Frantziako Iraultza eta Napoleonen Aroa (1787-1815): laburpena

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,32 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak Frantziako Iraultzaren hasiera, 1791ko Konstituzioa eta Estatu Orokorren deialdia aztertzen ditu, baita Konbentzioaren, Direktorioaren eta Napoleonen Kontsulatu eta Inperioaren garapena ere. Irakasleak ikasi ahal izango du nola aldatu zen agintea 1787tik 1815era eta zein izan ziren Napoleonen politika nagusiak.

Puntos clave

  • 1791ko Konstituzioak subiranotasun nazionala eta monarkia parlamentarioa ezarri zituen, botere banaketarekin.
  • 1789an Estatu Orokorrak deitu ziren; Hirugarren Estatuak Asanblea Nazionala izendatu zuen Jeu de Paume-n.
  • 1792ko abuztuko matxinadaren ondoren gizonezkoen sufragio unibertsalaz hautatutako Konbentzioa sortu zen.
  • 1795eko Konstituzioak (III. Urtekoa) Direktorioa ezarri zuen, bost kidez osatua.
  • Napoleonek 1799an Brumaireko Estatu-kolpea eman zuen eta Kontsulatua ezarri zuen.
  • 1804an enperadore izendatu zen, eta Blokeo Kontinentala ezarri zion Britainia Handiari.
  • 1814an abdikatu zuen eta Luis XVIII.ak Frantziako tronua hartu zuen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Frantziako Iraultzaren Hasiera (1787-1791)

1791ko Konstituzioa

1791ko Konstituzioa aldarrikatu zen, Frantziako lehen konstituzioa, eta haren bidez ezarri ziren:

  • Subiranotasun nazionala eta herritarren funtsezko eskubideak aitortu ziren.
  • Monarkia parlamentarioa ezarri zen.
  • Botere banaketa ezarri zen:
    • Botere legegilea Asanbladaren esku jarri zen.
    • Botere betearazlea, erregearen esku, legeei betoa jartzeko eskubidearekin.
    • Botere judiziala, auzitegi independenteen esku.
  • Errolda-sufragioa ezarri zen Asanblea aukeratzeko bide gisa: 25 urtetik gora eta errenta jakin bat zuten gizonezkoek soilik zuten bozkatzeko eskubidea.

Iraultzaren Aurrekariak

1787an

  • Ogasunaren (Haziendaren) krisia geldiarazteko, Ogasun ministroek klase pribilegiatuek (Noblezia eta Kleroa) zergak ordaintzea proposatu zuten.
  • Erregeak Handikien Asanbladarako deia egin zuen. Nobleziak eta Kleroak uko egin zioten zergak ordaintzeko proposamenari eta Estatu Orokorren bilera eskatu zuten, biltzar horrek bakarrik baimendu baitzitzakeen zerga berriak (1614tik ez ziren biltzen).

1789an: Estatu Orokorrak eta Asanblea Konstituziogilea

Luis XVI.ak Estatu Orokorretarako deialdia egin zuen. Estamentu bakoitzak bere proposamenak bildu zituen (Kexa Koadernoak).

  • Nobleziak 300 ordezkari inguru zeuzkan, Kleroak beste 300 eta Hirugarren Estatuak 600 ordezkari inguru izatea lortu zuen.
  • Botoa ematerakoan, Nobleziak, Kleroak eta baita erregeak ere, estamentuka botatzea nahi zuten. Estamentu bakoitzak boto bat izango zuen, lehen egiten zen moduan; horrela, estamentu pribilegiatuek beti 2-1 irabaziko zuten.
  • Hirugarren Estatukoek, berriz, botoa banakakoa izatea nahi zuten, diputatuka; ordezkari guztiek batera eztabaidatu eta botoa ematea nahi zuten.

Erregeak eta klase pribilegiatuek Hirugarren Estatuko ordezkariak kanporatzen saiatu ziren. Hirugarren Estatuko ordezkariek alboko eraikin batera joan ziren, Jeu de Paume (Trinkete pilotaleku batera), eta Asanblea Nazionala izena hartu zuten, Frantziaren bidezko ordezkari bakarrak zirela adierazteko. Zin egin zuten elkartuta jarraituko zutela Frantziak Konstituzioa izan arte, eta Asanblea Konstituziogilea izendatu zuten euren burua.

Iraultzaren Erradikalizazioa (Konbentzioa)

1792ko abuztuko herri-matxinadaren ondoren, Asanblea Legegileak asanblea berri bat hautatu zuen gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez, Konbentzio izenekoa. Konbentzioko talderik indartsuena girondinoak ziren, errepublikano moderatuak, eta hasieran, haiek kontrolatu zuten Konbentzioa. Girondinoez gain, jakobinoak edo menditarrak zeuden, erradikalagoak.

Direktorioa (1795-1799)

Beste diktadura bat ez ezartzeko, gobernu moderatu bat eratu zen. Gobernu hark 1795eko Konstituzioa onartu zuen (III. Urtekoa).

  • Botere legegilea bi ganberaren esku utzi zen: Bostehunen Kontseiluaren eta Zaharren Kontseiluaren esku.
  • Botere betearazlea bost kideko Direktorio bati eman zitzaion.

Direktorioak bi konspiraziori egin behar izan zien aurre: Berdinen konspirazioari (Babeuf) eta Erregezaleenari. Zapaltzeko, armadaren papera gero eta garrantzitsuagoa zen, eta buruen artean Napoleon zegoen. Napoleonek, burgesiaren babesarekin, 1799an Brumaireko Estatu-kolpea eman zuen eta Kontsulatua ezarri zuen.

Napoleonen Europa

Kontsulatua (1799-1804)

Botere guztia bereganatu zuen eta 1802an biziarteko kontsul izendatu zuten. Frantzia modernizatzeko neurri garrantzitsuak hartu zituen:

  • Kode Zibila idatzi zen legeak sinplifikatzeko.
  • Frantziako Bankua eratu zen.
  • Konkordatua sinatu zuen Vatikanoarekin.

Inperioa (1804-1815)

1804an Napoleonek enperadore izendatu zuen bere burua. Politika espantsionista bultzatu zuen eta Europan nagusigoa lortu zuen.

  • Ingalaterrak zeukan botere ekonomikoa ordezkatu nahi izan zuen eta Blokeo Kontinentala ezarri zion Britainia Handiari, kontinentean salerosketan aritu ez zitezen.
  • 1813an Leipzig-en galdu zuen Koalizio handi baten kontra.
  • 1814an abdikatu egin zuen eta Luis XVIII.ak okupatu zuen Frantziako tronua.

Preguntas frecuentes

Zer ezarri zuen 1791ko Konstituzioak?

Subiranotasun nazionala eta herritarren funtsezko eskubideak aitortu zituen, monarkia parlamentarioa ezarri zuen eta botere legegilea, betearazlea eta judiziala banandu zituen. Sufragioa errolda-sufragioa izan zen, 25 urtetik gorako eta errenta jakin bat zuten gizonezkoentzat.

Zergatik deitu zituen Luis XVI.ak Estatu Orokorrak 1789an?

Ogasunaren krisia geldiarazteko zergak ordaintzeko klase pribilegiatuak behartu nahi zituen, baina nobleziak eta kleroak zerga berriei uko egin zioten eta Estatu Orokorrak eskatu zituzten.

Zein izan zen Direktorioaren egitura?

1795eko Konstituzioaren arabera, botere legegilea bi ganberen esku geratu zen (Bostehunen Kontseilua eta Zaharren Kontseilua) eta botere betearazlea bost kideko Direktorio baten esku.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan eman zen Brumaireko Estatu-kolpea?
2. Zein izan zen 1791ko Konstituzioaren botere betearazlea?
3. Nork hartu zuen Asanblea Nazionala izena Jeu de Paume-n?
4. Zein politika ezarri zuen Napoleonek Britainia Handiaren kontra?
5. Zein urtetan abdikatu zuen Napoleonek?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.