Frantziako Iraultza: Garrantzitsuena izenburua

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB

Frantziako Iraultza: Garrantzitsuena

  1. Asanblea Nazionala: 1789an Frantziako Versailles pilotalekuan (Jeu de Paume) hirugarren estatuko ordezkariek sortutako biltzarra, Estatu Orokorretako boto sistemarekin ados ez egoteagatik. Helburua Frantziaren ordezkari bakarrak zirela adieraztea zen.
  2. Asanblea Konstituziogilea: 1789an Pilotalekuan Asanblea Nazionalak sortutako biltzarra. Helburua Frantziari Konstituzio bat ematea izan zen. Eskubide feudalak abolitu era Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena idatzi zuen.
  3. Sans Culotteak: Frantziako Iraultzaren garaian (1792-1795) hirugarren estatuko talde erradikalenak izan ziren (artisauak, langileak, nekazariak), jakobinoak lagundu zituztenak.
  4. 1791ko Konstituzioa: 1791n Frantzian Asanblea konstituziogileak egindako lege-bilduma. Subiranotasun nazionala (eskubideak aitortu eta monarkia parlamentarioa ezarri), botere-banaketa eta errolda sufragioa (25 baino gehiagoko gizonak) ziren haren ezaugarriak.
  5. Direktorioa: 1795-1799 artean Robespierren Izualdiaren ondoren ezarritako gobernu moderatua. Konstituzio bat egin zuen, konspirazio eta erregezaleen matxinaden aurka egin behar izan zuen. Napoleonek egindako Brumaire estatu-kolpea ematean bukatu zen 1799an.
  6. Kontsulatua: 1799an Frantzian ezarritako erregimen pertsonalista. Napoleonek zuen botere guztiak eta lehen kontsul izendatu zen. Garai honetan egiten dira kode zibila, Frantziako Bankua eta Vatikanoarekiko konkordatua. 1804an Inperioa sortzean bukatu zen.
  7. Berrezarkuntza: Napoleon garaitu ondoren, 1815ean, Europan abiatu zen erreakzioa. Helburua Antzinako Erregimeneko monarkiek boterea berreskuratzea zen, Europako potentzien arteko elkarlaguntzaren eta biltzarren bitartez.
  8. Vienako biltzarra: 1814-1815ean, Europako potentzia nagusiak elkartu ziren, iraultza gehiago gerta ez zedin eta Europako mapa berrantolatzeko.
  9. Aliantza Santua: 1815ean Errusiak, Prusiak eta Austriak sortutako aliantza antiliberala. Absolutismoa babeste aldera behar den lekuan esku hartzeko eta mugimendu iraultzaile oro itotzeko helburua zuen.
  10. Aliantza Laukoitza: 1815ean Erresuma Batuak, Austriak, Prusiak eta Errusiak sortutako izaera militarreko aliantza. Luis XVIII.ari Frantziako tronuan irauten laguntzeko helburua zuen.

Entradas relacionadas: