Fabrikazio Prozesuak: Enbutizioa, Fundizioa eta Soldadura

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB

Enbutizioa eta Deformazio Prozesuak

Enbutizioa: Materialari forma eman nahi zaionean erabiltzen da, matrizea eta puntzoia erabiliz. Zapalgailua helduleku gisa erabiltzen da eta materialari irristatzen utzi behar zaio. Prozesu honetan materialaren plastikotasuna ezagutzea ezinbestekoa da.

Mekanismoa eta Eragiketa Motak

  • Mekanismoa:
    1. Ebakina matrizean sartzera behartzen da (izurrak handituz).
    2. Itxuratzera ematen da (izurrak areagotuz).
    3. Izurrak desagertzen dira, piezaren haustura gertatu arte.
  • Eragin bikoitzeko enbutizioa: Altuera dimentsioaren %15 baino handiagoa denean erabiltzen da. Zapaltzaileak izurren sarrera ekiditen du eta fluxua bideratzen du.
  • Forma emateko beste eragiketa batzuk: Tolesketa, ebaketa, ertz-tolestea, esturaketa eta rulinado-a.

Fundizioa: Moldeak eta Teknikak

1. Molde Ez-Iraunkorrak

  • 1.1 Eredu iraunkorra: Eredu bakarrarekin molde bat baino gehiago egin daiteke.
    • 1.1.1 Utillaje hotza: Hondarrezko moldaketa.
    • 1.1.2 Utillaje beroa: Oskol bidezko moldaketa (shell molding).
  • 1.2 Eredu ez-iraunkorra: Eredu bat molde bakoitzeko.
    • 1.2.1 Isurketa unean deuseztatua: Eredu gasifikagarridun moldaketa.
    • 1.2.2 Isurketa aurretik deuseztatua: Argizari galduko metodoa.

2. Molde Iraunkorrak (Kokillak)

Behin eta berriz erabiltzen diren molde metalikoak dira.

  • 2.1 Grabitatezko moldaketa.
  • 2.2 Presio baxuko moldaketa: Kanpotik pistoi batekin metala sartzen da molde barruan, airea eta akatsak ekiditeko.
  • 2.3 Injekziozkoak: Prentsa modukoak dira.

Piezen Ezaugarriak eta Akatsak

Fundizioak forma konplexuak, lodiera konstanteko paretak eta serie handiak ahalbidetzen ditu, nahiz eta ezaugarri mekanikoak nahiko baxuak izan. Akatsak: Retxupea (solidifikazio fasean kanpotik barnera gertatzen den uzkurketa akatsa).

Soldadura Motak eta Parametroak

Prozesu Nagusiak

  • Oxiazetilenikoa: Gasaren proportzioak kontrolatzen dira. Korterako edo zulatzeko erabiltzen da (soplete autogenoa). Prozesu geldoa da eta produkzio baxukoa.
  • Elektrodo estalia: Intentsitatea eta elektrodoaren diametroa dira gakoak. Polaritate zuzenean (pieza positiboa), kordoi estuagoa eta sakonera handiagoa lortzen da.
  • MIG-MAG: Prozesu erdi-automatikoa, haria bobinatik dator. MIG (gas geldoa) eta MAG (gas aktiboa).
  • TIG: Tungstenoa (wolframioa) erabiltzen da, urtze-puntu altukoa. Punta zorrozten joan behar da eta gehienetan ekarpen-materiala behar du.

Soldadura Prozesuen Konparaketa

Prozesuaren arabera, ezaugarriak aldatzen dira: printzipio elektrikoa, elektrodo kontsumigarria, ekarpen-materiala eta babes-gasa (Argon, CO2 edo gas geldoak).

Prentsa Kalkuluak eta Arandelak

Kalkuluetarako formula nagusia: V1 = V2. Parametroak: r atera (2D), K = h/d grafikoan ikusi, eta P (kg/mm²) lortu. Indarra kalkulatzeko: F = A2 · P. Baldintza berdinak eskatzen badira, K berdina izango da.

Arandelen Neurketak

  • Arandela adibidea: j = 0,2 | d = 35 (p = 34,8; m = 35) | d = 16 (p = 16; m = 16,2).
  • Kokapena: b = piezaren zabalera + faxa; pasoa = diametroa + faxa.

Entradas relacionadas: