Zer da filosofia? Definizioa, ezaugarriak eta alderaketa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Zer da filosofia?

Filosofia hitzak "jakinduria-zaletasuna" esan nahi du. Bi zentzu desberdinetan erabili daitekeela adierazi beharra dago: filosofia diziplina akademiko bat da (teorikoa) eta ikerketa-jarduera berezia ere bada (praktikoa).

Diziplina akademikoa den aldetik, filosofia ezagutza-multzo bat da. Jarduera bat den aldetik, guztioi sortzen zaizkigun galdera nagusien erantzun arrazionalak bilatzen saiatzen da. Filosofian garrantzitsuena nork bere buruari galderak egitea da, eta modu arrazionalean erantzuten saiatzea.

Filosofiaren ezaugarri nagusiak

  • Arrazionala: Filosofiak erantzun arrazionalak bilatzen ditu; argudiozko azalpenak aurkitu nahi ditugu, gure erantzunak behar bezala justifikatzeko.
  • Unibertsala: Filosofiak erantzun unibertsalak lortu nahi ditu, azalpen orokorrak izango direnak. Filosofiaren helburua jakintza oso bat lortzea da, gai jakin eta espezifikoetatik harago doana.
  • Errotikoa: Filosofiaren galderak errotikoak dira, funtsezko erantzunak eta gauzen zentzu sakona aurkitzen saiatzen direlako.
  • Kritikoa: Filosofia kritikoa da, ezarritako iritziei aurre egiten dielako. Garrantzitsuena arrazoiaren arabera aztertzea eta eztabaidatzea da, onargarria den ala ez bereizteko.

Filosofia lan bukatugabea da; galdera nagusien erantzunak bilatzeko beharra badugu ere, badakigu ezingo ditugula inoiz erantzun erabatekoak eta bete-beteak eman.

Filosofiaren alderaketa beste jakintza-arlo batzuekin

Zientzia eta filosofia

  • Filosofia: Teoria, pentsamendua aztertzea, norberarenganako egia.
  • Zientzia: Frogapena, ez ditu pentsamenduak aztertzen, egia unibertsala bilatzen du.

Filosofia, erlijioa eta artea

  • Filosofia: Egia bilatu; inperfektua da eta mota desberdinak daude.
  • Erlijioa eta artea: Egia bilatu; inperfektua eta mota desberdinak.

Filosofia eta literatura

  • Filosofia: Arrazoian oinarritua; helburua: egia.
  • Literatura: Irudimenean oinarritua; helburua: edertasuna eta entretenimendua.

Entradas relacionadas: