Frankismoaren Eliteak eta Desarrollismoa: Boterearen Egitura

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

7.1. ELITEAK ...: Frankismo garaiko eliteak militarren, Eliza katolikoaren, lur-jabe handien eta burgesia industrial eta finantzarioaren aliantzan izan ziren, gehiengoek estatu kolpea babestu eta pribilegioak jaso zituzten. Estatuak elite hauen aberastasun metaketa finantzatu zuen (Estatu mailan March). Trantsizioko eliteak bihurtu ziren banka, telekomunikazioak… bezalako sektroeak kontrolatuz.  -  Elite hauek sendotzeko hainbat faktore erabakigarri izan ziren. Alde batetik, Espainian errepresioa, kontrol ideologikao eta eredu ekonomiko protekzionista ezartzea. Errepublikazaleei desjabetutako ondasunak eskuratzea. Sindikatuak debekatuak izan ziren, hau da, langileak soldata baxuak, lanordu luzeak…. Errepresio politikoak langileak kontrolpean mantentzen zituen. Azkenik 60. Hamarkadako teknokraten desarrollismoa eman zitzaien familiei. 1957an, Francisco Franco-k gobernu berria osatu zuen, teknokraten gobernua izenekoa. Ministro berriak askotan Opus Dei-ko kideak ziren, eta erregimenaren aldekoak izan arren, goi mailako prestakuntza zuten eta teknikariak ziren, politikariak baino gehiago. -  Ekonomian, irekitasunaren aldekoak ziren, hau da, kanpoko herrialdeekin harremanak eta merkataritza sustatu nahi zituzten; baina politika eta gizarte gaietan kontserbadoreak izaten jarraitzen zuten.Haien ustez, ekonomiak ez zuen politikaren menpe jarraitu behar, eta beharrezkoa zen Espainia Europatik isolamendutik ateratzea eta estatuaren kontrola murriztea.

Testuinguru horretan hainbat lege berri onartu ziren, erregimena instituzionalizatzeko asmoz. Gizarte segurantzan jubilazio ordainduak, osasun-kobertura eta opor ordainduak ezarri ziren. Prentsa legeak zentsura arindu zuen eta komunikabide berriak sortzeko aukera handitu, gobernuak kontrol txiki bat mantenduz. Erlijio askatasunaren legeak eliza katolikoaren monopolioa amaitu zuen baina pribilegio batzuk mantendu, herritarrek beste erlijio batzuk praktika zitzaketen. Hezkuntza lege orokorrak derrigorrezko eskolatzea 14 urte arte luzatu zuen. Besteak beste, lana arautzeko lege sindikala eta estatuaren lege organikoa. -  Estatuaren Lege Organikoa erreferendum bidez onartu zen, %95eko babesarekin eta botoa derrigorrezkoa izanik, eta erregimenari konstituzio itxura emateko sortu zen, barneko eta atzerriko eskakizun demokratikoak asetzeko. Lege honek estatu buru (Franco) eta gobernu buru bereizten zituen, nahiz eta gobernu burua 1973 arte ez izendatu, eta subiranotasuna Francok bereganatzen zuen.  -  Herri ordezkaritzaren oinarriak familia, udalerria eta sindikatua ziren. 1969an Juan Carlos Borboikoa ondorengoa izendatu zen eta hark Francori eta mugimenduaren oinarrizko legeei leialtasuna zin egin zien.

Entradas relacionadas: