Faxismoa eta Nazismoa: Ekintzak eta Gizarte Kontrola

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB

Faxismoaren ekintzak eta kudeaketa Italian

Faxismoak gizartearen onarpenaren bila jo zuen, herritarren artean adostasun handia lortu zuten baliabideak erabiliz. Mussolinik bere burua legitimatu nahi zuen; horretarako, kudeaketa eraginkorra garatu zuen hobekuntza ekonomiko handiak lortzeko.

Ekonomia eta gizarte-politika

Obra handien politika aplikatu zuen. Industria sustatu zuen, kanpoko lehiaren aurkako neurriak hartuz eta autarkia edo bertako produkzioa garatuz. Hala ere, bizi-mailak behera egin zuen eta langabeziak gora.

Gizartearen arloan, faxismoaren ezaugarri nagusia korporatibismoa izan zen, hau da, ugazaben eta langileen arteko adostasun-doktrina teorikoa. Liskarretan, estatua izaten zen epailea.

Erregimen faxistak gizarte-neurri batzuk ere sartu zituen, eta horiei esker ospe ona hartu zuen langileen artean:

  • Gizarte-segurantza
  • Laneko oporrak

Vatikanoarekiko harremanak

Arrakastetako bat Vatikanoarekin 1929an Letraneko Itunak sinatzea izan zen. Akordio horien bidez, Italiaren eta Vatikanoaren arteko gatazka amaitu zen. Aita Santuaren subiranotasuna onartu zen Vatikanoko Estatu berrian, Elizari konpentsazio ekonomikoa eman zitzaion eta hezkuntza-eginkizun garrantzitsua onartu zitzaion.

Hogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, diktadura faxista guztiz finkatuta zegoen, baina Italiaren betiko ahultasun ekonomikoa ez zen gainditu: herri atzeratua eta garapen ekonomiko urrikoa zen oraindik.

Gizartearen kontrola eta Nazismoa Alemanian

Gizarte-taldeak azkar sailkatu ziren. Alderdia eta horren barruko elkarteak gizabanakoak kontrolatzeko tresnak izan ziren. Führerak esandakoa itsu-itsuan betetzea derrigorrezkoa zen. Gazte Hitleriarrak erakundeak neska-mutilen heziketaz arduratzen ziren. Sindikatuak desegindakoan, Laneko Frontea sortu zen, langile-mugimendu alemana zorrotz kontrolatzeko tresna gisa.

Suspertze ekonomikoa eta armamentua

Ekonomiaren arloan, arrakasta batzuk lortu zituen. Estatuaren esku-hartze gogor baten bidez suspertu zen, eta horren helburua autarkia edo burujabetza ekonomikoa lortzea izan zen. Suspertzea, batez ere, herrilan handiak egitean eta armamentu-industria azkar haztean oinarritu zen.

Langabezia berehala murriztu zen, eta horretarako soldadu-kopuruaren hazkunde itzela lagungarria izan zen. Nazien politika ekonomikoaren onuradun nagusiak industria handia eta bankuak izan ziren, estatuarekin kontratu handiak lortzearen eta langile-klasea menderatzearen truke.

Praktikan, Alemaniako ekonomia 1933tik 1939ra gerra prestatzera bideratuta zegoen. Kultura eta arte-bizitza ikuskatu eta zentsuratu egin zen. Alemanian otzantasun eta jazarpen erregimena ezarri zen.

Entradas relacionadas: