Frankismoaren Ideologia

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,04 KB

Nazionalkatolizismoa

Francok pentsaera nazionalkatoliko muturrekoa zuen, bere erlijio-fundamentalismoa eragin zuena. Jainkoak Espainia salbatzeko hautaturiko gizon probidentziala izatearen ustea ere bazuen. Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten nazionalkatolizismoaren berrespenean; ideologia horren arabera, espainiarra izateak berezkoa dauka fede katolikoa. Espainia eta erlijio-tradizioa gauza bera dira. Herritarrek erraz barneratzen zuten teoria hau, eta horrela, Francoren erlijio-legitimazioa egiten zen, "Jaungoikoak ezarritako Espainiako buruzagi"tzat. Francok Elizaren esku utzi zituen hezkuntza eta gizartearen kontrol erlijiozko-morala.

Militarismoa

Armada jeneralisimoari leial izan zitzaion, eta erregimenaren ardatz bilakatu zen. Armadako kideek pribilegioak izan zituzten, eta haietako asko ministro-lanetan ere aritu ziren. Garrantzi handiko eginkizuna eman zien Francok, eta autoritarismoan agerian gelditu zen hori. Francoren ustez, Armada nazio-oinarriren gune nagusia zen. Militarrei gobernu zibil asko eman zizkien, baita ordena publikoaren erantzukizuna ere, nahiz eta oso gutxitan erabili kalea kontrolatzeko. Polizia armatua eta Guardia Zibila erabili zituen.

Nazionalismo Zentralista

Militar garaileek eta Falangek sentimendu zentralista nabarmena zuten, eurek mendean hartutako Errepublikak onartu egin baitzituen katalanen eta euskaldunen eskakizun autonomistak. Nazionalismo espainola ideia frankisten zati garrantzitsuena izan zen.

Korporatibismo Faxista (Nazionalsindikalismoa)

Falangea Caudilloren esku geratu zen 1937ko dekretuaren bidez, eta haren ideiak giltzarri izan ziren erregimena eratzeko eta gizartea kontrolatzeko.

Liberalismoaren aurkako ideologiari jarraituz, frankismoak ukatu egin zuen alderdi politikoen sistema, eta alderdi bakarra ezarri zuen: Falange Española Tradicionalista y de las JONS. Erregimenak bere burua definitzeko erabiltzen zuen demokrazia organikoa kontzeptuak aditzera eman zuen ordezkaritza politikoa ez zutela pertsonek, gizartearen barruko ustezko unitate organikoek baizik: familia, sindikatua, udalerria.

Gerra-garaian ezarri ziren lehen lege sindikalak. 1937an Zentral Nazional Sindikalak sortu ziren, eta 1938an Lanaren Foruaren Legea promulgatu zen, sindikalismo bertikalaren oinarriak ezarri zituena. Sindikatu bertikala zen, Falangeak inspiratuta eta kontrolatuta; hark ematen zizkion diziplina, batasuna eta espiritu nazionala. Klase-borroka kendu zuen eta politika nazionalaren zerbitzura ipini zuen ekonomia. Langileak eta ugazabak ekoizpen adarra afiliatzera behartu zituen. Negoziazio kolektiboa, kaleratze librea eta greba debekatu zituen. Lan jarduna kontrolatu zuen: soldatak, ordutegiak, baimenak, eta oporrak.

Franco ez zen inoiz benetako falangista izan. Falangeak garrantzi politikoa galdu zuen 1942an Serrano Suñer gobernutik ateratzean eta 1945ean Europako faxismoek porrot egitean, baina eragina izaten jarraitu zuen sindikatuaren, Mugimenduaren Idazkaritza Nagusiaren eta haren mendeko erakundeen bidez.

Entradas relacionadas: