Finantzaketa Moduak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,19 KB

Merkataritza Deskontua

Epe motzeko kanpoko finantzaketa modu bat. Enpresak dirua behar badu eta berekin epe luzeko zor bat badu, modu hau erabiltzen. Merkataritza deskontuarekin bertze epe luzeagoan kobratuko zuen dirua, bereala lortzea du. Abantaila: bankuak onrtuz gero, enpresak dirua bereala lortzen duela. Desabantaila: dirua ez da osoa kobratzen komisio bat hartzen zaio.

Kredituak

Epe motzeko kanpoko finantzaketa eredu bat. Bankua batek denbora jakin baterako uzten duen dirua. Diru eske joatean, bankuak dirua uzbeko, abal bat eskatzen du, dirua ezpadu itzultzen, kreditua itzularazteko konpromisua. Abal pertsonala da, beste enpresa baten ondasunak jartzen baditu eta erreala da, bere ondasunak jartzen baditu balantzan.

Maileguak

Erdiko edo epe luzean kanpo finantzaketa modu bat. Enpresak erdiko edota epe luzerako dirua eskatzen dio bankuari ete honek interes jakin batekin uzten dio, hau kontratu baten bitartez negoziatzen dute. Maileguak normalean urte bat baino gehiagoko apean itzultzen dira. Hau denatik aparte, enpresak komisio batzuk ordaindu behar ditu.

Leasing

Erdiko edo epe luzean kanpo finantzaketa modu bat. 3 enpresak hartzen dute parte., alokatu al izateko ondasunak ekoitzi eta leasing enpresari saltzen dizkion enpresa dago. Bigarrenik, leasing enpresa dago eta honek ondasun jakina erosi eta alokairuan jartzen du. Hirugarrenik, leasing enpresa denbora jakin baterako kontratatzen duen enpresa dago.

Amortizazioa

Barne finantzaketa edo autofinantzaketa eredu bat da, mantentze autofinantzaketa zehazki. Honen bitartez enpresa batek dituen ondasun fisikoek, fisikoki bai funtzionalki eta baita teknologikoki balioa galdu eta depreziatu egingo direla kontun hartzen du, eta ondorioz bere salmenten irabazien zati bat gordetzen du berrikuntzak sortuko dituen gastuei aure egiteko asmotan.

Erreserbak

Barne finantzaketa edo autofinantzaketa eredu bat da. Aberasteko eta dirua gordea izateko egiten dena. Honen bitartez enpresa batek bere irabaziak metatu egiten ditu, bai legeak erraten diolako, bai bere estatuek ala finkatzen dutelako eta baita enpresak berak erabaki duelako. Legeak irabazien zati bat gordetzera behartzen die.

Entradas relacionadas: