Frustrazioa eta Defentsa-mekanismoak: Gida Osoa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,39 KB
Frustrazioa
Gure helburuak lortzen ez ditugunean, frustrazioak jota gaudela esaten dugu.
Behar bat asez gero, organismoak saria jaso duela sentitzen du. Behar bat ezin badugu ase, frustrazioa sentituko dugu eta emozio desatsegina askatuko dugu; ondorioz, ez dugu jakingo zer egin edo era desegokian erantzungo dugu.
Frustrazioan hainbat osagai aurki ditzakegu: barne-estimuluen zein kanpo-estimuluen bidez motibatutako organismoak bitartekoak jartzen ditu, baina bitarteko horiek egokiak ez direlako edo oztoporen batek helburuak lortzea eragozten diolako, organismo hori frustrazioak jota geratzen da. Zenbat eta motibazio handiagoa, orduan eta frustrazio handiagoa.
Defentsa-mekanismoak
Frustrazioari aurre egiteko, irtenbide praktikoak aurkitzen saiatzen gara eta, aurkitzen ez ditugunean, defendatu egiten gara egonezinetik aldentzeko asmoz. Hori lortzeko, defentsa-mekanismoak erabili ohi ditugu. Mekanismo horien bidez, barne-estutasunak lasaitzea, sentimendu penagarriak baztertzea edo menperatzea eta jasanezinak diren kanpo-estimuluei aurre egitea lortzen dugu.
Defentsa-mekanismo nagusiak:
- Errepresioa: Sentimendu desatseginak, onartezinak edo mingarriak baztertzea. (Adibidez, umetan eraso sexuala jasan duen norbaitek gertakizun horren oroitzapena baztertu dezake).
- Erreakzio-eraketa: Sentitzen ditugun jokabideen eta sentimenduen kontrako jokabideak eta sentimenduak izatea. (Adibidez, gustatzen zaigun pertsona mespretxatzea).
- Desplazamendua (konpentsazioa, sublimazioa): Irrika edo bulkada baten energia objektu batetik bestera aldatzea. (Adibidez, nagusi baten gehiegikeriak jasan ondoren, agresibitatea etxekoekin deskargatzea).
- Proiekzioa: Guretzat jasanezinak diren motibazioak eta sentimenduak besteei egoztea (“Horrek gorrotatzen baino ez daki”).
- Erregresioa: Hazkundearen aurreko estadioetara itzultzea.
- Arrazionalizazioa: Gure jokaera justifikatzeko egoera azaltzen saiatzea. (Adibidez, "Azterketa ez dut gainditu, irakasleak gorrotatu egiten nauelako").
- Identifikazioa: Miresten ditugun pertsonekin edo taldeekin identifikatzea eta beraien nolakotasunak gureganatzea.
- Konbertsioa: Arazo psikologikoak fisikoki agertzea.