiziako eta Leongo mendiak, Toledoko mendiak...) sortu ziren*.
- Erupzio bolkanikoak eta magmatismo handia gertatu ziren.
- *Mendigune hauek tolestura alpetarrak zokalo paleozoikoan egindako hausturaren emaitza dira.
- Bigarren aroa (edo Mesozoikoa):
- Aro honetan ez zen orogenesi garrantzitsurik egon.
- Material paleozoikoetan higadura gogorra egon zen denbora luzez; penilautadak sortu ziren.
- Sedimentazio handiko garaia izan zen. Euskal kostaldean ikusgai dagoen Flysch formazioa aro honetakoa da.
- Hirugarren aroa (edo Zenozoikoa):
- Tolestura alpetarra: Mendirik gazteenak (eta garaienak) sortu ziren: Pirinioak, Kantauriar mendiak, Mendikate Betikoak, Iberiar mendikatea... Ebro eta Guadalquivir ibaien sakonguneak ere sortu ziren.
- Miozeno aldiko erupzio bolkanikoak egon ziren (Kanariar uharteak sortuz).
- Laugarren aroa (edo Antropozoikoa):
- Meseta mendebalderantz okertu zen Zenozoikoaren amaieratik (penintsulako ibai handi ia guztiek Atlantikora jotzen dute).
- Glaziazioak (higadura-prozesuak) gertatu ziren; glaziarrek "U" formako haranak sortu zituzten.
Iberiar Penintsulako Eremu Litologikoak
- Iberia silizeoa: Material gogor eta zaharrek osatutako eremua da: granitoak, kuartzoak eta arbelak. Lur hauek Paleozoikoari edo Prekanbrikoari dagozkio. Non daude? Galizian, Leonen, Erdialdeko Mendikatean, Extremaduran, Sierra Morenan...
- Kareharrizko eremua: Penintsulako material nagusiak kareharriak eta harri sedimentarioak dira. Lur hauek alderantzizko "Z" itxurako ibilbidea egiten dute Kataluniako kostaldetik Asturiaseraino; gero, Iberiar mendikatetik behera, Betikoetatik igaroz Gibraltarreko itsasarteraino. Material sedimentarioak Mesozoikokoak dira eta haietako batzuek orogenesi alpetarra jasan zuten. Kareharrizko lurrak eraldatze edo modelatze karstikoarekin lotuta daude.
- Iberia buztintsua: Lurrik gazteenak dira. Hauek buztin, marga eta igeltsoen lurrak dira, Hirugarren Aro geologikoaren amaierarekin edota, batez ere, Antropozoikoarekin erlazionatuta daudenak. Barnealdeko lautadetan edo bi sakonguneetan (Ebrorenean eta Guadalquivirrenean) ikusten dira.
Geologia eta Botanika Kontzeptuak
- Eraldatze/modelatze karstikoa: Kareharria irazkorra denez, urak erraztasunez zeharkatu eta disolbatu egiten du; kareharrizko eremuetan higadura-prozesuak oso handiak izan daitezke eta, horren ondorioz, paisaia berriak sortzen dira. Higadura horren emaitzari modelatu karstikoa deitzen zaio.
- Landaretza potentziala: Zenbait natura-faktore kontuan hartuta, lurralde batean egon daitekeen landaretza-mota nagusia da; faktore horiek klima, lurzoru mota eta erliebea dira. Sarritan, gizakiok lurralde bateko landaretza hori aldatzen dugu, errentagarriak diren espezie arrotz batzuk landatuz.