Frankismoaren Oinarri Politikoak eta Bilakaera (1938-1966)
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 11,9 KB
Oinarri Politikoak
1938ko urtarrilean, Francoren lehen gobernua sortu zen. Aniztasun politikoa, printzipio demokratikoak eta adierazpen askatasuna baztertu ondoren, Estatuaren Administrazio Zentralaren legea emanez, Francok beretzat hartu zituen aginpide guztiak. Estatu autoritario faxista bat egituratu zuten. Estatu Buruzagitzaren Legearen bidez, Francoren boterea askoz gehiago indartu zen. Gorteak, Francok eta gizarte-taldeen zeharkako sufragioz hautatutako ganbara zen. Hainbat arau ezarri zituzten “Demokrazia Organiko” bat eraikiz. 1938an, Lanaren Forua legea onartu zen, sindikatu bakarra eta lan-mundua arautzeko eta sistema kapitalista interbentzionista bermatzeko. Urte berean, Prentsa eta Inprentaren Legearen bitartez, aldez aurreko zentsura ezarri zen. 1939an, antiliberalismo-politika sakona ezarri zen Erantzunkizun Politikoaren Legearen bidez. 1942tik aurrera, Francok falangisten eragina baztertzea erabaki zuen, demokrazia-itxura eman nahian, Gorteen Legea onartu zen. Gorteak berriro ezarri ziren, baina herriaren ordezkaritza-izaerarik gabe eta legeak egiteko edo erabakitzeko ahalmenik gabe, “Demokrazia Organikoa” delakoaren bidez. 1945ean, Espainiarren Forua, sasi-konstituzioa funtzioa betetzen zuena, eta Erreferendum Nazionalaren Legea, itxura emateko. 1947an, Estatuko Buruzagitzarako Ondorengotza Legea onartu zen. 50eko hamarkadan, izaera liberalagoa zuten ministro batzuk izendatu zituzten. 1956an, unibertsitateak itxi eta ikasleen mugimenduak debekatu zituzten. Ondorioz, 1958an, Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea onartu zen. 1966an, Estatuaren Lege Organikoak funtsezko legeak testu bakar batean bildu zituen. Francok, autoritatea inposatzeko, hiru baliabide erabili zituen: errepresioa, kontrol soziala eta legezko hertsapena. Gobernuak errepresio-legeak erabili zituen erregimenaren aurka zeudenak atxilotzeko, gartzelaratzeko eta exekutatzeko, adibidez: Erantzunkizun Politikoen Legea (1939). Lege horien babesean, erregimenaren aurka zeuden guztiek errepresio gogorra jasan zuten. Ondorioz, gerra bukatu ondorengo urteetan, 200.000 kondenatu politiko eta 50.000 hildako izan ziren. Aske gelditzeko, diziplina-batailoietan lan egin behar zuten. Aske geratu ziren susmagarriak baztertu egin zituzten beren ideiengatik; Errepublikarekin loturarik izandako edonor arriskutsua zen.
Frankismoaren Nazioarteko Politika: Isolamendutik Onespenera
Espainia, Bigarren Mundu Gerran izan zuen jarrera aldakorragatik, isolatuta geratu zen Gerra Zibila amaieran. Hasieran, Espainiak neutral azaldu zuen bere burua, batik bat bere egoera ekonomiko latzagatik. Gerra Ardatzaren aldekoa atera zenean, Francok elkarrizketak izan zituen Alemaniak eta Italiarekin, baina ez ziren adostasunera iritsi. 1941eko abenduan, Estatu Batuak gerran sartu eta Aliatuak garaipenak eskuratzen hasi zirenean, Espainiak Ardatzeko potentziei laguntzeari utzi zion, neutraltasun-ituna sinatu eta Aliatuen alde agertu zen. 1948an, muga frantsesa ireki zenean, Europako hainbat potentziarekin merkataritza-hitzarmenak sinatu zituen. 1953an, Estatu Batuen eta Espainiaren arteko hitzarmen ekonomikoa eta militarra izenpetu zen, baita Vaticanoarekin Konkordatua sinatu zen ere. Horrek, Francori behar zuen zilegitasun morala, Vaticanoaren eta nazioartearen onarpena ekarri zizkion. 1955ean, NBEn onartua izan zen Espainia. 1956an, Espainiak Marokoko independentzia onartu behar izan zuen.
