Existentzialismoa eta Totalitarismoa: Giza Existentzia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB

Existentzialismoa: Giza Existentziaren Galderak

Existentzialismoa XX. mendeko filosofia korrontea da, giza existentziaren arazoei erantzuten diena: oinazea, heriotza eta askatasuna. Ilustrazioaren porrotaren eta mundu gerrek eragindako krisiaren testuinguruan garatu zen, gizabanakoaren existentzia erdigunean jarriz. Gizakia ez da esentzia finko baten araberakoa, baizik eta bere existentzia askean eraikitzen du.

Aitzindariak eta Pentsalari Nagusiak

Søren Kierkegaardek larritasuna eta fedea azpimarratu zituen, Nietzschek balio tradizionalak kritikatu eta bizitzaren aldeko jarrera aldarrikatu zuen, eta Husserlek subjektuaren kontzientzia ezagutzaren oinarritzat jo zuen. Martin Heideggerrek, bere Da-sein kontzeptuaren bidez, gizakia bere existentziaren jabe izatera deitu zuen.

Existentzialismoaren Adarrak

Existentzialismoa bi adar nagusitan banatzen da:

  • Erlijiosoa: Miguel Unamuno eta Karl Jaspers.
  • Ateoa: Jean-Paul Sartre, Albert Camus eta Simone de Beauvoir.

Sartrek gizakia askatasunera kondenatuta dagoela zioen, eta Camusek existentziaren absurdoa aztertu zuen. Hannah Arendtek, berriz, askatasuna vita activa bezala ulertu zuen.

Eragina Kulturan eta Artean

Korronte honek literaturan, arte plastikoetan, antzerkian eta zineman eragin handia izan du, Kafkaren Metamorfosia, Muchen Garrasia edo Bergmanen Basa Marrubiak lanetan ikus daitekeen bezala.

Hannah Arendt eta Totalitarismoaren Analisia

Hannah Arendtek totalitarismoa XX. mendeko fenomeno berezi eta berritzat du, nazismoa eta Stalin garaiko Sobietar Batasuna aztertuz. Totalitarismoaren jatorria lanean, bi aurrekari nagusi identifikatzen ditu: antisemitismo politikoa eta XIX. mendeko inperialismoa.

Frantzian, juduak “beste” gisa aurkeztu ziren Estatuaren nortasuna indartzeko, eta inperialismoan, arraza nagusitasunaren ideologia burgesiaren interesekin uztartu zen, sarraskiak justifikatuz.

Mugimendu Totalitaristen Igoera

Lehen Mundu Gerraren ondorengo krisi ekonomikoak mugimendu totalitaristei bidea ireki zien. Masa ideologia gabekoak etorkizun hobearekin limurtu zituzten, intelektual askoren babesarekin. Behin boterea eskuratuta, lege natural edo historikoaren izenean, Estatuaren egitura desitxuratu zuten: alderdiak ordezkatu, eskubideak abolitu eta propaganda bidez kontrol soziala ezarri.

Gizabanakoaren Deuseztapena

Totalitarismoaren helburua boterea mantentzea da, eta horretarako gizabanakoa deuseztatzen du. Horrek hiru ondorio nagusi ditu:

  1. Pertsona juridikoaren suntsipena: Eskubideak deuseztatzea.
  2. Pertsona moralaren heriotza: Gizarte atomizatua.
  3. Banakotasunaren ezabaketa: “Heriotza-lantegiak”.

Arendtek totalitarismoa gaitz erradikaltzat du, non gizakia soberakin bihurtzen den eta Estatuak haren etorkizuna burokratikoki erabakitzen duen.

Entradas relacionadas: