Euskararen Historia: Metodologia, Bilakaera eta Ikerketa

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB

Mundua ezagutzeko moduak

Kontua ez da zer ikertzen den, nola ikertzen den baizik. Horren arabera, metodo zientifikoa erabiltzen duten alor guztiak zientziak dira.

Jorge Wagensberg zientzia-hedatzaileak (1998) emandako azalpenetan oinarrituta, errealitatea ezagutzeko moduak hiru nagusitan laburbil daitezke: ezagutza errebelatua, ezagutza artistikoa eta ezagutza zientifikoa.

Ezagutza errebelatua

Bi hatsarretan oinarritzen da: (1) errealitate osoa ezagutzen duen izaki bat bada (jainkoa); (2) izaki horrek bere ezagutzaren parteren bat errebelatzea erabakitzen du. Adibidez, kreazionista kristauek uste dute Jainkoak Biblian errebelatu zuela munduaren sorrera.

Ezagutza artistikoa

Konplexutasun mugagabeak irudikapen mugatu baten bitartez transmititzean datza (maitasuna, tristura, izua, etab.).

Ezagutza zientifikoa

Hiru hatsarretan oinarritzen da: objektibotasuna, ulergarritasuna eta dialektika esperimentala (faltsabilitatea). Hatsarre hauek zientzialariaren lana mugatzen dute.

Metodo zientifikoa

Zientziaren bidea zorroztuz joan da, eta zientzialariak aipatutako hiru hatsarreen mugen barnean jokatu behar du.

  • Objektibotasuna: Subjektua eta objektua bereiztea. Eszeptikoek zailtasunak ikusten dituzte, positibistek, aldiz, arrazoiaren bidez egiaztagarritzat jotzen dute.
  • Ulergarritasuna: Konplexutasuna trinkotzea eta sinplifikatzea.
  • Dialektika esperimentala: Karl Popper-en faltsabilitatea. Hipotesi zientifikoek gezurtatzeko aukera izan behar dute; ezagutza zientifikoa aldakorra da.

Zientzia egiteko bideak

Bi metodo nagusi daude: induktiboa (datuetatik legeetara) eta deduktiboa (premisetatik ondorioetara). Hala ere, metodo hipotetiko-deduktiboa da eraginkorrena. Teoria bat beste batek ordezkatzen duenean, paradigma aldaketa gertatzen da.

Euskararen historia eta zientzia

Linguistika Historikoa XIX. mendean garatu zen. Neogramatikoek erregulartasunaren hatsarrea ezarri zuten. Euskararen historian, Mitxelenak (1958) Landucciren hiztegiaren inguruan egindako hipotesia paradigma da, Lazarragaren eskuizkribuarekin egiaztatu baitzen.

Objektibotasuna zientzia historikoetan

Historian, objektibotasuna iturri egiazkoetan eta metodoaren zorroztasunean oinarritzen da. Hala ere, historialariaren interpretazioa ezinbestekoa da, eta horrek subjektibotasuna dakar.

Ondorioak

Euskararen historia zientzia historikoa den aldetik, datuen interpretazioan eta paradigma aldaketetan oinarritzen da (Larramendi, Bonaparte, Mitxelena, Lakarra). Hizkuntzak etengabe aldatzen dira; aldakortasuna ez da ustelkeria, hizkuntzaren berezko ezaugarria baizik.

Historia, historiaurrea eta protohistoria

Historia adiera hertsian lehen lekukotasunekin hasten da (1545, Etxepare). Protohistoria lekukotasun sakabanatuak dituen garaia da (akitaniera, Erdi Aroko glosak). Barneko historia hizkuntzaren bilakaera da; kanpoko historia, berriz, hiztunena.

Ahaide galduak eta ikerketa

Euskara hizkuntza isolatua izan arren, Mitxelenak frogatu zuen barneberreraiketa eta metodo konparatzaile mistoa erabiliz haren historia berreraiki daitekeela. Euskara munduko hizkuntza isolatuen ikerketarako eredugarria da gaur egun.

Entradas relacionadas: