Fedea eta arrazoimena — San Agustinen ikuspegia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,54 KB
Sarrera
2. FEDEA ETA ARRAZOIMENA: EZAGUTZEKO SINETSI
San Agustinen kezka nagusia ez zen bakarrik egia bat aurkitzea, baizik eta bihotza aseko zuen egia aurkitzea, hau da, maitatzen dugun egia. Horrela bakarrik lor dezake zoriontasuna. Egiaren bilaketa hori ez da metodo bat; ibilbide bat baizik.
Ezagutzaren teoria
Ibilbide horretan San Agustinek ezagutzaren teoria garatzen du. Ezagutzaren teoria ziurtasunera bideratuta dago, gizakiak zoriontsu izatearen ziurtasun osoa nahi duelako. Eta ziurtasun absolutua izan behar denez, ezin da zentzumenetan bakarrik oinarritu; fedean ere oinarritu behar du. Arrazoiak eta fedeak elkartuta joan behar dute.
Gizakia errebelazioaren bidez iristen da Jainkoarengana, eta ondoren errebelazio hori —sinesmen hori— ulertzen eta arrazionalizatzen saiatzen da.
Fedea eta arrazoimena: elkarlana
Kristauak saiatu egin behar du sinesten duena ulertzen. Beste era batera adierazita: fedeak, printzipioz, ez du arrazoia baztertu behar, eta arrazoiak ere ez du fedea kanporatu behar. Hori dela eta, oso ezaguna da San Agustinen leloa eta Patristikaren abiapuntua: “Credo ut intelligam”, hau da, “sinisten dut ulertzeko”. Arrazoiak fedeari bidea prestatzen dio; aldi berean, fedeak zuzendu eta argitzen du arrazoia.
San Agustinen ustez, kristauak Jainkoaz arrazoimenaren bidez galdetu eta erantzun behar du, arrazoimenak eta fedeak elkarren beharra baitute egia aurkitzeko. Prozesu horretan, fedearen bidez, Jainkoak agerrarazi dion egia onartzen du kristauak, eta ondoren egia hori ulertzen saiatzen da. Fedeak arrazoimena argitzen eta gidatzen du, eta arrazoimenak fedearen edukiak arrazoitzen ditu.
Helburua eta lankidetza
Hortaz, San Agustinen helburua ez da fedearen eta arrazoiaren artean mugak jartzea; biak batera aritzen dira elkarlanean egia lortzeko. Berarentzat egia bakarra da, eta gizakiari egia hori argitzea eta lortzea interesatzen zaio. Hori erdiesteko, arrazoia eta fedea elkarlanean aritzen dira, era honetan:
- Arrazoiak gizakiari laguntzen dio fedea lortzen.
- Fedeak arrazoia gidatzen eta argitzen du.
- Arrazoiak, era berean, fedearen edukiak argitzen laguntzen du.
Lehentasuna eta praktika
Hala ere, arrazoimena eta fedea kontraesanetan erortzekotan, nagusitu egingo dena fedea izango da, eta arrazoiak horri jarraitu beharko dio. Hau da, lehentasuna duenak fedea du; erlijioaren dogmak dira, eta arrazoiaren zeregina dogma horiei babes teorikoa ematea da.