Euskararen Morfologia, Ortografia eta Literatura Baliabideak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB

Morfologia: Eratorpena

Lexema bati morfema bat edo gehiago eranstean eratorpena lortzen da. Eratorpenean eransten diren morfemak bi motatakoak dira:

  • Aurrizkiak: Hitzaren aurrean eransten dira.
  • Atzizkiak: Hitzaren bukaeran eransten dira.

Ortografia: Mailegu txistukariak

Hainbat arau mailegu txistukarientzako:

  • Hartutako hitzak x badu, kontsonante aurrean s idatziko dugu; gainerakoetan x idatziko dugu.
  • z eta s letrak, aurretik n, l edo r badute, tz edo ts idazten dira.

Lirikaren Ezaugarriak

Adierazpen ohikoena olerkia edo poema da. Sentimenduak, nahiak, esperientziak, barne-mundua eta munduaz duen ikuspegia adierazten ditu. Bertso-lerroz osatzen dira, ahapaldietan antolatuta. Neurria eta errima edo hoskidetasuna zorrotz zaintzen dira. Hitz neurtuzko poemak esaten zaie.

Lirikaren Estilo Baliabideak

Hiru multzotan banatzen dira:

1. Baliabide fonetikoak

Hitzekin edo hotsekin jokatzen dute. Onomatopeia da adibide bat: hots naturalak imitatuz unitate lexikalak sortzean datzan prozesua.

2. Baliabide sintaktikoak

Esaldiaren egiturarekin jokatzen dute:

  • Anafora: Hitz bat edo gehiago bertso-lerro guztien hasieran jartzea.
  • Hiperbatona: Ohiko hitzen ordena aldatzean datzan baliabidea.

3. Baliabide semantikoak

Esanahiekin jokatzen dute:

  • Konparazioa: Bi elementu alderatzen ditu, elkarren arteko antza agerian utziz, lotura-elementu bat erabiliz.
  • Metafora: Hizkuntza-elementu baten berezko adiera irudizko batera igarotzean datzan baliabidea.

Lexiko baliokideak

Amaitu-bukatu, probatu-dastatu, adina-beste, ezer-deus, honezkero-jadanik.

Osasun-terminoak

  • Bihotzerrea: Urdailean nabaritzen den sentsazio bero eta garratza.
  • Sukarra: Gorputzeko tenperatura normalean baino altuagoa izatea.
  • Beherakoa: Gorotz bigun edo likidoa oso maiz egitea.

Erakusleak

NOR: Hau, hori, hura.
NORK: Honek, horrek, hark.

Entradas relacionadas: