Frantziako II. Inperioa eta Alemaniako II. Reicha
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,2 KB
Frantzia: II. Inperiotik III. Errepublikara
Bigarren Inperioa (1852-1870)
Luis Napoleon Bonapartek, Napoleon Handiaren ilobak, Frantziako Errepublikako presidente izatea lortu zuen. Gobernua oso autoritario bihurtu zen berehala. Konstituzio berri bat aldarrikatu zuen, plebiszitu batekin; konstituzio horrek erabateko botereak ematen zizkion. Hala, Bigarren Inperioa aldarrikatu zuen eta bere burua Napoleon III.a izendatu zuen. Aldi horretan bi etapa bereizten dira:
- Inperio autoritarioa: Prentsaren zentsura eta bilera publikoen kontrola ezarri ziren. Eliza katolikoa bere alde egotea lortu zuen, eta ordena eta agintea defendatu zituzten. Gobernatzeko modu horri bonapartismo deritzo.
- Inperio liberala: Oposizioa antolatu egin zen eta langileen mugimendua indarrez sortu zen. Napoleon III.ak kontzesio politikoak eta liberalizatzaileak egin behar izan zituen: prentsa-askatasuna, grebarako eskubidea, etab.
Napoleon III.a kezkatuta zegoen Prusiaren aurrerapen militarra zela-eta, eta gerra deklaratu zion. Frantziak galdu egin zuen, eta horrek errepublikaren aldarrikapena azkartu zuen.
Alemaniako Bigarren Reicha
1871n Alemaniako Bigarren Reicha sortu zen. Bigarren Reicharen sorrerak potentzia indartsu bat sortzea eragin zuen; potentzia horrek Europako botere-oreka aldatu zuen.
Ekonomia-hedapena eta politika-antolaketa
Aduana-batasunak batasun politikoa lortzen lagundu zuen. Tasak kendu eta merkatu nazional bat sortu zen. Moneta bateratzea falta zen, eta markoa eta Banku Inperiala sortzean lortu zen.
Trenbide-politika funtsezkoa izan zen Alemaniako ekonomia-hazkundean.
Ekonomiak hazkunde handia izan zuen ehungintza- eta siderurgia-industrietan, meatzaritzan eta garraioetan, Alsazia eta Lorrenaren anexioari eta finantza- eta enpresa-kontzentrazioko prozesuari esker. Horren ondorioz, Alemania Europako potentzia nagusi bihurtu zen XIX. mendearen amaieran.
Politika-sistema
Alemaniako politika-sistemak botere handiak eman zizkion enperadoreari. Lau alderdi politiko nagusi zeuden:
- Liberalak
- Kontserbadoreak
- Sozialdemokratak
- "Zentrum"ak