Frankismoaren Bilakaera Ekonomikoa
Gerra Zibila amaitzean, ekonomian, politika autarkikoa eta Estatuaren interbentzionismoa nagusitu ziren, Espainiako ekonomiaren ezaugarri nagusiak. Bigarren Mundu Gerra ostean, nazioartean baztertuta, ekonomikoki buruaski izatea zen helburua, horretarako Estatuak ekonomian parte hartu behar zuen. Hartu ziren neurriak hauek dira: inportazioak mugatu, zerga-arantzelak ezarri eta diru-laguntzak eman zituzten, oinarrizko produktuen produkzioa eta salmenta kontrolatu ziren, kontsumoa murrizteko errazionamendu-sistema ezarri zen. Industria-politikan, interbentzionismoa gauzatu zen. Industriaren garapena sustatzeko, INI sortu zuten. Nekazaritzan, lehen desjabetutako lurrak lehenengo jabeei eman zitzaizkien, eta produkzioa eta prezioak kontrolatu ziren. Politika autarkiko honen ondorioak, ez ziren batere onak izan: produkzio-jaitsiera, elikagaien eskasia eta bizi-mailaren jaitsiera ekarri zuen. Inflazioa eta pobrezia egon zen. Ordainketa-balantzaren desoreka, hornikuntza-faltak, merkatu beltza, oro har, geldialdi ekonomikoa. 50eko hamarkadan, egoera eutsiezina zenez, politika ekonomiko irekiari hasiera eman zioten. Horretarako, Estatu Batuen laguntza ekonomikoa ezinbestekoa izan zen. 1952an, hartu zituzten neurrien helburua ekonomia sustatzea eta honen egitura aldatzea izan zen, nazioarteko merkatura ireki ziren, inportazioak baimenduz eta Estatuaren parte-hartzea murriztuz. Hala ere, politika ekonomiko berriak arazo larrienak leundu zituen, baina prezioen igoera ekarri zuen eta, ondorioz, lehen grebak hasi ziren. Bestetik, merkataritzaren liberazioen ondorioz, inportazioek gora egin zuten, merkataritza-balantza defizita eraginez. Egoera horrek ekonomiaren porrota eragin zuen.
Erregimenaren Oposizioa
Francoren erregimenaren oposizioa Espainian eta atzerrian garatu zen, bi protagonista izanik: Gerra Zibileko galtzaileak eta erregimenetik urrundu izan ziren monarkikoak eta falangistak. Barne-oposizioak errepresio izugarria jasan zuen. Katalunian eta Euskal Herrian, abertzaletasuna piztu zen. Monarkikoek, Laussanako Manifestuan, monarkia berrezartzeko eskatzen zuten; azkenean, erregimenarekin adostasunera iritsi ziren. 50eko hamarkadan, oposizioak eraginkorra izateari utzi zion.
Testua
Testuaren Kokapena/Sailkapena
Testu historikoa da, lehen mailako iturria, garai hartako informazioa biltzen baitu. Izaera kontuan hartuta, zirkunstantziala da, aldarrikapen publikoan erbestean eginda (Munich), askatasun-falta eta edukia politikoa da. Egileari dagokionez, barneko oposizioko indar guztiek (monarkikoak, errepublikazaleak, kristau demokratak eta katalan eta euskal nazionalistak). Bileratik kanpoan utzitako alderdi bakarra, Sobiet Batasunari jarraitzeagatik, PCE izan zen. Testu publikoa eta kolektiboa da, Espainiako gizarte guztiari zuzenduta.
Garai Historikoa
1962ko Espainiaren egoera ekonomikoa, ministro teknokratek martxan jarri dituzten egonkortze-planak direla medio, hobetzen hasita dago. Baina martxan jarri den eboluzio ekonomiko-sozial hau ez da gauzatuko arlo politikoan, eskubide demokratiko guztiak ezabatuta jarraitzen dutelako. Langile, Eliza, eta testuan ikusten den bezala, alderdi eta talde politikoak, eta, zenbait kasutan, lehen erregimenarekin egon direnak ere, monarkikoak, kristau demokratak, atzerrian oposizioa osatzen dute. Egoera honen aurrean, Espainiako oposizioko hainbat indar, bai barnekoak eta bai kanpokoak, parte hartuko dute Munichen ospatuko den Europear Mugimenduaren Kongresu edo batzarrean, Espainiaren demokratizazioa eskatzeko.
Testuaren Analisia: Ideia Nagusiak
- Espainiako oposizio politikoa, Munichen bilduta, Europear elkarteetan sartzeko beharrezkoak diren baldintzak zehazten ditu:
- Erakunde demokratikoak izatea.
- Giza eskubideak errespetatzea.
- Erkidego naturalen (nazionalitateen) berezitasunak onartzea.
- Askatasun sindikalak bermatzea, bereziki greba-eskubidea.
- Alderdi politikoak eratzeko askatasuna egotea, oposizioaren eskubideak errespetatuz.
- Oposizio politiko honek, Espainia estatu demokratiko bihurtuko dela adierazten du, Europan sartzeko.
- Eboluzio hori azkar gertatuko dela adierazten dute.
- Aldaketa horiek, bortizkeriarik gabe lortuko dira.
Testua Testuinguruan Jartzea
1960ko hamarkadan, ekonomiaren garapenak ekarri zituen aldaketa sozialen ondorioz, erregimenaren kontrako jarrerak eta protestak ugaritu ziren eta oposizioa indartu egin zen. Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, grebak eta langileen protesta-ekintzak ugariak izan ziren, batez ere Asturias, Euskal Herrian, Madril eta Bartzelonan, gunerik industrializatuenak. Langileen grebak, debekatuak izan arren, gero eta ohikoagoak ziren. Langile-ordezkari aktiboak sindikatu frankista bertikaletan sartu eta era guztietako errebindikazioak egin zituzten. Honek, 1962an, Comisiones Obrerasen (CCOO) eraketa ekarri zuen, industria handietan sindikatu nagusia izango zena (erdi-legezko sindikatua zen). 1962ko apirilean, Espainiak Europako Ekonomia Elkartean sartzeko eskaera egin zuenean, kanpoko zein barneko oposizioko indar guztiek (monarkikoak, errepublikazaleak, kristau demokratak eta katalan eta euskal nazionalistak. Bileratik kanpoan utzitako alderdi bakarra, Sobiet Batasunari jarraitzeagatik, PCE izan zen) Munichen egin zen kongresuan parte hartu zuten. Bertan, Espainian zegoen demokrazia-eza salatu eta fronte bateratu bat osatzen ahalegindu ziren, Espainiak EEEn sartzeko eskariari ezetza emateko. Europako Parlamentuek uko egin zioten eskabideari. Bi urte beranduago, eskaria errepikatu zen eta, oraingoan, elkarrizketekin hastea onartu zuten. Edozein kasutan, estatu batzuekin akordio ekonomikoak lortu ziren: 1970ean, Lehentasunezko Akordioa, merkataritza errazten zuena, sinatu zuten. Frankistek erregimenaren aurkako azpijokoa zela adierazi zuten eta idatzia sinatu zutenei traidore eta Espainiaren etsai izatea leporatu zieten. Frankismoaren aurka egiten zuten alderdien artean, antolatuena eta babes handiena izan zuena, Santiago Carrillok zuzendutako Espainiako Alderdi Komunista (PCE) izan zen. Comisiones Obreras sindikatuak ere lotura handia zuen alderdiarekin. PSOEk, aldiz, ez zuen horrelako indarrik izan. Burukideak atzerrian zeuden eta barnean ez zuen izan eragin handirik.
Testuaren Garrantzitsuena
Testua garrantzitsua da agerian uzteko, Errepublikatik datozen indarrez aparte (sozialistak, nazionalistak), aurretik Erregimenarekin egon ziren indarrak (CEDA, monarkikoak…) ere hasi zirela erregimenari “bizkarra ematen” honek daraman politikagatik. Francoren erantzunak, atxiloketak, erbesteratzeak, salbuespen-egoerak, etab. izan ziren. Guzti honek argi utzi zuen Erregimena ez zegoela prest, nahiz eta Europar Batasunean sartzeko ahalegina egin, bere politika diktatoriala aldatzeko.
Testua
Testuaren Kokapena/Sailkapena
Lehen mailako iturri historikoa da, garai hartako dokumentua, 1966ean erreferendumean onartua eta 1967an indarrean jarri zen. Izaera kontuan hartuta, historiko-juridikoa da, B.O.E. Boletin Oficial del Estado. 1967ko urtarrilaren 11koa. Edukia kontuan hartuta, izaera politikoa da. Egileari dagokionez, Francisco Franco Bahamondek da, estatu frankistaren burua. Testu publikoa eta kolektiboa da, espainiar guztiei zuzenduta.
Garai Historikoa
1950eko hamarkadaren amaieran, garapen ekonomikoa bultzatzeko ministro berriak, teknokratak, bildu ziren Francoren gobernura eta horrek, ekonomiaren esparruan ez ezik, politikan ere eragin zuen. Opus Deiko teknokratak 1957an sartu ziren gobernuan eta erregimena berrizteko eta liberalizatzeko ahalegina egin zuten. Joera honen aurka, erregimenaren sektore immobilistak zeuden. Hala ere, aldaketa gutxi batzuk kenduta, immobilismoa izan zen garaiko egoera politikoaren ezaugarri nagusia. Franco, bi sektoreen arteko orekari eusten ahalegindu zen.
Testuaren Analisia: Ideia Nagusiak
Estatu frankistari itxura “demokratikoa” emateko, erakundeak finkatu behar dira.
- Espainia erresuma bezala eratzen da.
- Subiranotasuna bakarra eta zatiezina da.
- Espainiaren erakunde-sistema batasunean oinarritzen da.
- Espainiaren oinarrizko xedeak, Mugimendu Nazionalean gauzatzen dira, nazioaren osotasuna eta batasuna, eta xede hauek aldaezinak dira.
- Estatuburuaren (Francoren) funtzioak honako hauek dira: Nazioaren ordezkari gorena da, botere politiko gorena dauka, legeak aldarrikatu eta betearazten ditu, justizia kontrolatu eta kargu politikoak izendatzen ditu.
- Estatuburuak gobernuburua izendatuko du.