Filosofia, Zoriontasuna eta Jainkoa: Agustin eta Platon

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,47 KB

Filosofia eta Teologiaren arteko harremana

Filosofia jakintza arrazionala da: gauza naturalen esentzia, gizakia, osotasuna eta unibertsoa hausnartzen ditu. Filosofiaren bitartez hainbat galderari erantzun diezaiekegu; beraz, jakinduria eskuratu dezakegu.

Erdi Aroan, filosofia teologiarekin kontrajartzen zen. Haien arteko desberdintasuna honakoa litzateke: filosofia arrazoimenean oinarritzen da eta, aldiz, teologia fedean oinarritzen da. San Agustinen filosofian, bai teologiaren eta bai filosofiaren bitartez egia bakarra lor daiteke; biak dira beharrezkoak. Tomas Akinokoak bi egia desberdinduko ditu eta, ondorioz, bi bide bereiziko ditu egia eskuratzeko: alde batetik filosofia (arrazoimena) eta, bestetik, teologia (fedea/dogmak).

Zoriontasunaren kontzeptua

Zoriontasuna: gizaki guztiok bilatzen dugun ongizate-egoera izango litzateke zoriontasuna. San Agustinen arabera, zoriontasuna egia osoaz jabetzean datza. Nahi duena lortzen ez duena ez da zoriontsu izango, baina ezta nahi duen guztia lortzen duena ere, nahi duen hori komeni ez bazaio.

Horrez gain, nahi duguna eta daukaguna iraunkorrak izan behar dira; iraunkorra den bakarra Jainkoa da. Beraz, Jainkoa ezagutzeak eta edukitzeak ematen dio zoriontasuna gizakiari. Platonen arabera, aldiz, Ongiaren ezagutza lortu behar dugu bertutea eta zoriontasuna erdiesteko.

Zorionaren bilaketa eta egonkortasuna

Testuak zorionaren bilaketari eta hura aurkitzeko moduari buruz hitz egiten du. Egilearen arabera, zoriona ondasun iraunkor, seguru eta geure borondatearen menpekoa da. Aurkitzeko, gure izatean, arrazoimenean eta bertutean bilatu behar dugu. Horrela bakarrik aurkituko dugu zoriontsu izateko behar dugun egonkortasuna eta segurtasuna.

Gauza iraunkorrak eta ondasun espiritualak

Gauza iraunkorra: irauteko joera duena, epe luzean irauten duena, hilezkorra dena eta agortzen ez dena da. Agustinen arabera, ondasun espiritualak edo iraunkorrak arimari plazerra ematen dioten gauzak dira, eta hauek epe luzean iraun behar dute. Ondasun iraunkorrak dira aukeratu behar direnak zoriontasuna lortu ahal izateko, eta ez ondasun materialak; izan ere, horiek gorputzari plazerra ematen diote eta galkorrak dira.

Agustinen filosofian, Jainkoa da “gauza iraunkorra”: hilezkorra, absolutua, existentziaren kausa, perfektua, orojakilea, egia osoa, guztiz ona eta justua. Platonen filosofian, aldiz, gauza iraunkorrak Ideiak izango lirateke, hilezkorrak baitira eta ez baitira agortzen.

Jainkoa edukitzea eta ondo bizitzea

Azken paragrafo honetan, egilea eta elkarrizketan dauden gainerako pertsonaiak benetan zoriontsuak nortzuk diren jakin nahian dabiltza. Jainkoaren jabe direnak benetan zoriontsuak direla ondorioztatzen dute, eta pertsona batek Jainkoa eduki ahal izateko modu ezberdinak eztabaidatzen dituzte, hala nola:

  • Ongi bizitzea.
  • Bere borondatea betetzea.
  • Arima garbia izatea.

Jainkoaren definizioa eta morala

Jainkoa: Oro har, "Jainkoa" hitzak naturaz gaindiko entitate ahalguztidun bati egiten dio erreferentzia, sarritan unibertsoaren sortzaile eta mantentzailetzat hartzen dena. Filosofo batzuek Jainkoaren existentzia defendatu dute unibertsoarentzat plan eta asmo bat duen izaki pertsonal gisa; beste batzuek, aldiz, haren existentziaren aurka argudiatu dute. Oro har, Jainkoaren filosofiak Jainkoa existitzen ote den eta, hala izanez gero, existentzia horrek mundua eta geure burua ulertzeko zer inplikazio dituen aztertzen du.

Ondo bizi dena: Agustinen esanetan, zuzentasunez bizi dena da, hau da, bekaturik ez duena: Jainkoaren dogmak jarraitzen dituena eta, beraz, moralki edo etikoki haren aginduak jarraitzen dituen fededuna. Jainkoaren borondatea jarraitzen du, betetzeko ahalegina eginez.

Izpiritu garbia

Agustinen arabera, izpiritu garbia duen pertsona batek ez du inoiz bekaturik egin; hau da, beti ondo jokatu du, Jainkoaren esanetan. Jatorrizko bekatutik joera desegokia aldatu ostean, hau da, Jainkoaren borondatea betetzean eta haren aginduak jarraitzean geratzen zaigun arima da. Beraz, izpiritu garbia duten pertsonak zoriontsuak izan daitezke.

Egiaren bilaketa eta eszeptikoak

Nahi duena lortzen ez duena ezin daiteke zoriontsu izan, inor ez baitabil nahi ez duenaren bila. Eszeptikoak beti dabiltza egiaren bila, egia aurkitzeko nahia daukate. Baina ez dira gai egia hori aurkitzeko; beraz, ezin dutenez beraien nahia lortu, ez dira zoriontsuak. Ondorioz, zoriontsuak ez direnak ezin dira jakintsuak izan, eta honen adibide dira eszeptikoak.

Zorionduna: pertsona batek bere barnean sentitzen duen poz, alaitasun, gozamen, lasaitasun eta maitasun-egoera da, sufrimendu eta asaldurarik gabea eta pertsonari betetasuna ematen dion egoera. Agustinen arabera, nahi duguna ez badugu lortzen, ez gara zoriontsu. Baina, hala ere, nahi duguna baina komeni ez zaiguna lortzen badugu, ez gara zoriontsu izango ezta ere.

Zoriontasuna egia osoaz jabetzean datza. Agustinek bilatzen duen Egia, egia posible guztien neurria da, hau da, absolutua. Goi-neurri hori soilik Jainkoa izan daiteke; Jainko hori ezagutzeak eta edukitzeak zoriontasuna ematen dio gizakiari. Platonen arabera, aldiz, Ongiaren ezagutza lortu behar dugu bertutea eta zoriontasuna lortzeko.