Fonetika eta Fonologia Suprasegmentala: Luzera, Azentua, Tonua eta Intonazioa
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,14 KB
Fonetika Suprasegmentala: Luzera eta Iraupena
Hainbat faktorek eragiten dute luzeran. Bokal baxuak ahoa gehiago zabaldu behar delako, denbora gehiago behar dute. Hizkuntza batzuek bi segmentuen arteko luzera-desberdintasuna erabiltzen dute, eta batzuetan bi letrarekin adierazten da, adibidez aa, pp...
Tonua eta Intonazioa
Informazio ugari eramaten dute. Adina, tamaina... Tonua hitz mailako esanahia zehazteko doinua da. Intonazioa, berriz, perpaus osoaren doinua da. Katua al da hori? galdera bat da, eta hizkuntza guztiek erabiltzen dute intonazioa.
Silaben Egitura
Silaba bokalaz eta inguruko kontsonantez osatzen da. Ozentasuna behetik gorakoa da: p, r ozentasun gutxikoak dira, e nukleoa da, eta st koda ozentasuna jaisten duena da. Adibidez: prest, ez prest, bai.
Azentua
Hitzen arteko desberdintasunak azentuaren arabera sortzen dira. Azentu gabeko hizkuntzen adibidea japoniera da. Azentu finkoa duten hizkuntzen artean: lehen silaban txinera, azken silaban groelandera eta azkenaurreko silaban poloniera.
Fonologia Suprasegmentala
Azentua Funtzio Bereizgarria
Azentuak balio gailentzailea du: mujeres o diosas / mujeres odiosas. Silabak bi motatakoak dira: atonoak, azentua ez dutenak, eta tonikoak, azentua dutenak.
Tonua Elementu Lexikalak Bereizteko
Tonua elementu lexikalak bereizteko erabiltzen den doinua da. Txinieran elementu asko bereizten dira tonuaren bidez.
Intonazioa eta Kontrastea
Intonazioak kontraste maila du, perpausaren esanahia bereizteko balio duena. Adibidez: Ama heldu da? / Amaheldu da?
Prozesu Morfologikoak
1. Afixazioa
Hizkia edo hizkiak erro bati lotzea da. Erroari atxikitzen zaion formari oinarria deitzen zaio. Amharieran atzizkia, erdian tartekoa eta hasieran aurrizkia erabiltzen dira. Turkieran hitz batek 11 atzizki izan ditzake. Euskaraz eragile-atzizkiak daude. Hizkuntza semitikoetan ktb erroa: kataba, katab...
2. Errepikapena
Tagalo hizkuntzan: bili (erosi) → bibili (erosiko); tawag (deitu) → tatawag (deituko).
3. Apofonia edo Ordezkapena
Erro lexikaleko bokal bat beste batekin ordezkatzea. Ingelesez, erregularrak -ed gehituz egiten dira. Irregularretan aldaketak: fall → fell, take → took. Ordezkapen erabatekoa: go → went.
4. Tonua eta Azentua
Tonuak esanahia alda dezake. Batzuetan tonua aldatuz plurala sor daiteke. Azentua aldatzeak informazio gramatikala ematen du eta esanahia aldatzen du: récord (grabazioa) / recórd (grabatu).
Flexioa
1. Pertsona
1. pertsona hiztuna, 2. pertsona hartzailea eta 3. pertsona besteak dira. Numeroarekin konbinatu daiteke. Euskaraz komunztaduran eragina du: naramazu.
2. Numeroa
Komunztaduraren bidez adierazten da. Izen zenbagarriak eta zenbagaitzak daude; adibidez ingelesez peace eta rice. Hizkuntza batzuetan singularra eta pluraltasunaz gain trialak ere badago.
3. Generoa
Bi klase daude: maskulinoa eta femeninoa. Hizkuntza batzuetan hiru: latinean maskulinoa, femeninoa eta neutroa. Euskaran ez dago generorik, hikan bai. Erdaraz generoa izenean, izenarekin doan artikuluan eta adjektiboetan islatzen da. Generoa ez da sexuan oinarritzen; hizkuntzalaritzan sexua ez, mota da.
4. Kasua
Gertaera baten parte-hartzaileek egiten dituzten ekintzak bereizten ditu: ergatiboa, datiboa, ablatiboa...
5. Denbora
Denbora adierazteko hitz askeak erabil daitezke: atzo, bihar, etxean... Erreferentzia unea oraina da, eta besteak horretatik sortzen dira. Hizkuntza batzuek ez dute asko markatzen, baina hitzekin adierazten dute; txinieran, adibidez.
6. Aspektua
Burutua eta burutugabea.
7. Modua
Hiztunaren jarrera adierazten du: galdera, agintera, indikatiboa, ahalezkoa...