Foruak eta liberalismoa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB

FORU:Aurrean dugun testua 1982an Iruñean argitaratutako Nafarroako Foru Hobekuntzaren atal bat da; beraz, lehen mailako iturria, testu juridiko-politikoa Eta agiri publikoa da. Nafarroako Foru Diputazioak eta UCDren gobernuak Adostutako testua da. Bildutako artikuluek hainbat gai jorratzen dituzte, hala Nola, erkidegoaren definizioa, hizkuntza ofizialak, foru erakundeak, autonomia Fiskala. ////// Lege hau trantsizioaren bukaeran kokatu behar dugu, 1978ko konstituzioa Onartu ondorengo prozesu autonomikoaren barruan hain zuzen ere. Konstituzioak bi Prozedura ezartzen zituen autonomia eskuratzeko; azkarragoa eta osoagoa (151.art) nazio historikoentzat (Kataluniak, Euskadik eta Galiziaz gain Andaluziak ere), eta geldoagoa (143.Art) beste eskualdeetarako. Azken xedapenetan Foru-lurraldeen eskubide historikoak ere onartzen ziren, Nafarroakoak horien Artean. Gainera, Laugarren Xedapen Iragankorraren bidez, Nafarroari Euskal Erkidego bat egiteko aukera eman zitzaion, Parlamentuak gehiengo osoz hala erabaki eta herritarren erreferendum bidez Berretsiz gero. Nafarroak beraz prozedura berezia jarraitu zuen Autonomia Erkidegoa osatzeko, bertako Foru Sistema oinarri hartuta. ////// Nafarroako foruak bertako usadioak, ohiturak eta pribilegioak ziren, Erdi Aroan idatziz jasoak. 1512ko konkistaren ondoren, independentzia galdu arren, Nafarroak foruak eta bertako erakundeak mantendu zituen. Lehenengo Karlistaldia Liberalek irabazi ondoren, Nafarroako Diputazioaren ordezkariek Estatuarekin Adostutako Foruak Aldatzeko Legeak (1841) egitura politiko-juridiko berria Ezarri zuen. Nafarroa erresuma izatetik foru probintzia izatera pasatu zen, Autonomia administratiboa eta fiskala mantendu arren, Estatuari zerga zuzena (kupoa) ordainduko diolarik. Geroztik, nahiz eta gora beherak izan, Nafarroako Foruek indarrean jarraitu zuten. ////// 1979n, UCDko gobernuak ateratako dekretu-lege baten bidez, foru erakundeak Demokratizatu eta Foru Parlamentua osatzeko hauteskundeak ospatu ziren. UCD Atera zen garaile (20 eserleku), barne-zatiketa bat izan arren. PSOEk 15 lortu Zituen, eta euskal abertzaleek, oso zatiturik, 20 eserleku guztira, horietatik 9 HBk. Hauteskunde hauetatik atera zen Foru Diputazioa izan zen Madrilgo Gobernuarekin foru erakundeen erreforma negoziatu zuena, 1841eko Lege Itundua Abiapuntutzat hartuta eta autonomien estatu berrira egokituta. 1982ko Foru Hobekuntzaren Legea (LORFANA) izan zen negoziazio horien fruitua. ////// Aurrean dugun lege honen bidez Nafarroako Foru Erkidegoa autonomien Estatuan txertatu zen, 1.Artikuluan adierazten den bezala, “gainerako…betebehar” Berberekin (6.Art). Konstituzioari jarraiki, gaztelania izango da hizkuntza Ofizia., euskararekin batera “euskaraz…eskualdeetan” (9.Art). 10.Artikuluan Foru erakundean zehazten dira: “Nafarroako Gorteak edo Parlamentua” eta botere Legegilea duena (11.Art)” Nafarroako Gobernua edo Foru Diputazioa”. Zerga-sistema Dugu atal bereizgarriena: 45.Artikuluan Nafarroaren autonomia fiskala berresten Da, Hitzarmen Ekonomikoaren jarraipena baieztatzen baita, eguneratzeko Aukerarekin. ////// LORFANA Nafarroako Parlamentuak eta Espainiako Gorteak onartu ondoren sartu Zen indarrean. Ez zen erreferendum bidez berretsi, foru tradizioari jarraituz Nafarroa eta Estatuaren arteko Ituntzat hartu baitzen. Beraz, Nafarroa Autonomia erkidego berezi bezala eratu zen. 1983an, hauteskundeak egin ondoren, Gabriel Urralburu sozialista bilakatu zen Nafarroako lehen presidentea.


Entradas relacionadas: