Frankismoaren Bilakaera: Autarkiatik Trantsiziora

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,44 KB

1. Autarkia eta Gerraosteko Lehen Urteak (1939-1959)

Autarkia ezin zuten era erradikal batean erabili, baina interbentzionismoa oso handia izan zen eta industria bultzatzeko sektore publiko sendoa sortu zuten: 1941. urtean INI (Industria Institutu Nazionala) sortu zen, eta telefono bidezko komunikabideak, aire garraioak eta meategi asko nazionalizatu zituzten. Estatuak herri lanak bultzatu zituen, eta urtegiak eta trenbideak eraiki zituen. Autarkia ahalik eta autohornidurarik handiena lortzea zen helburu nagusia. Doktrina hau ezinbesteko tresna izan zen nazioartean izan zuen bakardadean. Beraz, gerra amaitu baino lehen, erregimena hasi zen politika ekonomikoa prestatzen: autarkia, estatuko interbentzionismoa. Nekazaritza, berriz, moteldu egin zen. Politika honen ondorioz, 40ko hamarkadan ekonomiak ez zuen ia hazkunderik eduki.

1950eko hamarkadan, aldiz, politika ekonomikoa aldatzen hasi zen, eta ekonomiak hazkunde moderatua izan zuen. 1959. urtean, Egonkortasun Planarekin autarkia baztertu zuten. Gerraosteko politika ekonomikoaren ondorioak hauek izan ziren: 1934ko errenta ez zen berreskuratu 1954ra arte; inflazioa handia izan zen; soldatak oso gutxi igo ziren; desoreka territoriala areagotu zen, eta bankuek kapitala pilatu zuten.

2. Errepresioa eta Erresistentzia Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan

Garai horretan, Fronte Popularraren azken gobernua zegoen agintean. Bitartean, Sanjurjo, Mola eta Francok, besteak beste, estatu kolpe bat prestatu zuten errepublika kentzeko. Geroago, Gerra Zibila heldu zen, eta orduan bi alderdi sortu ziren: errepublikaren alde zeudenak eta altxamenduaren alde zeudenak. Altxamendua egin zutenei asko kostatu zitzaien Espainia osoa hartzea, baina azkenean lortu zuten. 1939an gerra bukatu, eta frankismoa hasi zen. Erregimena pixkanaka aldatzen joan zen, eta Francok estatu kolpea onartu ez zutenei lege bat inposatu zien beraien egoera erregularizatzeko. Lege honek eragina izan zuen legea berretsi baino lehenagoko egoeran, eta bereziki, matxinadan parte hartu zutenei zuzenduta zegoen: errepublikanoak, anarkistak, sozialistak, besteak beste.

Lege honen helburu nagusia "errudunak" zigortzea zen. Bestalde, militarrak ez zuten beren borondatez jokatzen, Francoren aginduetara baizik. 1934 eta 1936 urteen bitartean legea errespetatu ez zutenak epaiketara eraman zituzten. Honela, bi une historiko bereiz daitezke: alde batetik, Asturiasko Iraultza, eta bestetik, Gerra Zibilaren hasiera. Azkenik, testu honetan ikus dezakegu mugimendu nazionaletik kanpo geratu ziren guztiak debekatuta zeudela. Horrez gain, adierazten da zeintzuk izango diren debekatutako alderdien ondorioak, hau da, ondasunak eta eskubideak kentzea. Bukatzeko, lege hau garai hartan zegoen oposizioari indarra kentzeko balio izan zuen.

3. Estatuko Lege Organikoa (1966) eta Frankismoaren Azken Urteak

Estatuko Lege Organikoa, 1966koa, diktadura nazioarteko testuinguruan gero eta anakronikoagoa zenez, itxura garbitzeko saiakera bat izan zen. Garrantzitsuena Estatu-buruaren eta gobernu-buruaren arteko banaketa ezarri zuela zen (1973an gauzatu zen). Espainia nazioartean sartzen hasi zen. Hala ere, oposizio mugimendu asko egon ziren diktaduraren aurka, eta haren zapalkuntzak eta zentralismoak mugimendu nazionalista periferikoak eta jendearen haserrea eta gero eta mobilizazio gehiago eragin zituen.

Nahiko garai gatazkatsua bazen ere, erregimenak ez zuen lege finkorik. Diktadoreak, dekretu bidez, lege mordoa atera zuen, baina lege modernoago bat behar zen, eta gainera, erregimenari demokratizazio prozesu kutsu bat eman behar zitzaion. Testuinguru honetan sortu zen Lege Organikoa. Ikusi bezala, erregimenaren oinarrizko izaera ageri da bertan. Garai honetan, kanpo inbertsioak hasten dira Espainian sartzen, eta nazioartearen ikuspuntuan, Francoren armetako bat da lege hau, erregimena nazioartean onetsia izan dadin.

Erresumaren kontua aipatzeak berebiziko garrantzia du diktadorearen ondorengotza zehaztean. Oso argi uzten du Francok berak hain ondo ezagutzen duen Joan Karlos Borboikoa izango dela bere ondorengoa, eta harengan uste osoa du erregimena mantentzeko. Hala ere, jendearen haserrea geroz eta nabariagoa izango da, eta hemendik aurrera, erregimenaren azken urteak, gatazkatsuenak, hasiko dira, ideologia desberdineko jendearen arteko liskar mordoarekin. Amaieran, diktadorea hilda, erregimen aldaketa baketsu bat gertatuko da. Estatuaren forma berresten zuen testua da, frankismoaren izaera finkatzeko ardura islatzen duena.

Entradas relacionadas: