Finantza-ratioen analisia eta interpretazioa

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

Berehalako likidezia

Formula: Eskudirua (erabilgarria) / Pasibo korrontea    Balio optimoa: 0,3 - 0,4

  • (-): Balioa oso baxua da. Enpresak zailtasunak izango ditu bere berehalako ordainketei aurre egiteko.
  • (Barruan): Balio optimoaren tartean dago, baina nahiko justua da. Enpresak ez du zailtasunik berehalako ordainketei aurre egiteko.

Diruzaintza

Formula: Erabilgarria + Bihurgarria / Pasibo korrontea    Balio optimoa: 1 – 1,2

  • (-): Balioa oso baxua da. Likidezia-arazoak ditu. Ordainketa-etendura arrisku nabarmena dago, epe laburreko baliabideekin enpresak ezin dituelako epe laburreko zorrak ordaindu.
  • (Barruan): Balioa egokia da. Epe laburreko baliabideekin (erabilgarria eta kobratzeko eskubideak) enpresa epe laburreko zorrak ordaintzeko gai da.

Kaudimen teknikoa

Formula: Aktibo korrontea / Pasibo korrontea    Balio optimoa: 1,5 – 1,8

  • (-): Enpresak epe laburrean dituen zorrei aurre egiteko arazoak ditu. Izan ere, hornitzaile guztiak kobratzeko ados jarriko balira, ez luke aktibo likido nahikorik izango epe laburrean zorrei aurre egiteko.
  • (+): Balio oso altua. Enpresak epe laburrean dituen zorrei aurre egiteko kaudimena duela adierazten du.

Bermea

Formula: Aktiboa / Pasiboa    Balio optimoa: 1,7 - 2

(Barruan): Enpresak bere zorrei aurre egiteko duen gaitasun osoa neurtzen du. Epe luzerako kaudimen-egoera apur bat justua dela adierazten du. Enpresaren aktiboaren balioak galdagarri osoaren batura konpentsatzen du, eta kanpo-finantzaketa eskuratzeko bermea da.

Zorpetze guztira

Formula: Pasiboa / (O.G. + Pasiboa)    Balio optimoa: 0,2 – 0,6

(Barruan): Enpresak besteren finantzaketarekiko duen mendekotasun-maila egokia da.

Epe laburreko zorpetzea

Formula: Pasibo korrontea / O.G.    Balio optimoa: 0,4 – 0,6

  • (-): Enpresak epe laburreko zorpetzearen mendekotasun-egoera erakusten du. Zorpetze-maila baxua adierazten du eta enpresak finantza-osasun ona du. Enpresa zer motatakoa den eta zein momentutan dagoen kontuan hartuta, funts propioak gehiegizkoak direla adierazi genezake.
  • (+): Enpresak epe laburreko zorpetzearen mendekotasun-egoera erakusten du. Gehiegizko zorpetze-maila du. Enpresak kanpo-finantzaketaren mendekotasun handiegia du eta kaudimengabezia-arrisku handia du, batez ere ordainketa-betebeharrak betetzeko gai ez bada. Gehiegizko zor-maila horrek eragin negatiboa izan dezake haren sinesgarritasunean eta funts berriak eskuratzeko aukeran.

Entradas relacionadas: