Frantziako Iraultza, Napoleon eta XIX. mendeko Europa
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,11 KB
Frantziako Iraultzaren jatorria
Arrazoiak
- Ekonomikoak: Monarkiaren finantza-krisia, inflazioa eta ogiaren garestitzea.
- Politikoak: Absolutismoa eta Luis XVI.ak babesa galtzea.
- Sozialak: Gizarte estamentala eta burgesen botere politikoaren eskaera.
- Ideologikoak: Ilustrazioaren ideiak eta pribilegioen desagerraraztea.
Iraultzaren garapena
- 1789ko Estatu Orokorrak: Botoa emateko modua aldatu eta iraultza abiarazi zen.
- Asanblea Nazionala (1789-1791): Bastillari erasoa (uztailak 14). Feudalismoaren amaiera: pribilegioen ezabatzea eta zerga-berdintasuna. 1791ko konstituzioa: subiranotasun nazionala eta botere-banaketa.
- Asanblea Legegilea (1791-1792): Luis XVI.aren ihesa eta atxiloketa. Gerra Austria, Espainia eta Prusiaren kontra. Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena (Olympe de Gouges).
- Errepublika Garaia (1792-1799): Sans-culotteek jauregia eraso zuten. 1792-93: Konbentzio Girondinoa eta Luis XVI.aren hilketa. 1793-94: Konbentzio Jakobinoa, Robespierre eta "Izu Handia". 1794: Thermidor estatu-kolpea. 1795-99: Direktorioa (gobernu moderatua). 1799: Napoleonen estatu-kolpea.
Napoleonen Garaia (1800-1815)
- Kontsulatua (1799-1804): Politika bakezalea eta Kode Zibila.
- Inperioa (1804-1815): Espantsionismoa (Austerlitz, Trafalgar). Espainia eta Portugal (1808-14). Errusian porrota (1812). Elba uhartean erretiratzea (1814), 1815ean 100 egunez itzuli eta Waterloon galdu.
Berrezarkuntza eta Iraultza Europan (1815-1848)
Monarkia Zaharren Berrezarkuntza, Liberalismoa eta Nazionalismoa.
Iraultzaileak
- 1820: Grezia eta Amerikako koloniak.
- 1830: Belgika Holandatik independizatu zen.
- 1848: Altxamenduak Frantzian, Italian, Alemanian eta Austrian.
Iraultzaren ondorioak: Ideologia liberalak eta nazionalistak nagusitu ziren; sozialismoa ere agertu zen. Gizonezkoen sufragio unibertsala Frantzian.
Nazionalismoak (1848-1871)
- Sentimendu Nazionala: Napoleonen inperioan garatua.
- Nazionalismo Bereizlea: Estatu batetik banatzea (Belgika, Grezia).
- Nazionalismo Bateratzailea: Lurraldeak biltzea (Italia, Alemania 1871).
Pentsamendu, Zientzia eta Kultura
Erromantizismoa
Mugimendu kultural, intelektual eta artistikoa.
- Ezaugarriak: Askatasuna arauen aurrean, sentimenduen garrantzia, heroi erromantikoak, fantasia eta sormena.
- Literatura: Lord Byron (EB), Goethe (Alemania), Victor Hugo (Frantzia).
- Pintura: Caspar David Friedrich (Alemania), Géricault eta Delacroix (Frantzia).
- Musika: Beethoven, Chopin, Verdi, Wagner.
- Arkitektura: Industria Iraultzaren eragina eta joera historizistak.