Federico Etxebarriaren Hitzaldia: Euskal Industria Iraultza
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,8 KB
Sailkapena: -Testu hau oinarrizko testu historikoa da, aztertzen ari garen garaian idatzi zelako, testua politiko ekonomikoa da, egilea banakakoa da Federico Etxebarria idatzi zuelako. Testu publikoa eta nazio mailakoa da, euskal burgesiari eta Madrilgo gobernuari bereiziki zuzenduta dagoelako. Helburua librekanbismoarekin amaitzea eta protekzionismoa mantentzea zen. Bilbon egin zen hitzaldia 1893ko abenduaren 9an, Merkataritza Itunen kontrako meeting protestan. Industria iraultzaren garaian egin zen, Sagasta gobernu burua zen, eta liberalek librekanbismoaren alde zeuden.
Analisia: Hiztegia: -Aduana zergak: Kanpo merkataritza praktikatzerakoan ordaindu behar zituzten zergak ziren. Federicok zerga hauek defendatzen ditu. -Babes sistema: Librekanbismoaren kontrakoa da. Garai horretan zegoen sistema zen eta aduanak defendatzen zituen. -Librekanbismoa: Estatuen arteko merkataritza truke libreak eta tarifarik gabeko aduanak dituen ekonomi sistema da….Testua bi parrafoetan banatzen da eta ideia nagusia protekzionismoaren alde egitea da librekanbismoaren kontra eginez eta gobernuari eskatzen dio. Lehenengo parrafoan librekanbismoaren ikurra eragingo dituen atzerapenak aipatzen ditu, adibidez zari hilgarria eragingo luke lantegiei. Federikok librekanbismoa kritikatzen du, industria behera egingo duela eta aduana-zerga kenduko dutela argitaratuz. Krisia sektore guztietan eragina izango duela esaten du...
Bigarren parrafoan Echebarriak gobernuari eskatzen dio librekanbismoa ez ezartzea, ondorio txarrak ekarriko dituela esaten du. Espainia osora hedatuko zela hondamendia azaltzen du.Testuingurua: Euskadiren modernizazio ekonomikoa XIX. mendearen hasieran abiatu zen. Aldaketa hori Bizkaian eta Gipuzkoan gertatu zen. Benetako industrializazioa XIX.mendearen azken laurdenean abiatu zen. Gipuzkoan 1840tik 1860ra tamaina txikiko eta ertaineko enpresak sortu ziren; Bizkaian, burdinola tradizionalen krisiaren ondorioz, metalurgia mordenoak ezarri ziren. Industrializazioaren hasierako beste aldaketa erabakigarri bat meatzaritzan gertatu zen….Bilboko zenbait merkatarik Bilbao Bankua Trenbidea finantziatzeko. 1876tik aurrera burdinaren ustiapen masiboarekin abiatu zen Bizkaiko Industria Iraultza. 1879tik 1882ra hiru siderurgia eraiki ziren eta zenbait kapital bideratu ziren ontzigintza modernoaren sektorera. Etapa horretan sendotu zen euskal banka handia. Librekanbismoaren aurkako borrokak eta protekzionismora itzuli izanak irismen nazionaleko mugimendu batean integratzea eraman zuen burgesia bizkaitarra eta Gobernuak 1891ko muga-zerga protekzionista ezartzea lortu zuten. 1893an, burgesia bizkaitarrak protesta bat egin zuen Bilbon eta Ekoizleen Bizkaiko Liga antolatu zuten, eta 1896an, trenbide-aduanetako pribilegioak bertan behera uztea lortu zuten.