Frantziako Iraultza eta Latinoamerikako Independentzia: Kontzeptuak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,97 KB

Frakzio Politikoak Frantzian

Jakobinoak

  • Ezaugarriak: Burtsia txikia sartzen zuten (Hirugarren Estatua). Joera erradikala zuten. Gizonen sufragio unibertsala aldekoak ziren eta errepublikazaleak (ezkerrekoak).

Girondinoak

  • Ezaugarriak: Burgesiak osatzen zituen (Hirugarren Estatua eta errepublikazaleak). Jabetzako eskubide mugagabeak eta boto edo sufragio zentsitarioa aldekoak.

Sans-culotteak

  • Deskribapena: Hirugarren Estatuko klase sozial ertain eta baxuez osatutako taldea. Lanbide ezberdinetako pertsonak: burgesia txikia, artisauak, merkatari txikiak.

Gertaera eta Pertsonai Nagusiak

Inperioa

Nazio batek konkista militarraren bidez beste herrialde batzuk bereganatzea eta herrialde horietan konkistatzaileen kultura, hizkuntza, etab., inposatzea.

Robespierre

Politiko frantsesa izan zen, Frantziako gobernari izandakoa. Gillotinatua hil zuten eta sans-culotten buruzagia izan zen.

Berrezarkuntza

Napoleon porrot egin ondoren gertatutako erreakzio antiliberala. Europako potentziak iraultzarik ez gertatzeko sistema sortzen ahalegindu ziren.

Hispanoamerikar Independentzia (Ezaugarriak eta Etapak)

Ezaugarriak

  • Protagonistak: Krioloak (independentzia-mugimenduen protagonistak). Liberalismoa eta nazionalismoa bultzatu zituzten. Espainiarren seme-alabak ziren, merkataritza eta industria kontrolatzen zituzten, baina diskriminatuak sentitzen ziren ezin zutelako administrazioan parte hartu.

Etapak

1. Etapa: Botere Hutsunea

Espainian independentzia gerran sortutako botere hutsunea izan zen abiapuntua. Batzarrak sortu ziren behin-behineko gobernua antolatzeko. Kreolek, oro har, batzarren agintea hartu zuten.

2. Etapa: Independentzia Prozesua
  • Mugimendua Argentinan hasi zen (San Martín jenerala).
  • Txileko independentzia (1818).
  • Kolonbiako independentzia (Simón Bolívar, 1819).
  • Mexikoko independentzia (Agustín de Iturbide, 1821).

Ideologia Politikoak

Nazionalismoa

Ideologia politikoa. Esparru geografiko jakin batean bizi den kultura, hizkuntza, arraza, erlijio elementu elkarritzat dituen herriak nazio bat osatzen du eta estatu bat osatzeko eskubidea du.

Liberalismoa

Absolutismoari uko egiten zion eta Frantziako Iraultzak aitorturiko eskubide eta askatasunak berreskuratu nahi zituen.

Luis XVI.aren Eragina

Estatu Orokorrak

Luis XVI.ak Estatu Orokorrak bildu zituen. Orokorretan, botazioa estamentuka egiten zen. Hirugarren Estamentuak ez zuen hori onartu eta boto indibiduala eskatu zuen, eta horregatik haserretu ziren.