Feminismoaren Historia: Bilakaera eta Korronte Nagusiak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,44 KB
Feminismoa emakumezkoen diskriminazio historikoa abiapuntutzat hartuz, pertsonen arteko eskubide berdintasuna aldarrikatzen duen pentsamendu korrontea da. Ez da korronte homogeneo bat, historian zehar eboluzio nabarmena izan baitu:
1. Aintzindari ilustratuak (XVI. mende amaiera)
Olympe de Gouges frantsesak eta Mary Wollstonecraft ingelesak pentsalari ilustratuen berdintasun politikoa salatu zuten, gizon zuri, burges eta heterosexualak bakarrik hartzen baitzituen kontuan.
2. Mugimendu sufragistak (1850-1930)
Balio demokratiko eta eskubide liberalen unibertsalizazioa aldarrikatu zuten, bozka eskubidetik hasita.
3. Emakumearen eraikuntza soziala: Simone de Beauvoir (1949)
Bigarren Mundu Gerraren hondamendi demografikoa konpentsatzeko amatasuna indartu zen. Hala ere, 1949an, Simone de Beauvoirrek Bigarren Sexua liburua idatzi zuen, emakumeen zapalkuntza eskubide zibil, politiko eta sozialetik haratago kokatzen dela ohartarazteko: gizon-emakumeen arteko harremanean.
Honek berebiziko garrantzia izan zuen, existentzialismoaren leloa emakumera ekarri eta esango baitu: «Emakume ez da jaiotzen, egin egiten da». Ondorioz, Simonek gizonak emakumeari predestinatu dion bizitza horren aurka egingo du (amatasun, emazte...), feminismoaren oinarri nagusienetako bat bilakatuz.
4. 1950eko hamarkada: Betty Friedan
Bide beretik, Betty Friedanek «emakumeen izenik gabeko arazoaren» inguruan hausnartu zuen. Bere ustez, beti besteen mesedetan egoteak eta «etxekoandre» papera bete behar izateak, emakumeak beren buruarekin konforme ez egotea eragiten zuen, pertsona gaixo eta frustratuak bilakatuz.
5. Feminismo erradikala eta intersekzionalitatea
- Heteropatriarkatuaren kontrakoak: 1960ko hamarkadan, Kate Millett pentsalariak gure gizartea heteropatriarkaltzat jo zuen; gizonen interes eta pribilegioak defendatzen dituen sistematzat. Garai hartan, gorputza eztabaidaren erdigune bihurtu zen: «nire gorputza nirea da». Ondorioz, erabakimenaren eta gorputzaren jabetzaren alde borrokatu zuten, abortuaren aldeko mugimenduen bitartez.
- Intersekzionalitatea: Kontzeptua Angela Davisekin erlazionatzen da, besteak beste. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan emakumearen aniztasunaren inguruan aritu ziren lanean, arrazak eta klaseak sor ditzaketen menderatze eta jazarpenak aztertuz: arrazismoa, transfobia eta homofobia, besteak beste.