Fotosintesia eta Zelula Arnasketa: Prozesu Metabolikoak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB

1. Fotosintesia: Energiaren Eraldaketa

Fotosintesia argiaren energia, energia kimiko (gluzido molekuletan) bihurtzen duen prozesua da. Prozesu honetan, glukosa molekulak sortzen dira uretik eta karbono dioxidotik abiatuta, eta oxigenoa askatzen da. Karbono ez-organikoa (CO2) karbono organiko (glukosa) bihurtzen da.

Erreakzio orokorra: 6 CO2 + 6 H2O + energia (Eguzkiaren argia) → C6H12O6 + 6 O2

2. Argiaren mendeko erreakzioak (Fase argitsua)

Tilakoideen mintzean gertatzen da eta argi-energiaren hornidura etengabea behar du. Klorofilak argi-energia xurgatu eta energia kimiko bihurtzen du, bi molekula sortuz: ATP eta NADH. Prozesu honetan, H2O molekulak apurtu eta O2 gasa sortzen da.

Erreakzioa: 6 H2O + energia (Eguzkiaren argia) → 6 O2 + ATP + NADH

3. Fotosistemak

Argia biltzeko egokiak diren proteinen eta pigmentuen konplexu handiak dira, argi-erreakzioetan funtsezkoak. Fotofosforilazio ez-ziklikoa prozesuan:

  • PSII: Pigmentu batek argia xurgatzen du ATPren sintesia eraginez.
  • Garraioa: Energia handiko elektroiek garraio-kate bat zeharkatzen dute.
  • PSI: Elektroia I fotosistemara iristen da eta NADP+ erreduzitzen du NADPH osatzeko.

4. Calvin zikloa (Fase iluna)

Organismo fotoautotrofoetan, karbono dioxidoa (CO2) estoma izeneko poroen bidez sartzen da hostoen barrura eta kloroplastoaren estroman hedatzen da.

Calvin zikloaren hiru faseak:

  1. Karbonoa finkatzea: CO2 molekula bat 5 karbonoko molekula batekin konbinatzen da.
  2. Erredukzioa: 2 ATP eta 2 NADPH erabiltzen dira 3-PGA molekula bakoitza triosa bat bihurtzeko.
  3. Birsortzea: G3P molekula batzuk glukosa sortzeko erabiltzen dira; beste batzuk, berriz, birziklatu egiten dira.

Zelula Arnasketa: Energiaren Ekoizpena

Glukosa molekuletatik energia ateratzeko erreakzio katabolikoak dira. Zelula arnasketan glukosa oxigenoaren presentzian katabolizatzen da.

Erreakzio orokorra: C6H12O6 + 6 O2 → 6 CO2 + 6 H2O + energia (ATP)

Zelula arnasketaren urratsak:

  • 1. urratsa: Glukolisia: Glukosa molekula batetik energia lortzeko modu errazena. C6H12O6 → 2 Pirubato + 2 ATP + 2 NADH
  • 2. urratsa: Pirubato oxidazioa: Pirubato bakoitza mitokondriako matrizera igarotzen da eta azetil-CoA bihurtzen da. 2 Pirubato + CoA-SH → 2 Azetil CoA + 2 CO2 + 2 NADH
  • 3. urratsa: Krebsen zikloa: Azetil-CoA zitrato bihurtzen da eta erreakzio-ziklo bat zeharkatzen du. 2 Azetil CoA → 2 CoA + 4 CO2 + 2 GTP + 6 NADH + 2 FADH2
  • 4. urratsa: Fosforilazio oxidatiboa: Sortutako NADH eta FADH2 elektroien garraio-katera abiatzen dira NAD+ eta FAD bihurtzeko.

Hartzidura

Oxigenorik ez dagoenean gertatzen den prozesu katabolikoa da:

  • Laktikoa: 2 NADH-k elektroiak pirubatora transferitzen dituzte. C6H12O6 → 2 Laktato + 2 ATP
  • Alkoholikoa: Pirubatoa etanola bihurtzen da. C6H12O6 → 2 Etanol + 2 CO2 + 2 ATP

Entradas relacionadas: