Filosofia: Dogmatismoa, Perspektibismoa, Erlatibismoa, Eszeptizmoa, Kritizismoa, Pragmatismoa, Koherentzia, Egokitasuna, Ebidentzia, Adostasuna

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,12 KB

Dogmatismoa

Dogmatismoaren arabera, egia ziurtasunez ezagut daiteke, hau da, egi finkoa. Dogmatismoaren aldekoak esaten dute badirela ziurtasun osoz lor ditzakegun printzipio elemental batzuk, eta oinarri sendoa izan daitezkeela jakintzarako. (Deskartes, Leibnizek eta Wolffek)

Perspektibismoa

Perspektibismoaren arabera, egia ikuspuntu jakin batetik soilik hauteman daiteke. Egia aldakorra da (pertsonen, uneen eta lekuen arabera). Filosofoen ikuspegitik egia, izan, bada, baina perspektiba jakin batetik soilik ikus daiteke, eta horrek baldintzatzen du egia hautemateko dugun modua. (Ortega eta Gasseten iritziz, posible da errealitatea hautematea, gure ingurubar berezitik abiatuta.

Erlatibismoa eta Subjektibismoa

Erlatibismo deritzo egia unibertsalak eta absoluturik ez dagoela esaten duen teoriari. Egiazkotzat edo faltsutzat jotzen duguna erlatiboa dela, gure ikuspuntu, unea eta lekuaren araberakoa baita. Horregatik ezin dugu baieztatu egia bakar bat dagoela denentzatt, hau da, iritzi partikularrak. (Protagoras eta Sofistak)

Eszeptizmoa

Eszeptikoen ustez, egokiena da epairik ez egitea, baieztapen biribilak ez egitea eta besterik gabe gure iritzia azaltzera mugatzea, okerra izan daiteke eta. Eszeptikoen iritziz, hori da har dezakegun jarrerariko onena, espiritualaren batasunari eutsi nahi badiogu. (Pirron)

Kritizismoa

Dogmatismo eta eszeptizismo arteko jarrera da. Egia eraikitzen joaten da kritikatuz. (Kant)

Pragmatismoa

Baieztapen bat egiazkoa dela onartzeak dituen ondorio praktikoak hartzen ditu oinarri.

Koherentzia

Baieztapen bat egiazkoa dela kontraezanezkoa ez bada eta beste egia batzuekin bateragarria bada: 3 zenbaki lehena da.

Egokitasuna

Baieztapen bat egiazkoa dela baieztatzen dena bat badator errealitatearekin.

Ebidentzia

Ebidentziaren irizpideak esaten du zerbait egiazkoa dela guztiz ezineskoa bada zalantzan jartzea; pentsatzen dut, beraz banaiz.

Adostasuna

Adostasunaren irizpidearen arabera, egiazkotzat jotzen duguna elkarrizketa-prozesu baten bidez lortutako adostasunaren emaitza da.

Entradas relacionadas: