Euskal Sinonimoak eta Esamoldeak: Hiztegi Praktikoa

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

Sinonimoak eta Hiztegi Aberatsa

  • Tenkatu: gogortu, zurrundu.
  • Emeki: astiro, geldiro.
  • Eskarmentu: ikasbide, aztura.
  • Ari eta ari: jo ta ke, ekin eta ekin.
  • Samurra: goxoa, eztia (haserrearen eta amorruaren kontrakoa).
  • Maisutasun: trebetasun, abilezia.
  • Pozarren: oso pozik, poz-pozik.
  • Azken batean: azkenik, buruenik.
  • Kausitu: topatu, aurkitu.
  • Oroitu: bururatu, gogoratu.
  • Gai: materia, ekai.
  • Laguntza: eskukaldi, laguntasun.
  • Parada: abagune, aukera.
  • Jaio: sortu, munduratu.
  • Imintzio: keinu, ihakin.
  • Bitxikeria: xelebrekeria.

Hitz Elkartuak eta Lokuzioak

Bihurgune, joan-etorri, huts egin, ezkonberri, pausaleku, ozta-ozta, izen-deiturak, neskazale, azpiegitura, hutsegite, aurrez aurre, biziberritu.

Euskal Esamoldeak eta Beren Esanahiak

  • Azpijanean ari: Norbaitek kalte egiten ari zaizula esateko.
  • Zazpi azal ditu horrek: Lotsagabea dela adierazteko.
  • Kopeta daukazu: Zerbaiterako aurpegia edo azala izan (ezer egin ez duzula esateko).
  • Putzontzi halakoa: Norbait harroa dela esateko.
  • Koipea eman: Lausengatzen ari zaiola adierazteko.
  • Sardinari igerian erakutsi: Ezer berririk ez aurkitu.
  • Ihesi doan zakurrari buztanean su eman: Lehengoaz gainera, hautsak gehiago harrotu.
  • Sasiak sutu: Burua berotu.
  • Otsoari ihesi eta hartzak atzeman: Txarretik okerrera joan.
  • Kea asmatu: Edonork jakingo lukeen zerbait jakin.
  • Hitzetik hortzera: Maiztasuna edo bat-batean.
  • Gibelak eguzkitara atera: Hil.
  • Asto izan eta mando bizi: Egoera kaskarrean egon.
  • Txintik ez atera: Tutik ez esan.
  • Burutik eginda dago: Eroa dagoela adierazteko.
  • Aho bete hortz: Harritzen zarenean.
  • Norbaiten lepotik bizi: Besteen kontura bizi.
  • Begitan hartu: Gorroto izan.
  • Goian zerua eta behera lurra: Ezer gabe egon.
  • Egunak joan eta egunak etorri: Denbora pasa ahala.
  • Gau eta egun: Jo ta ke, etengabe.
  • Tutik ere ez izan: Ezer ez izan.
  • Bereak eta bi esan: Errieta handia egin.

Sentimenduak eta Jarrerak Adierazteko Moduak

  • Adarra jo: Zirikatu, txantxetan ibili, ederra sartu, tronpa jo, harpa jo.
  • Amorratuta egon: Hortzak ahoan egon, piperminduta egon, antzarak ferratzera bidali, bereak eta bi esan, pikutara bidali.
  • Maiteminduta egon: Zora-zora eginda ibili, baba dariola egon, txolinduta egon, begiz jota eduki.

Entradas relacionadas: