Fronte Popularra Espainian: Garaipena eta Gerra Zibilaren Hasiera
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,18 KB
Fronte Popularra: Garaipena eta Ondorioak
1936ko Hauteskundeak eta Ezkerraren Garaipena
1936ko otsaileko hauteskunde kanpaina tirabiratsua eta nahasia izan zen, baina ordena publikoan ez zen istilu handirik izan. Gatazka politikoa oso polarizatuta zegoen bi bloke handitan: ezkerra eta eskuina. Ezkerreko alderdiek aliantza bat sortu zuten 1936ko urtarrilean: Fronte Popularra. Ezkerreko errepublikanoek, komunistek eta sozialistek egin zuten akordioa aliantza hori osatzeko, baina ez zen gobernu akordioa izan.
Eskuineko alderdiak eta zentrokoak bananduta aurkeztu ziren. Zenbait probintziatan, CEDAk hauteskunde-itun batzuk lortu zituen kontserbadore eta erradikalekin. Hauteskundeetan, Fronte Popularrak irabazi zuen, nahiz eta botoen arteko diferentzia txikia izan. Hauteskunde legeak ezarritako gehiengo-sistemaren bidez, gehiengo zabala eskuratu zuen Fronte Popularrak Gorteetan.
Espainiako hainbat hiritan asko poztu ziren Fronte Popularrak irabazi zuelako, eta honako hauek aldarrikatu zituzten:
- Manifestazioak
- Amnistia-eskaerak
- 1934ko urriko greba orokorraren ondorioz kaleratutako langile guztiak berriz lantokietan sartzeko eskubideak
Azaña Gobernuan eta Erreforma Prozesua
Alcalá Zamorak agindu zion gobernua eratzeko. Gobernu hori ezker errepublikanoz osatuta zegoen, sozialistek uko egin baitzioten errepublikanoekin koalizio gobernua osatzeari, nahiz eta Indalecio Prietok aliantzaren alde egin. Amnistia orokorra eman zieten delitu politikoengatik 30.000 laguni, besteak beste Lluís Companysi.
Companys-ek Generalitateko presidente kargua hartu zuenean, kaleratutako langileak berriro hartu zituen. Dekretu baten bidez, Kataluniako autonomia berrezarri zuten, eta horrekin berriro jarri zen abian prozesu erreformista. 1936ko lehen hilabeteetan, nekazaritza eremuetan gizarte gatazka asko izan ziren, eta hori dela eta, 1932ko nekazaritza-erreforma indarrean jarri behar izan zuen gobernuak.
Peoiek, jornalariek eta nekazari sindikatuek presio handia egin zuten eta latifundio eremu guztiak okupatu zituzten. Okupazio horiek Nekazaritza Erreformako Institutuak legeztatu zituen.
Konspirazio Militarra eta Gerra Zibilaren Hasiera
Errepublika bertan behera geratu zen, ez bakarrik oligarkia monarkiko zaharren eta CEDAko katolikoen erasoengatik, baita konspirazio militar baten ondorioz ere. Eskuineko eta Espainiako Batasun Militarreko (UME) zenbait militarrek prestatu zuten konspirazio militarra, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta gero.
Gobernu errepublikanoa azpijoko kolpista desegiten saiatu zen. Franco Estatu Nagusiaren buruzagitik kendu eta Kanarietara bidali zuten; Goded, Balear Uharteetara; eta Mola, Marokotik Nafarroara. Mola jenerala izan zen matxinadaren zuzendari eta protagonista nagusia. Matxinada uztailaren erdialdera egitea pentsatu zuen.
Calvo Sotelo uztailaren 13an hil zuten, Erasoko Guardiako Castillo tenientearen hilketaren mendekuz. Gertaera honek matxinada aurreratu zuen. Uztailaren 17an matxinada hasi zen Marokoko protektoratuko garnizioetan eta hurrengo egunetan penintsulan. Horrek hiru urteko gerra zibil odoltsu eta zorigaiztoko bati hasiera eman zion.