Frankismoa: Ideologia, Ekonomia eta Oposizioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,8 KB

Frankismoaren Ezaugarriak

  • Ideologia: Nazional-katolizismoa, militarismoa, nazionalismo zentralista.
  • Euskadi eta Kataluniako eskakizun autonomisten aurka.
  • Sistema Politikoa: Korporatibismo faxista.
  • Alderdi politiko bakarra: Falange Española y Tradicionalista y de las JONS.
  • Lanaren Forua (1938):
    • Sindikatu bertikalak.
    • Klase borrokarik ez.
    • Langileak eta ugazabak ekoizpen-unitateetan afiliatzera behartu.
    • Greba eta kaleratzeak debekatu.
    • Lan jarduna kontrolatu.
  • Frankismoaren 40 urte: Zapalkuntza eta propaganda.
  • Familia Politikoak:
    • Militarrak: Armada eta Ordena Publikoko ministerioak.
    • Falangistak: Gizarte, Etxebizitza, Lan eta Sindikatu ministerioak.
    • Monarkikoak: Erakunde Nazional Katolikoa (Propagandisten).
    • Opus Deikoak: Hezkuntza eta Ekonomia ministerioak.

Ekonomia: Interbentzionismoa eta Autarkia

Interbentzionismoa eta Autarkia Urteak (Hasiera)

  • Politika ekonomiko interbentzionista eta autarkikoa martxan jarri zen: autohornikuntza, buruaskitasuna.
  • Kalte handiak eragin zituen: nazerapen industriala eta energia-iturri propio gutxi.
  • Krisia areagotu zuen.
  • 1939: Estatuak esku hartu zuen, jarduera ekonomikoak eta kanpoko merkataritza kontrolatuz.
  • Autohornikuntza nazionaleko politiken ondorioz, oinarrizko produktu gutxi zegoen, adiskidekeria eta influentzia-trafikoa hedatu ziren.
  • 1941: Industria Institutu Nazionala (INI) sortu zen, industria artikulatzeko.
  • Nekazaritzako ekoizpenak behera egin zuen, urtegiak sortu ziren.

Autarkiaren Ondorioak

  • Autohornikuntza.
  • Burokrazia ez-eraginkor eta ustela.
  • Nekazaritza ekoizpena murriztu.
  • Inflazioa.
  • Soldata baxuak.
  • Pobrezia areagotu.
  • Elikagaien errazionamendu-liburuxkak.
  • Nekazariek ezarritako prezioak eta uztaren zati bat entregatu behar zituzten.

Oposizioa Frankismoaren Aurka

Erbesteko Oposizioa

  • Errepublikanoen artean zatiketa (PCE eta PSUCren desadostasunak).
  • Gerra Hotza zela eta, PCE isolaturik geratu zen.
  • Anarkistek ere barne liskarrak izan zituzten: ezkerreko erakundeekin batera lan egin nahi zutenen eta anti-parlamentarismoari eutsi nahi ziotenen artean.
  • Anarkismoak ez zuen estrategia bateraturik lortu.

Oposizioa Bateratzeko Ahaleginak

  • 1941: PCEk, bizi zuen isolamendu politikotik atera nahian, Batasun Nazionalerako politika defendatu zuen.
  • 1944: Alianza Nacional de Fuerzas Democráticas osatu zuten PSOEk, mugimendu anarkistak eta alderdi errepublikazaleek, gobernu demokratiko baten alde.
  • 1945: Juan Borboikoak Lausanan argitaratu zuen agirian, Francori monarkiaren Berrezarkuntza eskatzen zion.
  • Euskadiko oposizioko alderdi guztiek Baionako Hitzarmena izenpetu zuten.

Barne Oposizioa (1943-1952)

  • Maki (Agrupación de Guerrilleros Españoles, PCE eta CNTko kideekin).
  • 1943: PCE, PSUC eta PSOE erreprimitu zituzten.
  • 1948: Berriro atxilotu zituzten PSOEkoak, UGT eta CNTko kideekin batera.
  • 1946: Langileen borroka hasi zen.
  • 1947: Bilboko greba (4.000 atxilotu).
  • Hermandades Obreras de Acción Católica (HOAC) eta Juventudes Obreras Católicas (JOC) sortu ziren.
  • Eliza erregimenari eta nazional-katolizismoari leial izan zitzaion hasieran.
  • 1951: Bartzelonako tranbietako txartelen prezioaren igoera salatzeko protestak (Gasteizen, Bilbon, Iruñean, Madrilen ere).

Oposizioaren Garapena (Geroago)

  • Estatu Batuekin defentsarako eta diru-laguntzarako akordioak (errazionamendua ezabatzeko eta merkatu beltza desegiten hasteko lagungarri), grebak eta ikasle manifestazioak ugaritu zituen.
  • 1960ko hamarkada: Langile-Komisioak (CC.OO.) eratu ziren, sindikatu klasiko handiez gain (UGT, CNT, ELA).
  • Irakasle eta ikasleen artean ere sendotu zen oposizio antifrankista.
  • ETAren sorrera (1959).
  • Eliz sektore batzuen oposizio politikoa berrantolatu zen.
  • Oposizioak bi erabaki nagusi hartu zituen: barneko lanari lehentasuna ematea eta demokrazia ekartzeko asmoz alderdien arteko desadostasunak gainditzea.

Oposizioaren Bateratzea

  • PCEk bultzatuta, 1974an Junta Democrática eratu zen.
  • 1975ean, Plataforma de Convergencia Democrática, PSOEren inguruan.
  • Biak batu ziren Coordinación Democrática (PLATAJUNTA izenez ezagutua) osatuz.

Entradas relacionadas: