Francoren Erregimenaren Oinarriak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,01 KB
Osagai Ideologikoak
Nazionalkatolizismoa: Francok muturreko pentsaera nazionalkatolikoa izan zuen; horrek bere erlijio-fundamentalismoa eragin zuen. Jainkoak Espainia salbatzeko hautaturiko gizon probidentziala izatearen ustea ere. Estatuak eta Eliza lankidetzan jardun zuten nazionalkatolizismoaren berrespenean; ideologia horren arabera espainiarra izateak berezkoa dauka fede katolikoa. Espainia eta erlijio-tradizioa gauza bera dira. Herritarrek erraz barneratzen zuten teoria hau, eta horrela, Francoren erlijio-legitimazioa egiten zen, 'laungokoa ezarritako Espainiako buruzagitzat'. Francok Elizaren esku utzi zituen hezkuntza eta gizartearen kontrol erlijiozko-morala.
Militarismoa
Armadako kideek pribilegioak izan zituzten, eta haietako asko ministro-lanetan ere aritu ziren. Garrantzi handiko eginkizuna eman zien Francok eta autoritarismoan agerian gelditu zen hori. Francoren ustez, Armada nazio-oinarriren gune nagusia zen. Militarrei gobernu zibil asko eman zizkien, baita ordena publikoaren erantzukizuna ere, nahiz eta oso gutxitan erabili kalea kontrolatzeko. Polizia armatua eta Guardia zibila erabili zituen.
Nazionalismo Zentralista
Militar garaileek eta Falangek sentimendu zentralista nabarmena zuten, eurek mendean hartutako Errepublikak onartu egin baitzituen katalanen eta euskaldunen eskakizun autonomistak. Nazionalismo espainola ideia frankisten zati garrantzitsuena izan zen.
Korporatibismo Faxista
Falangea Caudilloren esku geratu zen 1937ko dekretuaren bidez, eta haren ideiak giltzarri izan ziren erregimena eratzeko eta gizartea kontrolatzeko. Liberalismoaren aurkako ideologiari jarraituz, frankismoak ukatu egin zuen alderdi politikoen sistema, eta alderdi bakarra ezarri zuen; Falange Española Tradicionalsita y de las JONS. Erregimenak bere burua definitzeko erabiltzen zuen demokrazia organikoa, kontzeptuak aditzera eman zuen ordezkaritza politikoa ez zutela pertsonek, gizartearen barruko ustezko unitate organikoek baizik: familia, sindikatua eta udalerria.